Samuel Fuller

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Samuel Fuller
Samuel Fuller01.JPG
Bizitza
Jaiotza Worcester (Massachusetts)1912ko abuztuaren 12a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Hollywood1997ko urriaren 30a (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea zinema zuzendaria, aktorea, gidoigilea, zinema ekoizlea, eleberrigilea eta modeloa
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Ameriketako Estatu Batuetako Armada
Gatazka Bigarren Mundu Gerra
IMDb nm0002087

Samuel Fuller (Worcester, Massachusetts, AEB, 1912ko abuztuaren 12a - Los Angeles, AEB, 1997ko urriaren 30a) Estatu Batuetako zinema-zuzendaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

17 urte zituenerako, New York Journal egunkariko kazetaria zen. Geroago, beste egunkari batzuentzat lan egin zuen, eta oso lanbide baliagarria gertatu zitzaion hura. Izan ere, 1930. hamarraldian hainbat kontakizun eta eleberri labur idatzi zituen, poliziakoak gehienak, egunkarietan agertzen ziren gertakarietan oinarriturik. Era berean, kazetaritzan egindako lanetik hartu zituen zenbait gidoi idazteko gaiak.

1942. urtetik 1945. urtera, gerran parte hartu zuen Europan eta Afrikan, eta gerra amaitu zenean, Hollywooden hasi zen lanean, gidoiak idazten. 1950eko hamarraldiaz gero hasi zen filmak egiten.

Fuller zinemagile inkonformista izan zen, eta kritika gogorrak egin zituen, besteak beste, arrazakeriaz eta hipokrisiaz. Indarkeriazko filmak egin zituen, batez ere, gerran oinarrituak horietako asko, eta trebetasun bikaina erakutsi zuen gudu-lekuko irudi lazgarriak adierazten.

Fullerrek eragin handia izan zuen geroagoko zinemagile gazteen artean, Godard, Wim Wenders, Jim Jarmusch eta Martin Scorseseren zinemagintzan, besteak beste. Oso filmegile emankorra izan zen, eta hauek ditu, beste askoren artean, film aipagarriak: Fixed Baionets (1951); Pick up on South Street (1953); House of Bamboo (1955); China Gate (1957); Underworld USA (1960); Merril´s Marauders (1961, gerrako filmen eredutzat har daitekeena), Shock Corridor (1963), Shark (1969), The Big Red One (1979),White Dog (1982), Les Voleurs de la nuit (1984), Street of No Return (1988).

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Samuel Fuller Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Massachusetts
Artikulu hau Massachusettsko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.