Sino-sobietar muga-gatazka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sino-sobietar muga-gatazka
Gerra Hotza
Sino-sobietar zisma
Guda-lekua
Data1969ko martxoaren 2airailaren 11
LekuaTxinako Herri Errepublika-Sobietar Batasuna muga
EmaitzaStatu quo ante bellum
Gudulariak
 Txina  Sobietar Batasuna
Buruzagiak
Txinako Herri Errepublika Mao Zedong
Txinako Herri Errepublika Chen Xilian
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Leonid Brezhnev
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Vladimir Ivanovitx Myazin
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Demokrat Leonov 
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Pavel Plotnikov
Galerak
200~800 hildako[1]
128 zauritu
660 hildako
1200 zauritu[2][3]

Sino-sobietar muga-gatazka (txinera tradizionalez: 中蘇邊界衝突; txinera sinplifikatuz: 中苏边界冲突; pinyinez: Zhōng Sū biānjiè chōngtū, zhong1-su1-bian1jie4-chong1tu1 ahoskatua; errusieraz: Пограничный конфликт на острове Даманскомtranslit.: Pograničnyj konflikt na ostrove Damanskom) 1969an Sobietar Batasunaren eta Txinako Herri Errepublikaren arteko gatazka militar bat izan zen, sino-sobietar zismaren zati bat izan zena. Gertakari larrienak 1969ko martxoan izan ziren, Ussuri ibaiaren Zhenbao uhartetik (txinera tradizionalez: 珍宝岛) gertu, Errusian Damanski uhartea (errusieraz: о́стров Дама́нскийtranslit.: ostrov Damanskiy) bezala ere ezaguna. Txinatar historiografian Zhenbao uharteko gertakaria (珍宝岛自卫反击战).[4] bezala ezagutzen dute. Txina eta Errusiaren arteko liskar armatu garaikide handiena izan zen.[5]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SESBek Txinarekin zituen mugak Errusiar Inperioaren garaitik zetozen eta hiru itunetan finkaturik zeuden: Aigun (1858), Pekin (1860) eta San Petersburgo (1881). Errusiarrek Qing dinastiako txinatar inperioari muga hauek indarrez ezarri zizkioten. Txinako aldarrikapenak Kuomintangek gidatutako herrialde horretako nazionalismoaren berpizkundearekin batera agertzen dira. Sun Yat-senek, Txinako Errepublikako presidenteak, lurralde galeren historian Amur eta Ussuri ibaien harana eta Ili, Khokand eta Amur ibaien iparraldeko eskualdeak zeudela adierazi zuen.

Mao Zedongen komunistek Txinako Gerra Zibilean (1949) lortutako garaipenak SESBekiko mugen aldarrikapenak isilarazi zituen, bi herrialdeen arteko anaitasun berria zela eta. 1959an, Amur ibaiko nabigazioari eta ibai horren ustiapen bateratuari buruzko akordio sino-sobietar bat sinatu zuten.

1954an, Nikita Khrustxov eta Nikolai Bulganinek Pekinera egindako bisitan, lehen desadostasun bat sortu zen: txinatarrek Mongoliako Herri Errepublika sobietarren kontrolpean "gehiegikeriaz" jarri zutela argudiatzen zuten. Hala ere, 1962an Txina-Mongolia muga onartzeko akordio bat egin zuten.

1960tik aurrera, muga-gertakariak hasi ziren gertatzen. 1960 eta 1965 artean, txinatarrek 5.000 sobietar lurralde urraketa salatu zituzten. 1962an sobietarrek, berriz, txinatar 5.000 urraketa salatu zituzten. 1964an, Mao Zedongek Txinako eta SESBeko azaleraren eta biztanleen arteko harremanen arabera lurraldeak birbanatzeko beharraren teoria azaldu zuen. Khrustxovek Maok Hitlerren diktadore naziaren "bizi-espazioaren" teoriak erabiltzen zituela erantzun zion. 1967ko otsailean, Pekin Irratiak sobietarrei Txinari ipar-ekialdean erasotzea (antzinako Mantxuriako lurraldea) leporatu zien. SESBek eremu horretako arazoa "Iraultza Kulturala" baztertzen zuten eta SESBi laguntza eskatzen zioten herri autoktonoena zela iragarri zuen.

Gatazka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1969ko martxoaren 2an, gatazka piztu zen. SESBek eta Txinak, aldi berean, elkarrierantzule izatea leporatu zioten. Egun horretan, Txinako tropa talde batek Zhenbao uhartean sobietar mugako tropekin talka egin zuen.[6] Sobietarrek 59 hildako- koronel bat barne- eta 90 zauritu baino gehiago izan zituzten, eta txinatarrek, berriz, 71 hildako. Martxoaren 15ean, sobietarrek Zhenbaoko txinatar troparen kontzentrazioa bonbardatuz erantzun zuten. Baja larriak jasan ondoren, bonbardaketak Txinako tropak uhartetik erretiratzea eragin zuen. Txinatarrak ez ziren uhartera irailera arte itzuliko, noiz sobietar mugazainek ez zietela berriro tiro egingo agindu zuten.[2]

Abuztuan mugako gertakari gehiago izan ziren, oraingoan Xinjiangeko sino-sobietar mugan zehar, Kazakhstango SESean txinatar hainbat erasoaldi izanda.[6] Gatazka horien ondorioz, Txinaren eta Sobietar Batasunaren arteko gerra nuklearraren hasieraren beldur handia zegoen, hain zuzen ere biak ala biak potentzia nuklear baitziren. 1960ko hamarkadaren hasieran, estatubatuarrek sobietarren interesa egiaztatu zuten, estatubatuarrek Txinako instalazio nuklearren aurkako ekintza militarra egiten bazuten: orain sobietarrek estatubatuarren interesa egiaztatzen zuten, sobietarrek eraso egiten bazieten.[7]

Gaztazka okertu baino lehen Moskuk eta Beijingek negoziatzeari ekin zioten: 1969ko irailaren 11n, Ho Chi Minh vietnamdar buruzagiaren hiletetan izan ondoren, Aleksei Kosygin Sobietar Batasuneko lehen ministroa itzulerako bidaian Pekingo aireportuan gelditu eta han hainbat elkarrizketa izan zituen Zhou Enlairekin. Bi lehen ministroek enbaxadoreak itzultzea eta mugako negoziazioak hastea adostu zuten. Hala ere, gai horren inguruan ez zen behin betiko konponbiderik lortu, eta bi potentziek beren erreklamazioekin jarraitu zuten.[6]

Txinako Herri Errepublikaren eta Sobietar Batasunaren arteko 1991ko mugako akordio sino-sobietarraren ondoren, uhartea Txinaren eskuetara pasatu zen.[8][5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Baylis, John. (1987). Contemporary Strategy: The nuclear powers. Holmes & Meier.
  2. a b Рябушкин, Д.С.. (2004). Мифы Даманского. Mosku, 151 eta 263—264 or..
  3. (Ingelesez) «World’s biggest country becomes a little bit smaller» RT.
  4. (Txineraz) 1969 年珍宝岛自卫反击战. .
  5. a b (Gaztelaniaz) Poch de Feliu, Rafael. (2019-4-10). La guerra del Ussuri. .
  6. a b c Benz, Wolfgang; Graml, Hermman. (1986). Europa después de la Segunda Guerra Mundial 1945-1982. , 433 or..
  7. (Ingelesez) Burr, William. «The Sino-Soviet Border Conflict, 1969» National Security Archive.
  8. (Gaztelaniaz) «Así casi comienzan la Tercera Guerra Mundial URSS y China» Excélsior 2019-2-20.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]