Tony Pájaro
Tony Pájaro | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Manila, 1948 (75/76 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Bizilekua | Donostia Tokio |
Hezkuntza | |
Heziketa | Filipinetako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | pintorea eta irakaslea |
Tony D. Pájaro (Manila, Filipinak, 1948) Filipinetako margolaria da. Filipinetan jaio eta Arte Ederrak ikasi zuen, eta gero ikastaro osagarriak egin zituen Filipinetako Unibertsitatean (1970), Bilboko Unibertsitatean (1981), UPV/EHUn (1983) eta Filipinetako Ifugao, Hanunoo, B'Iaan eta T'Boli tribuen arte eta kultura ikertu zituen (1988).[1][2]
Nazio Batuen Erakundeak "Diploma of Honorary in Painting" agiria eman zion 1975ean.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Manilan jaio zen, Victor Pájaro eta Claudia Diestro izan ziren bere gurasoak. Karrera artistikoari Filipinetan eman zion hasiera, baina gero Japonian eta Europan ere aritu da. Arte-irakaslea izan zen Manilan (1970-1975), Tokion (1975-1976), eta Donostian (1976-2000, 2005). Harrezkero Donostian haurrentzako "Art Club" arte-tailerraren arduraduna da.
Philippine Graphic Magazine aldizkarian eta The Philipine Daily Inquirer egunkarian kolaboratzailea izan zen (1997-2002). 2020an Filipinetako Art Collector's Guide erakundeko kidea izan zen.
1995ean Kroazian, Bosnian eta Herzegovinan "Adierazpen plastikoa" udako ikastaroaren arduraduna izan zen errefuxiatu-guneetan, SOS Balkanes Gipuzkoarekin.
-
Ifugau-ko kulturako artea aztertu zuen.
-
Mangyan Herria, 1988
-
Ifugao 1988
-
Donostia, Intxaurrondo, 1991
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guztira 26 erakusketa antolatu ditu, besteak beste hiri hauetan: Donostia, Manila, Tokio, New York, Michigan, Chicago, Madril, Bartzelona, eta Iruñea.
Portugalen eta Frantzian ere egin ditu erakusketak, eta 2007an eta 2016an bere koadro batzuk enkantetan saldu ziren Las Vegas-en (Nevada, AEB). Enkarguz margolanak sortu ditu zenbait udalerrirentzat Gipuzkoan (Belauntza, Hernialde, Zumarraga) eta Filipinetan (Mandaluyong).
-
Lehen erakusketa (Manila 1971)
-
1975eko erakusketa
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1975: Nazio Batuen Erakundeak "Diploma of Honorary in Painting" agiria
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Tony Diestro Pajaro» prabook.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-08).
- ↑ Blogak.eus. «Pintura-erakusketa: Tony Pájaro (abuztu eta irailean) // Exposición de pintura (Tony Pájaro)» blogak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-08).