Tintinen Abenturak (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tintinen Abenturak
Datuak
Jatorrizko izenburua The Adventures of Tintin
Izenburua euskaraz Tintinen Abenturak
Urtea 2011
Estreinaldia 2011ko urriaren 23a
Generoa abentura
Herrialdea  AEB
 Zeelanda Berria
Iraupena 107 minutu
Aurrekontua 135 milioi dolar
Banatzailea Paramount Pictures
(AEB)
Columbia Pictures
(Nazioartea)
Zuzendaria
Steven Spielberg
Ekoizleak
Steven Spielberg
Peter Jackson
Kathleen Kennedy
Gidoilariak
Steven Moffat
Edgar Wright
Joe Cornish
Hergé komikigilearen Urrezko hagindun karramarroa, Adarbakarraren sekretua eta Rachkam Gorriaren altxorra komikietan oinarritua
Aktoreak
Jamie Bell
Andy Serkis
Daniel Craig
Nick Frost
Simon Pegg
Daniel Mays
Mackenzie Crook
Toby Jones
Gad Elmaleh
Musikagileak
John Williams
Argazkilariak
Janusz Kamiński
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

Tintinen Abenturak (ingelesez The Adventures of Tintin) 2011ko Steven Spielberg estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoiztutako konputagailuzko-animaziozko abentura filma bat da. Hergé belgikar komikigilearen Urrezko hagindun karramarroa (1941), Adarbakarraren sekretua (1943) eta Rachkam Gorriaren altxorra (1943) komikietan oinarritua dago. Jamie Bell, Andy Serkis, Daniel Craig, Nick Frost, Simon Pegg, Daniel Mays, Mackenzie Crook, Toby Jones eta Gad Elmaleh aktoreek bikoiztu zuten.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Tintin (Jamie Bell) jakinmin asekaitza duen kazetari gazte eta abenturazaleak eta bere txakur leiala den Miluk barnean sekretu enigmatikoa gordetzen duen itsasontzi baten maketa topatu eta hura ikertzeari ekingo diote. Une honetatik aurrera Tintinek Ivan Ivanovitch Sakharine (Daniel Craig) delakoaren jazarpena jasango du, kazetari gazteak Rackham Gorria pirata ankerrarekin lotura duen altxor baliotsua ohostu duela pentsatzen duen gizon zitala. Baina Tintin, Milu, Haddock kapitain petrala (Andy Serkis) eta Dupont eta Dupond (Nick Frost eta Simon Pegg) detektibe baldarren laguntzaz, munduan barna bidaiatu, eta bere ohiko arerioak saiesteko trebeziaz, hondoratutako Adarbakar itsasontzia haiek baina lehenagotik aurkitzea lortuko du, bertan altxor harrigarri bat topatzeko gakoaz gain antzinako madarikazio bat ere badago.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tintinen Abenturak (filma) Aldatu lotura Wikidatan