Edukira joan

Tomás de Torquemada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tomás de Torquemada

Inquisitor General of Aragon (en) Itzuli

1485 - 1498ko irailaren 16a
Pedro de Arbués (en) Itzuli - Diego Deza (en) Itzuli
High Inquisitor of Castille (en) Itzuli

1483 - 1498ko irailaren 16a - Diego Deza (en) Itzuli

Elisabet I.a Gaztelakoako confessor (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaTorquemada eta Valladolid1420ko urriaren 14a
Herrialdea Gaztelako Erresuma
HeriotzaÁvila1498ko irailaren 16a (77 urte)
Hobiratze lekuaÁvila
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
latina
Jarduerak
Jarduerakinkisidorea, politikaria, apaiz katolikoa eta fraidea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenadomingotar

Find a Grave: 8153480 Edit the value on Wikidata

Tomás de Torquemada (Valladolid, 1420Ávila 1498ko irailaren 16a) Gaztela eta Aragoiko inkisidore nagusia eta Elisabet I.a Gaztelakoaren aitor-entzulea izan zen XV. mendean. Horrez gain, bere aginduetara milaka pertsona erre zituzten, baita ehunka mila pertsona gogor zigortu ere. 1492ko abuztuaren 2rako Espainiako juduen atzerriratzea agindu zuen Granadako Ediktuaren ardatza ere izan zen. Musulmanen aurkako jazarpenaren erantzuleetako bat izan zen, bestetik. 1493an Ávilako Santo Tomas komentura erretiratu zen, eta bertan eman zituen bere azken bost urteak.[1]

Valladoliden jaio, hazi eta hezi zen, eta, bere osabaren bidea jarraituz, fraide domingotar sartu zen oso gazte. Kontraesana iruditu daitekeen arren, arbaso juduak zituela pentsatzen da. Hernando del Pulgar garaiko historialariak Tomásen osaba zen Juan de Torquemadari buruz honela esan zuen Claros varones de Castilla liburuan:

(...) Sus aguelos fueron de linage de los Judios convertidos á nuestra Santa Fé Católica (...).

Oso gazte, Segoviako Santa Cruz Monasteriora bidali zuten eta berehala izendatu zuten Gaztelako Koroaren oinordekoa zen Elisabet printzesaren aitor-entzule. Erregina izendatuko zuten hau [1473]]an, eta Torquemadak harremana erabiliko zuen Inkisidore Nagusi izatera iritsi arte.

Handik 16 urtera, 1498ko irailaren 16an hilko zen Ávilako Santo Tomás komentuan.

Inkisidore Nagusia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errege-erregina katolikoek Nafarroari eraso egin eta konkistatu zutenean inkisizioaren aro modernoa hasi zen. Haien erresumaren batasuna ortodoxia katolikoan oinarritu nahi zuten eta, horretarako, juduak eta musulmanak kristautzeaz gain, heretikoak zigortzeko 1478-1483an Espainiar Inkisizioa auzitegi-berezia sortu zuten, Sixto IV.ari esker izaera erlijioso-politikoa izango zuena.

Tomas de Torquemada izan zen lehen inkisidore nagusia eta Cisneros kardinala buruetako bat. Inkisizioa aita santuaren menpe egon zen Europan, baina Fernando II.ak Gaztela eta Aragoiko erregeen menpeko lurretan Inkisizioa bere esku jartzea lortu zuen. Hasiera batean, Euskal Herria Calahorrako tribunalaren menpe egon zen, eta gero, Logroñokoaren pean.

1482an, Errege-erregina katolikoek izendatu zuten Tomás de Torquemada Inkisidore Nagusi.

Bi gertakari izan ziren bere boterearen indartzearen arrazoi nagusiak: Pedro Arbues Inkisidorearen hilketa (1485ean) eta Santo Niño de La Guardiaren sarraski errituala (1492an); bi gertakariak heretiko eta juduei egotziak izan ziren eta horregatik arduratuko zen Torquemada 1492an juduak kanporatzen.

Sebastián de Olmedo garaiko kronikariak sorginen mailu, Espainiako argi, bere herrialdearen salbatzaile eta bere ordenaren ohore deitu zion.

Inkisizioak eragin handia izan zuen espainiar ororen bizitzan. Inkisizioaren aurka zerbait esaten zuen oro susmagarritzat jotzen zen eta heretikoak (kristau ideologia ofizialarekin bat ez zetorren edonor, alegia) eta konbertituak (gehienetan, jazarpenari ekidin nahian erlijioz aldatuak) izan ziren eraso honen helburu nagusiak. Heresien zabalkuntzari ekiditeko, Torquemadak, garai hartan Europan ohikoa zen bezala, literatura ez katolikoaren (judu eta arabiarra, gehien bat) erreketa bultzatu zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]