Topic on Wikipedia:Txokoa

Gorkaazk (eztabaidaekarpenak)

Kaixo,

Aurreko larunbatean EWKEko kide batzuk Eibarren elkartu ginen gure ohiko batzar horietako batean. Batzarraren amaieran kide batek galdetu zuen ea euskarazko Wikipedian nahiko administratzaile ote dagoen, ea ez ote den komeni administratzaile gehiago egotea...

Erantzuna baiezkoa izan zen, administratzaile gehiago egotea ona litzatekeela. Txoko honetan boluntarioak eskatuko genituela erabaki genuen. Wikilari adituak baino arituak behar direla ulertu nuen, ez omen da ezagutza tekniko handiegirik behar... Behar dena zera da: wikilari adeitsuak hasiberriekin, --adeitsuak wikilari guztiekin--, eta bandalismoari aurre egiten langile.

Une honetan nik neuk ezin dut urrats bat aurrera eman kontu honetan, baina Txoko honetatik ibiltzen den baten bat agian animatuko da.

Animatu bada!

Gotzon (eztabaidaekarpenak)

Joan den larunbatean ezin izan nuen biltzarrera joan, beraz ez dakit zehazki zein eratan hitz egin ote zenuten administratzaile gehiagoren beharraz.

Ni prest egon ninteke, baina:

  • Alde batetik, ez nago oso ziur halako ardura bat hartzeko «soslai» egokia ote den nirea.
  • Bestetik, hasieran tutore moduko bat behar nuke, iruditzen zait, zalantzak bertatik bertara argitu ahal izateko.

Honez gero administratzaile zaretenek jakingo duzue nire lehen zalantza argitzen. Hortik aurrera, prest, baten baten laguntzaz.

mskr

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Ez nintzen batzarean izan, baina nik ere uste dut ona litzatekeela administratzaile gehiago egotea.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Hamarkada baino gehiago badaramat WPn eta ez dut beharrik ikusi orain arte, baina Batzarrean aipatutakoaren bidetik, batzuetan loopak sortzen dira birzuzenketetan eta inori kaka eman ordez nahiko neuk egitea. Bestelako admin zereginetan ere, laguntzeko prest.

Bandalismoa atzera botatzea edonork egin dezake, nolanahi ere.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Nik ere uste dut beste 3-4 administrari behar ditugula, ez soilik bandalismoa atzera botatzeko, batez ere gaizki sortutakoak ezabatu eta IP bandaloak blokeatu ahal izateko. Lan nahiko dago hor egiteko, eta gutxi gaude goizetan (batez ere) horretan.

Boluntariorik balego, bozketa prozesua has genezake.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Goikoarekin ados, baina (bitxia da, duela ordubete jarri dudan bidalketa ez da editatzera heldu jada idatzita zegoenean) EUWPko administrariek gure politikak ezagutu beharko lituzkete, eta komeni ere Wikipediako ohiko jokabide ereduen berri izatea, bereziki ENWPkoak.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Aupa @Iñaki LL: aipatzen duzuna ez da ona heldu, oharkabean kultura ondare ukiezinari buruzko harian idatzi duzulako,

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Hara! Eskerrik asko Lainobeltz

Oraina (eztabaidaekarpenak)

Arratsalde on. Nik ere administratzaile gehiago egotea komenigarria dela uste dut, baina aukeran hobe 6-7 gehiago egotea. Beraz, bere burua aurkeztu duten @Gotzon: eta @Iñaki LL:z gainera eta izena eman ahal duen inori atea itxi gabe, behean aipatzen ditudanak animatu nahi nituzke administratzaile lanerakoː

@EnekoPanamá:, @Iñaki LL:, @Joseba65:, @Josu:, @Ksarasola:.

Animatu zaitezte wikilariokǃ

Ksarasola (eztabaidaekarpenak)

De facto, "administratzaile moduan"-edo aritzen naiz egunero bi edo hiru artikulutan; hainbat mezu jasotzen baitut, nik sortutako artikuluak aipatu dituztelako edo. Eta gehienetan amua hartzen dut eta apur bat gainbegiratu/egokitu/osatzen dut artikulu hori. Lan hori egiten jarraituko dut, nahiz eta administratzaile ez izan. Baina ez nuke nahi egunero zaintza orokorrean aritu, horrenbeste denbora ez dut izango.

Miresten dut Euskal Wikipediako administratzaileek egiten duzuen lana. Wikipedia ez dela fidagarria esaten dionari berehala botatzen diot nik desafioa: "Idatz ezazu astakeria bat, eta begiratu bihar ea oraindik dagoen". Eskerrik asko egiten duzuen lanarengatik. Miresten dut zuen lana, eskerrik asko, baina ez nuke nahi egunero zaintza orokor horretan aritu. Baietz moldatu ni gabe! Aupa

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Argitzearren, administratzaileen lana ez da zuzentasuna gainbegiratzea, hori komunitateak osorik egiten du. Administratzaileen lan gehigarria da bandalismoa ezabatzea, blokeatzea behar izanez gero, eta gaizki sortutakoak ezabatzea. Eta, gatazka bat egonez gero, gatazka horretan bitartekari lana egiten saiatzea. Zorionez, euskarazko Wikipedian gutxitan gertatzen dira horrelakoak.

Josu (eztabaidaekarpenak)

Azken boladan beste egitasmo batean murgilduta nago, eta nahi baino denbora gutxiago eskaintzen diot Wikipediari, tarteka ekarpenak eta artikulu berriak idatzi arren. Horrenbestez, une honetan ezin dut administratzailea izateko konpromisoa hartu, agian etorkizunean. Bide batez, eskerrak eman nahi dizkizuet funtsezko lan hori egiten duzuen guztiei.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Beno, orduan zenbat hautagai ditugu? Bozketa egin behar dugu?

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Beste batzuetan bozketa egin da. Ez dakit nonbait hori zehazten den.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Bai, zehazten da, baina hautagaiak zeintzuk diren jakin behar dugu.

Oraina (eztabaidaekarpenak)
Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Gauzak zeozer mugitu eta arintzearren, orri bat sortu dut bozketa egiteko orain arte dauden bi hautagaien artean: Gotzon eta biok. Beraz, hauxe duzue bozketa orria. Beste eragozpenik ez badago, bozketa larunbatean, hilak 24, 00:00etan jarriko da abian bi astez.

Orain arte zehaztu ditugun arauen arabera, beste norbaitek itxi beharko luke bozketa, neu hautagaia naizenez gero. Ez dirudi bozka kopuru minimo bat finkatu denik. Zer iruditzen zaizue egitea?

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Aurrekoetan ez denez boto kopuru minimorik zehaztu, oraingorako nik neuk ez nuke eskatuko

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Bozketarako hasiera da biharko 00:00etan dago jarrita, baina dagoeneko lau pertsonak bozkatu duzue. Gaurko 00:00etan a posteriori jarrita konpon daiteke hori, baina ez dut nik egingo. Hemen erabakitzen dena.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Ba, kontrako eritzirik ez badago, gauzak erraztearren, 14 eguneko epea: 2024ko otsailaren 24ko 00:00etatik martxoaren 8ko 23:59ra. dioen tokian 16 eguneko epea: 2024ko otsailaren 22ko 00:00etatik martxoaren 8ko 23:59ra. jar dezakegu, hasiera aurreratuz boto hoiek sartzeko eta amaiera mantenduz.

Oraina (eztabaidaekarpenak)

Hori da Lainobeltz!

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Beste ekarpenik ez dago. Beraz, otsailaren 22ra aldatu dut bozketaren hasiera. Goraintzi

Gotzon (eztabaidaekarpenak)

Wikipediak abisua jarri dit esanez nire eskubideak aldatu direla, orain administratzaile naizela; @Xabier Armendaritz ek erabiltzaile orria aldatu dit, Wikipediako administratzaileak kategoria gehituta. Mila esker denoi.

Eta orain, zer?

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Irakur ezazu orri hau, lehenago egin ez baduzu, eta ikus ezazu orri bakoitzaren eskuineko aldean, «Ekintzak» atalean, aukera berriak dituzula: «Ezabatu», «Babestu». Lehena da gehien erabiliko duzuna: orri bat guztiz desegokia denean (zentzugabea delako, eduki entziklopedikorik ez duelako...), ezaba ezazu.

Eta erabiltzaile baten ekarpenen orrira zoazenean (hona adibide bat), blokeatzeko, desblokeatzeko, blokeoa aldatzeko... aukerak izango dituzu. Erabiltzaile bat bandalismoa egiten ari dela ikusten baduzu, zoaz haren ekarpenen orrira, eta jar iezaiozu adibidez pare bat orduko blokeoa (blokeo ohikoena). Ikusiz gero erabiltzaile bat beti-beti kalte lanak egiten ari dela, inolako ekarpen onuragarririk egiten ez duela, are blokeo luzeagoa jartzen zaio, baita betiko blokeoa ere. Gogoan izan ezazu blokeoa ez dela zigor bat, baizik eta kaltea egiten jarraitzea eragozteko tresna bat.

Bandalismoei antzemateko toki nagusia azken aldaketen orria duzu.

Arian-arian ikasiko duzu, guztiok egin dugun eran... Zalantzarik izanez gero, galdetu lasai.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko, Xabier

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Ez horregatik! Burokratatzat dagokidan eginkizuna besterik ez dut egin...

Txokoko hari hau ikusi ere ez nuen egin bere garaian. Bestela, nire botoa ere izango zenukete biok.

Eliatxo (eztabaidaekarpenak)

Bandalismoari aurre egiteko laguntza behar baduzue, beti prest nauzue. Etxetik lan egiten dudanez, normalean egun erdia ematen dut Wikipedian. Hala ere, nire euskara maila oraindik ez da nahikoa administratzaile izateko. Administratzaile ez direnentzat «tarteko mailarik» ba al dago gure edizioan?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ez dago horrelakorik. Baina bandalismoa atzera botatzea edonork egin dezake.

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Primeran, Eliatxo! Edozein wikilarik egin dezakegu patruilatzeko lana, eta horretan dago behar handiena. Honetan datza patruilatze lana:

  • Tarteka, begira iezaiozu azken aldaketen orriari.
  • Ikusten baduzu edizio susmagarriren bat (ezabaketa handi bat, IP baten edizioa...), emaiozu edizio horren hasieran ageri den «ezb.» estekari. Horrela, ikusiko duzu zer aldaketa egin duen erabiltzaile horrek.
  • Aldaketa kaltegarria izan bada, emaiozu goian eskuinaldean ageri den «desegin» estekari, eta desegin ezazu edizioa.
  • Guztiz desegokia den orri bat sortu baldin bada (spama, zentzugabea...), jar ezazu orriaren hasieran {{Ezabatu}} txantiloia. Horrela, administratzaile batek ezabatuko du.

Eskerrik asko laguntzeagatik.

"Administratzaile berriak" mezuari erantzun