Sylvain Luc
Sylvain Luc | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Marcel Sylvain Luc |
Jaiotza | Baiona, 1965eko apirilaren 7a |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | Parisko 20. barrutia, 2024ko martxoaren 14a (58 urte) |
Hobiratze lekua | Saint Pierre Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Maurice Ravel Kontserbatorioa |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | jazz guitarist (en) eta musikagilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | jazza swinga |
Musika instrumentua | gitarra akustikoa |
Diskoetxea | Disques Dreyfus |
sylvain-luc.com | |
Sylvain Luc[1] (Baiona, 1965eko apirilaren 7a – Paris, 2024ko martxoaren 13a) baionar jazz gitarra-jotzailea izan zen. Egungo Euskal Herriko jazz musikaririk garrantzitsuentzat jotzen da.[2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]9 urterekin Baionako Kontserbatorioan biolin eta txelo ikasketak hasi zituen, 5 urterekin jotzen hasi zen gitarra klasikoa lantzen segitzen zuen bitartean.
Parisera lekualdatu zen eta bertan moldatzaile, konpositore eta variété motako hainbeste artistaren (Al Jarreau, Catherine Lara, Michel Jonasz...) laguntzaile aritu zen; aldi berean jazz munduan segitzen zuen, Richard Gallianoren hirukotearen baxu-jotzailea zelarik.
1993an GODIN gitarra-egileen munduan zeharko enbaxadore bihurtu zen.
Lucek musikari hauekin jo du, besteak beste:
Michel Legrand, Francis Lassus, Richard Bona, Steve Gadd, Biréli Lagrène, Elvin Jones, Wynton Marsalis, Stéphane Belmondo, Manu Katché, Michel Portal, Bobby Thomas JR, Andy Sheppard, Jacky Terrasson, André Ceccarelli, Jean Marc Jafet, Alain Caron, Didier Lockwood, John McLaughlin, Bernard Lubat, Lokua Kanza, Richard Galliano, Dee Dee Bridgewater, Steve Lukather, Keyvan Chémirani, Billy Cobham, Victor Bailey, Larry Coryell, Al Di Meola, Marcus Miller.
2000n Trio Sud taldea sortu zuen André Ceccarelli eta Jean Marc Jafetekin batera.
2000n Biréli Lagrènerekin batera ateratako Duet diskoaren milaka ale saldu ziren oso denbora laburrean.
2006tik "String quartet" taldean aritu ohi da Didier Lockwood, Victor Bailey eta Billy Cobhamen laguntzaz.
2009an "All Stars" formazio baten barruan topa dezakegu, Richard Bona eta Steve Gaddekin hirukotea osatu zuelarik.
Saritua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jazzaren munduan banatzen diren sari nagusietako bi erdietsi ditu:
- Trio Sud hirukotearekin talde onenari dagokion Victoire du Jazz[3] saria lortu zuen 2003an.
- 2007an musikari konfirmatuari[4] ematen zaion Django d'Or saria.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Piaia (1993).
- Petits Déjà... (1994), Louis Winsbergekin.
- Ameskeri (1999), Stéphane Belmondorekin.
- Piaia Naia (1998), Francis Lassusekin.
- Duet (1999), Biréli Lagrènerekin.
- Nahia (1999), Serge eta Gérard bere anaiekin.
- Sud (1999), Trio Sud.
- Trio Sud (2001), Trio Sud.
- Ambre (2003).
- Joko (2006).
- Young And Fine (2008), Trio Sud.
- Summertime (2009), Biréli Lagrènerekin.
- Standards (2009), bakarkako album bikoitza.
Euskal Herriarekiko lotura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baionan jaiotzeaz gain, euskal musika eta folklorearekin harreman handia izan eta betidanik estimatu egin ditu,[5] betiere eklektizismo baten barruan.
9 urterekin hiriko kontserbatorioan sartzeaz gain disko bat grabatu zuen bere anaiekin: Elgarrekin. Bigarren familia ekoizpen bat ere egongo da: 1978an 12 urterekin Gérard bere anaia akordeoilariaren taldean sartu eta Oinak arin[6] diskoan esku hartu zuen. Anaiekiko elkarlanak segida izan duela diskografia atalean ikus daiteke, baita disko batzuk euskaraz bataiatuta daudela ere.
Jazzaren aurkikuntza 15 urterekin egin zuenean "Bulle Quartet" taldea sortu eta berarekin 1982an Donostiako jazzaldian sari bat erdietsi zuen. 20 urterekin Parisera jauzia eman arte, eskualdeko taldeetan gitarra eta baxua jotzeko gehien eskatzen zenetakoa zen; esaterako 1981ean Pantxoa eta Peioren Bakezko besarkada batean[7] diskoan parte hartu zuen.
Azken urteetan ere, aukerak izan ditu Euskal Herrian aritzeko; azpimarratzekoak:
- Baionako jazzaldia desagertu eta gazte batzuek "La Ruée au Jazz"[8] jaialdi herrikoiagoa 2003tik antolatzen hasi zirenetik bertan aritu izan da, 2006an hain zuzen.
- 2005eko otsailaren 5ean Luhuson EKEk antolatutako "BatekMila" programan[9] Maddi Oihenart eta Kepa Junkerarekin batera jo zuen, besteak beste. Biharamunean Getxon aritu zen. Gasteizko jazzaldian ere (2004ko uztailean) egon izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Luc okzitanierazko jatorria duen deitura da, latineko lucus (="baso") hitzetik eratorria.
- ↑ Erreferentzia Eneko Bidegainen blogean.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Sari hori eman zen lehen urtea izan zen; lehenago Victoires de la musique classique izenekoen barruan ematen zen. Victoires "Grammy frantsestzat" jotzen dira.
- ↑ Jazzman aldizkaria, 2008ko urtarrila, 142. zkia., 23.or.
- ↑ Elkarrizketa Argian.
- ↑ Oinak arin diskoa Herri Musikaren Txokoan.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Erreferentzia Euskal Musikaren Txokoan.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Zoritxarrez hau ere 2010erako desagertzeko zorian.
- ↑ Kontzertuaren berri eta elkarrizketa EKEren agerkarian.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Luc Baionako La Ruée au Jazz jaialdian.[Betiko hautsitako esteka]
- (Frantsesez) Webgune ofiziala.
- (Ingelesez) (Frantsesez) Biografia zehaztua Dreyfus diskoetxearen webgunean.
- (Frantsesez) Luc Just Looking Productions enpresaren webgunean.