Erlangen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Erlangen
 Alemania
Erlangen 08-2012.jpg
Wappen Erlangen.svg
Administrazioa
Herrialdea Alemania
Alemaniako estatua Bavaria
Gobernu-eskualdeFrankonia Erdikoa
Alkatea Florian Janik Itzuli
Izen ofiziala Erlangen
Posta kodea 91052, 91053, 91054, 91055, 91056, 91057, 91058 eta 91001
Udal kodea 09562000
Geografia
Koordenatuak 49° 35′ 47″ N, 11° 00′ 16″ E / 49.596388888889°N,11.004444444444°E / 49.596388888889; 11.004444444444Koordenatuak: 49° 35′ 47″ N, 11° 00′ 16″ E / 49.596388888889°N,11.004444444444°E / 49.596388888889; 11.004444444444
Erlangen hemen kokatua: Alemania
Erlangen
Erlangen
Erlangen (Alemania)
Bavaria ER.svg
Azalera 76.9 km²
Altuera 279 m
Mugakideak Erlangen-Höchstadt Itzuli, Nurenberg, Fürth, Fürth Itzuli eta Möhrendorf Itzuli
Demografia
Biztanleria 110.998 bizt. (2017-12-31)
Dentsitatea 1.443,41 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1002 (egutegi gregorianoa)
Telefono aurrizkia 09131, 0911, 09135, 09132
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Eskilstuna, Rennes, Vladimir, Jena, Stoke-on-Trent, Beşiktaş Itzuli, Riverside (Kalifornia), Eskilstuna udalerria eta Enköping udalerria
Matrikula ER
www.erlangen.de/

Erlangen Frankonia Erdiko hiri unibertsitarioa da, Bavariako estatu federatuan eta Alemaniaren hegoaldean. 102.000 biztanle ditu eta Bavariako zortzigarren hiria da. Bere hiri hurbilenetarikoak 14 km-ra hegoaldean dagoen Fürth eta Nurenberg, 16 km-ra hegoekialdean, dira. Hiri hauekin eta alboko herriekin Nurenberko gune metropolitarra osatzen du, Alemaniako hamaikagarrena.

Erlangen Regnitz ibaiaren ertzean eta Danubio kanala eta Menoaren alboan kokaturik dago. Hiriaren iparraldean Regnitz ibaia eta Schwabach batzen dira.

Gaur egungo Erlangeren garrantzia bere Friedrich-Alexander unibertsitatean dagokio, bere hospitala eta Siemens konpainia elektronikoari. Motore ekonomiko hauen arteko interakzioari esker, Medizina eta teknologian ospe handia eman dio.

Erlangen-en arrasto historiko nabarienetarikoenak hugonoten kolonizazioa izan zen, 1685ean Luis XIV.ak Nantes ediktoak baliogabetu ostean Frantziatik erbesteratuak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlangen 1002an sortua izan zen "erlangon villa" izenarekin. 1374an txanponak egiten hasi ziren eta 1528an erreforma protestantea garatu zen.

1686an lehenengo hugonoteak heldu ziren Frantziatik ihesi, hiriaren garapenean garrantzizko papera eduki zutena, bereziki 1706ko sute handiaren osteko herriaren berreraiketan. 1743 Bayreuth-eko unibertsitatea bertan kokatuko da, Friedrich-Alexander-Universität izena hartuko zuena eta gaur egun Bavariako bigarren unibertsitaterik handiena dena.

1974an hiria 100.000 biztanleren muga gainditu zuen.

Pertsona garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1789ko martxoaren 16an Georg Simon Ohm fisikoa Erlangen-en jaio zen, gaur egun ohmari, erresistentzia elektrikoaren unitateari izena ematen diona.
  • 1992ko martxoaren 23an Emmy Noether matematikaria jaio zen.
  • 1941ko urtarrilaren 26an Heinrich von Pierer jaio zen, Siemens-en agintean egondakoa.
  • 1961ko martxoaren 21ean Lothar Matthäus futbol jokalari ospetsua jaio zen, alemaniako selekzioan eta beste europear talde handietan karrera bikaina lortutakoa.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erlangen