Ingolstadt

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ingolstadt

 Bavaria
Udaletxea.
Udaletxea.
Ingolstadteko bandera

Ingolstadteko armarria

Izen ofiziala Ingolstadt
Herrialdea
Estatua
Eskualdea
 Alemania
 Bavaria
Bavaria Garaia
Alkatea Alfred Lehmann (CSU)
Koordenatuak 48°45′49″N 11°25′34″E / 48.76361°N 11.42611°E / 48.76361; 11.42611Koordenatuak: 48°45′49″N 11°25′34″E / 48.76361°N 11.42611°E / 48.76361; 11.42611
Ingolstadt non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Ingolstadt
Eremua 133,35 km2
Garaiera 374 m
Posta kodea 85049-85057
Biztanleria 125.088 bizt. (2010)
Dentsitatea 938,04 bizt./km²
Matrikula IN
http://www.ingolstadt.de

Ingolstadt (Bavarieraz Inglstådt) Alemaniako Bavaria estatu federaleko hiria da, Danubioko ibaiertzean kokaturik. Audi automobil ekoizlearen eta Media Markt saltokiaren egoitzak Ingolstadten daude. Munich hiritik 70 kilometro iparralderantz dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingolstadt hiriaren lehenengo aipamena Karlomagnoren 806 urteko dokumentu batean dago, bertan Ingoldes stat (Ingolden herria) izenaz agertzen delarik. 1250 inguruan hiri aske titulua eskuratu eta 1392 eta 1447 artean Bavaria-Ingolstadt dukerriko hiriburua izan zen. Luis VII.a Bavariakoak Bavaria-Landshut dukerriarekin elkartu zuen eta gaztelua eta unibertsitatea sortu zituen.

XVII mendean Hogeita Hamar Urteko Gerran suediarren setioa gainditu zuen lehenengo gaztelu alemana bihurtu zen Ingolstadt. Hala ere bertan hil zen armada inperialaren buru zen Johann Tserclaes, Tillyko kondea. Bestalde, The Fig kainoiak Gustavo II.a Adolfo Suediakoaren zaldia bete betean jo zuen eta honen hondarrak 400 urtez gorde dira hiriko museoan.

Kreuztor atea

1776an Illuminati (edo Bavariako Argiztatuak) elkarte sekretua sortu zen. 1800an Ingolstadteko Unibertsitate famatua Landshutera eraman zen eta gaur egun Munichen dago.

Lehen Mundu Gerran Charles de Gaulle kapitain frantziarra (gerora presidente izango zen) bertan egon zen preso. Bost aldiz ihes egiten saiatu bazen ere ez zuen lortu. Mikhail Tukhatxevski militar sobietarra ere bertan izan zen eta honek lortu zuen 1917an ihes egitea.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • St. Maria de Victoria (St. Maria de Victoria Kirche): Asamkirche izenaz ezagunagoa del eliza barrokoa da, izan ere Asam anaiek eraiki baitzuten 1732 eta 1736 artean. Sabai lauean margoturiko fresko handiena ikus daiteke barnean.
  • Jauregi berria (Neues Schloss): 1418an Luis VII.ak eraikitako jauregi gotikoa da.
  • Andre Mariaren eliza (Liebfrauenmünster): 1425eko eliza gotikoa da. Ingolstadteko elizarik handiena da.
  • Kreuztor: Garai batean izan zen harresiaren ateetako bat da. 1385ean eraiki zen adreilu gorriz estilo gotikoan. Harresiak 1546an erautsi baziren ere ateak zutik iraun du gaur arte.
  • Udaletxe zaharra (Altem Rathaus): XIV mendeko eraikin ederra da.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Danubiotik datorren petrolioa moldatzeko findegiak daude Ingolstadten. Bestalde Audi autogintza enpresak bertan du bere egoitza, Munichetik gertu komunikaziorako toki egokia iritzi baitzion.

Elektronika lantzen duten lantegi ugari ere badago, eta bertan dago gainera Media Markt enpresaren egoitza.

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mary Shelley idazle britainiarraren Frankenstein liburu ezagunaren istorioa Ingolstadten kokaturik dago. Bertako unibertsitateko medikuntza fakultate famatua zela eta aukeratu zuen Shelleyk Ingolstadt.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingolstadt ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ingolstadt Aldatu lotura Wikidatan