Ordinary People

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ordinary People
Jatorria
Argitaratze-data1980
Jatorrizko izenburuaOrdinary People
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaEskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa eta eleberri batean oinarritutako filma
Iraupena124 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaOrdinary People (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Robert Redford
Gidoigilea(k)Alvin Sargent
Judith Guest (en) Itzuli
Nancy Dowd

[[Kategoria:Judith Guest (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaRonald L. Schwary
Konpainia ekoizleaParamount Pictures
EdizioaJeff Kanew (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaMarvin Hamlisch
Argazki-zuzendariaJohn Bailey
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaIllinois
Argumentu nagusiafamilia disfuntzionala
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt0081283 Filmaffinity: 637558 Allocine: 14604 Rottentomatoes: m/ordinary_people Mojo: ordinarypeople Allmovie: v36600 TCM: 4772 Metacritic: movie/ordinary-people TV.com: movies/ordinary-people Netlix: 60004506Edit the value on Wikidata

Ordinary People (euskaraz Jende Arrunta) 1980ko Robert Redford estatubatuar zinema zuzendari eta aktoreak zuzendutako drama filma bat da. Judith Guest idazlearen izenburu berdineko Ordinary People eleberrian oinarritua dago. Donald Sutherland, Mary Tyler Moore, Judd Hirsch eta Timothy Hutton aktoreek antzeztu zuten.

Oscar Sarietarako sei izendapen jaso zituen, lau irabaziz: Film onenaren Oscar Saria, Zuzendari onenaren Oscar Saria (Robert Redford), Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Alvin Sargent) eta Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Timothy Hutton). Bost Urrezko Globo Sari ere irabazi zituen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Jarrettarrak itxuraz alai bizi diren erdi mailako senitartea osatzen dute. Aitak (Donald Sutherland) soldata ona irabazi eta amak (Mary Tyler Moore) etxeko lanak egiten ditu. Baina gauzak ez dira diruditenak eta guztiaren atzean drama bat dago.

Conrad (Timothy Hutton) seme nerabeak Michigan aintziran jazotako txalupa istripu batean bere anaia nagusiari (Scott Doebler) bizirautearen erruduntasun sentipena du. Bere buruaz beste egiten saiatu ondoren, ospitaletik ateratzean psikiatra batengana joatea erabakiko du. Baina sentipena ez da desagertuko eta amarekin harreman txarra izanik, familian arazoak sortuko dira.

Beth amak aldiz, istripua jazo aurreko portaeratik guztiz ezberdina eta hotza du, hil berri den seme nagusia bere gogokoena zenez, seme txikiari babesa erakustea zail egiten baitzaio, aita berriz alai egoten eta familia batuta mantentzen saiatuko da.

Halere, Conradek neska bat ezagutu (Elizabeth McGovern) eta elkarrekin ateratzen hasten direnean gauzak aldatu egingo dira.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]