Arabazozo pikart

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sturnus vulgaris» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Life

Arabazozo pikart
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Aves
Ordena: Passeriformes
Familia: Sturnidae
Generoa: Sturnus
Espeziea: Sturnus vulgaris
Linnaeus, 1758
Hedadura mapa

Arabazozo pikarta (Sturnus vulgaris) sturnidae familiako hegazti paseriformea da, Eurasia eta mendebaldeko Asiako eskualde epeletan bizi dena.[2] Batez ere Europa erdi eta iparraldean kumatzen duen espeziea da. Euskal Herria da bere distribuzio-eremuaren muga. Neguan ugaritu egiten da populazioa, Europatik jaisten diren hegaztien etorrerarekin. Oro har, esan daiteke Euskal Herriko kostaldeko lurraldeetan arruntagoa dela Araba-Nafarroan baino. Aldiz, Araba-Nafarroan arruntagoa da arabazozo beltza (Sturnus unicolor), kostaldean gutxiago ikusten dena.[3]

Orban argiz apaindutako lumaje beltz diztiratsua eta moko horia izaten ditu ugal-sasoian. Hortik kanpo beltzagoa da, mokoa ere bai. Ornodun txiak eta fruituak jaten ditu eta habia zuhaitzetako zuletan egiten ditu. Lehen neguan bakarrik azaltzen Euskal Herrian, baina gaur egun oso zabalduta dago.[4] Talde oso handietan ibiltzen dira, baita hirietako zuhaitzetan ere. Taldeak antzematea oso erraza da, sortzen duten zalapartarengatik (txalo eginez gero momentuan isiltzen dira denak batera segundo batez), zuhaitz azpian sortzen den kaka-alfonbrarengatik, edo denak elkarrekin hegan benetako hodeiak osatzen dituztelako.

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabazozo pikartak hainbat azpiespezie ditu[5]:

  • Sturnus vulgaris vulgaris (Linnaeus, 1758)
  • Sturnus vulgaris faroensis (Feilden, 1872)
  • Sturnus vulgaris zetlandicus (Hartert, 1918)
  • Sturnus vulgaris granti (Hartert, 1903)
  • Sturnus vulgaris poltaratskyi (Finsch, 1878)
  • Sturnus vulgaris tauricus (Buturlin, 1904)
  • Sturnus vulgaris purpurascens (Gould, 1868)
  • Sturnus vulgaris caucasicus (Lorenz, 1887)
  • Sturnus vulgaris porphyronotus (Sharpe, 1888)
  • Sturnus vulgaris nobilior (Hume, 1879)
  • Sturnus vulgaris humii (Brooks, 1876)
  • Sturnus vulgaris minor (Hume, 1873)

Beste izen batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz izenak beste aldaera batzuk jaso ditu: Arabazozo, Artxipote, Artxoxo, Auseta, Behor-txori, Dorrezozo, Gaztelazozo, Haragi-zozo, Kanpozozo, Kastillazozo, Larzozo, Naparzozo, Tordantxa, Tordokanpanario.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. The IUCN red list of endangered species
  2. BirdLife International (2004). Sturnus vulgaris. 2006. IUCN Red List of Threatened Species. IUCN 2006
  3. a b (Euskaraz)  Araba zozo pikarta, Txoriak.eus, http://txoriak.eus/txoriak/araba-zozo-pikarta#variants. Noiz kontsultatua: 2017-08-25 .
  4.   Larrañaga, Jon (1996), Euskal Herriko fauna (ornodun lehortarrak), Elhuyar, 212. orrialdea, ISBN 84-87114-09-1 .
  5. Snow, D. W., Perrins, C. M., Doherty, P., & Cramp, S. (1998). The complete birds of the western Palaearctic on CD-ROM. Oxford University Press. ISBN 0-19-268579-1.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arabazozo pikart Aldatu lotura Wikidatan
Wikispezieetan informazioa gehiago aurki dezakezu: Sturnus_vulgaris


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.