Schwabach

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Schwabach

 Bavaria
Schwabach am Ausfluss.jpg

armarria

Izen ofiziala Schwabach
Herrialdea
Estatua
Eskualdea
 Alemania
 Bavaria
Frankonia Erdikoa
Alkatea Matthias Thürauf (CSU)
Koordenatuak 49°19′45″N 11°01′15″E / 49.32917°N 11.02083°E / 49.32917; 11.02083Koordenatuak: 49°19′45″N 11°01′15″E / 49.32917°N 11.02083°E / 49.32917; 11.02083
Schwabach non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Schwabach
Eremua 40,71 km2
Garaiera 326 m
Posta kodea 91101–91126
Biztanleria 38.879 bizt. (2010)
Dentsitatea 955,02 bizt./km²
Matrikula SC
http://www.schwabach.de

Schwabach (aintzina Onoldsbach) hiri alemaniarra da, Bavariako eskualdekoa. Nurenbergen ondoan dago eta Schwabach ibaiak zeharkatzen du hiria.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena frankoen Suapaha hitzaren moldaera da, zeinak "suabiarren erreka" esan nahi duen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Schwabachen kontaketa VII mendean Frankoek Sueboen lurrak konkistatzearekin hasten bada ere, indusketa arkeologikoek K.a. 750-500 urteetan asentamendu bat izan zela erakusten dute.

Herria handituz joan zen. 1346an harresia eraiki zuten eta 1371ean hiri bihurtu zen. Eliza 1469koa da eta udaletxea 1528koa. Frankoniak izan zuen patu berbera izan zuen Schwabachek ere eta Napoleondar Gerren ondoren Bavariaren barnean gelditu zen hiria 1806an.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bertan asmatu zen 1500 urte inguran Schwabacher letra mota.
  • Schwabacheko urrea famatu bihurtu zen Alemanian. Batez ere dekorazioan erabiltzeko lamina finak egiten ziren Schwabachen.

Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bernhard Grill (1961- ): IElektronika ingeriaria, MP3 teknologiaren garatzaileetako bat.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fürth ondorengo hiriekin senidetua dago:

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Schwabach Aldatu lotura Wikidatan