Sagarrondotik

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sagarrondotik jaialdia "Sagardoaren Kultura Sustatzeko Elkartea"k (SKSE), lukro nahiz aberastasun desiorik gabeko asoziazio kulturalak, sagardoa sustatzeko urtero Hernanin (Gipuzkoa) antolatzen duen jaialdi erraldoia da. SKSE, jende eta eragile desberdinen parte hartzearekin osatua dago, eta "Sagardoaren Lurraldea" deritzonaren lur eremuko pertsonek egokitzen dute bera, tabernari, komertziari, sagardogile, herritarrek...

Izaera eta funtzionamendu anitza du beraz. Eta helburu bakarra, amankomuna, Usurbil, Astigarraga, Hernani eta Urnietako udalerriak elkartzeko bide bat zabaltzea. Baita bere inguruan lanean diharduten elkargoak (sagardogileak, kofradiak, elkarteak..) fin berdin batean biltzea ere. Eta ahal delarik lurralde honen izaera, kultura eta bizimoldearen ispilua dena munduari erakustea. Kristal zati oso bat balitz bezala.

Sagardoaren munduko eragile gehienak elkartzea du helbururik behinena, bai, baina bere aniztasunezko filosofian oinarrituz eta kultur elkarte gisa, herritar ororentzat eskeintza koloretsu eta jai girokoak antolatzea du jardun gune, euskal espresio mota guztiak sustatuz, antzerkia, bertsoa, herri kirolak, olerkia, musika mota ezberdinak etab. eta bide horretan kokatzen da, elkarteak egiten dituen lanen artetik distiratsuena: Sagarrondotik jaialdia.

Urtero, gaueko kontzertuetan parte harturiko musika taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007 (Martxoak 16 eta 17)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006 (Martxoak 17 eta 18)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005 (Martxoak 4 eta 5)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004 (Otsailak 27 eta 28)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003 (Martxoak 21 eta 22)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]