Topic on Wikipedia:Txokoa

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Arratsalde on,

Euskal idazle batzuen artikuluak osatzen ibili eta konturatu naiz batzuen artikuluetan berezko izena ipinita dagoela izenburu bezala. Beste artikulu batzuetan ordea, ezizena lehenesten da. Nik dakidala, esandakoa ez da gertatzen ezizenez ezagunagoa delako (adibidez, Kizkitzaren edo Kirikiñoren artikuluaren izenburuan berezko izena ageri da, baina Orixerenean ez).

Arauren bat al dago honen atzean? Halako kontuak uniformizatzearen alde nago bestela.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Berez eta EN WP erreferentzia hartuta, ez da NAN agiriko forma lehenesten, baizik eta ohiko erabilera eta jendeak zer bilatuko duen. Gero, lehen lerroan argitzen da datu hori, eta WP barruko bilaketetarako birzuzenketa bat sortuz. Goraintzi

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Ez dugu inolako araurik adostu gai horretaz, Xabi22. Ingelesezko Wikipediako irizpide hori aplikatzea, Iñakik dioena, zentzuzkoa litzateke. Uniformizatze lan hori hartzen baduzu, bikainǃ

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

WPn estatistiken joera sartzen da jokoan, alegia, zenbatetan bilatzen duen jendeak izen jakin bat edo beste (benetako erabileraren adierazle), zuk Xabi22 aipatu dituzun adibide batzuetan (baina ez denetan) ageri den bezala.

Xabierrek aipatu bezala, ondo legoke hori arautzea, hasierako lerroan erabiliko den formula ere zehaztuz; izan ere, izenburua edozein dela ere, orain ezizena agertzen da lehendabizi batzuetan eta benetako izena gero, eta alderantziz.

Bide batez letra lodiaren erabiltzeko modua fintzeko erabil dezakegu, nahasmendua baitago, ea bakarrik izenburuko izenari aplikatu ala pertsonaren beste (ez)izenei ere!

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Nik ere hau arautu behar dela uste dut, batez ere ikusita beste WIkipedietan duten nahasmendua. Ingelesezko Wikipedian begiratzen egon eta euskal idazle batzuk jaiotzetiko izenez izendatzen dituzte (Orixe, Kirikiño, etab. ), beste batzuk ezizenez (Lauaxeta, Atxaga, etab.). Gaztelaniazko Wikipedian joera handiagoa dute izena lehenesteko ezizenaren gainetik, baina ez beti.

Nik ulertzen dut gizartean ezagunena den moduari lehentasuna eman behar zaiola, estatistika kontuak direla eta. Baina, pertsonalki, jatorrizko izena lehenestearen alde nengoke (ezizenekin konplikazioetan ez sartzeko). Betiere 2010ean antroponimoen idazkerari buruz erabaki zena errespetatuz.

Arautzeko borondaterik bada, artikuluaren lehen lerroan izena jarriko nuke lehenengo, lodiz, eta gero ezizena, hura ere lodiz, baina letra etzanarekin. Izenaren ondoan data eta jaioterria jarriko nuke parentesi artean eta lehen esaldian idazlearen garai edo/eta mugimendu literarioa aipatuko nuke.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Hainbat gauza duela urte pare bat-edo finkatu genituen, baina ez artikuluaren izenburuko askotariko izenen eta ezizenen lehen lerroko tipografiaz.

Beste puntuari dagokionez, ohiko izena erabiltzearen aldekoa naiz (EIMA eta euskarazko egokitzapenak kontuan hartuz, baita 2010eko araua ere). Izan ere, nahiko egoera nahasgarriak gerta daitezke, izen oso luze eta ezezagunak. Batzuetan legezko izenak, eta ez bakarrik pertsonenak, baizik eta sozietateena, luze eta korapilatsuak izaten dira (eta batzuetan ez dugu ezagutu ere egiten nola den jatorriz), baina benetako erabilera beste bide batetik joaten da.

Arriskua dago nire ustez berriz nahasmendua nagusitzeko: batzuetan artikuluaren izenean erabiltzen dena erabiltzea (jatorrizkoa ezagutzen ze delako) eta beste batzuetan legezko izena. Erabiltzen denaren alde lerratzen naiz, jakinda ere kontraesanak egon daitezkeela.

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Esan duzun azkenekoagatik kezkatzen nau "solte" uzteak jaiotzezko izena eta ezizenarena, erabilerarena oso subjektiboa delako. Batzuetan izen ezberdinez ezagutzen da pertsona bera toki batetik bestera, edo bi eratara ezaguna izan daiteke. Lehenago onartu ziren arau guztiekin ados. Baina esan bezala, artikuluaren hasieran jaiotzetiko izena jarriko nuke lehenengo eta gero ezizena, lehen esan dudan modu berean.

Arau bat proposatzekotan, nik ez nuke hainbeste orokortuko eta sozietate eta erakundeak kanpo utziko nituzke, norbanakoetan bakarrik zentratuz. Sozietate eta erakundeen izen ofizialei egingo nieke kasu gainera, ezizenetan eta herriak emandako izenetan gehiegi oinarritu gabe. Badakit oso adibide traketsa dela; Gipuzkoako Diputazioa da ni bizi naizen tokian gehien erabiltzen dena, baina ez zuzena.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Beste alderdi praktiko bat gehituko nuke artikuluan erabilerako izena jartzearen alde: hasieratik birzuzenketak sortu beharra. Jose Ariztimuño ia ez daki inork nor den, baina bai Aitzol. Berdin goiko adibideetarako (Kirikiño...).

Ez dut haria gehiegi luzatu nahi..., baina ezin diot eutsi pentsatzeari bi abizenak ere jarri beharko ditugula (Nikolas Ormaetxea Pellejero, etab.)?

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Erabilera handiena duen izena lehenesten bada, honela formulatuko nuke araua: Idazleen artikuluen izenburua eurek lanak sinatzean erabiltzen zuten edo duten izena izango da. Irizpide objektibo bat ematearren. Ea zer iruditzen zaizuen eredu hau:

Orixe


Nikolas Ormaetxea Pellejero (...data...), Orixe ezizenez ezagunagoa, ...


Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Ederki Xabi22. Izenburua eta lehen lerroko estilo hori gustukoa ditut. Beste adibide ezagun bat Txillardegi dugu, Jose Luis Álvarez Enparantza, eta eredu horri lotzen zaio bete-betean. Letra lodiaz ere guztiz ados.

Sinatzeari buruz, gerta daiteke modu desberdinetan sinatu izana: Txillardegi edo Larresoro, edo... baina azkenean Txillardegi gailendu da. Horrek artikuluren batean eztabaida sortzeko zirrikitu bat utz dezake irekita, baina txikia, eta atera ahala ebatz dezakegu.

Idazlea ez bada eta, bereziki, kantaria edo bertsolaria (edo porno aktore bat...)? Demagun Txirrita edo Zaz, kantaria. Uste dut goiko ereduak denetarako balio duela. Alegia, pertsona hori ezagun egin duen izena. David Bowie ere garai batean Ziggy Stardust izan zen, baina azkenean uko egin zion bere buruarekin sortu zuen pertsonaia izateari, eta guk David Bowie ezagutzen dugu, Ziggy Stardust garai bateko izen artistiko bat izanik.

Nola ikusten duzu Xabier Armendaritz? Bestetik, ez dakit zenbateraino dauden beste lankideak interesatuta gai honekin, merezi du bozketa bat abiatzea?

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Bat nator konponbidearekin, Iñaki LL. Uste dut argia eta egokia dela. Bozketari dagokionez, ez dut uste merezi duenik: hiru besterik ez gara sartu gai honetan iritzia ematera, eta hirurok ados gaude dagoeneko...

Beraz, astelehenean-edo (beste wikilariek iritzia emateko astia izan dezaten), estilo gidan arautzat jaso daiteke, adibidez arauaren bukaeran parentesi artean «Txokoan adostua» jarrita, Txokoko hari honetarako esteka eta guzti. Inork araua aldatu nahi badu, abiatu dezala bozketa.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Ni eredu horrekin ados, eta baita abeslari etabarrekin ere eredu berbera erabiltzearekin. Hori bai, ezizena parentesi artekoaren (jaiotza data...) aurretik jarriko nuke, Txillardegi artikuluan bezala

Aihotz (eztabaidaekarpenak)

Lainobeltzek esandakoarekin ados. Alegia:


Nikolas Ormaetxea Pellejero, Orixe ezizenez ezagunagoa (...data...)

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Estilo gidan gehitu dut hemen esandakoa, hemen eta hemen. Ez dut lortu eztabaida honetarako esteka jartzea, Txokora joaten da zuzenean eta ez eztabaida zehatz honetara.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Nik uste dut mezu hau artxibatzen denean ongi estekatu ahal izango dela.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Lortu dut estekatzea, baina 2020koak artxibatzen direnean, estekaren helbidea aldatu beharko da... (2020. urtea gehitu). Goraintzi

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Lor daiteke Theklan hori robot batek automatikoki egitea?

Theklan (eztabaidaekarpenak)
Theklan (eztabaidaekarpenak)
Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Bai, Aitzol eta Kizkitza aldatu beharko lirateke. Kirikiñorekin nahiko ados. Beharbada merezi du adieretako bat lehenestea, azterketa estatistiko baten ondoren... eta bestea argipen gisa utzi artikuluaren hasieran.

"Idazleen izenak" mezuari erantzun