Wikipedia, Entziklopedia askea

Japoniar piper-belarra edo banbu japoniarra (Reynoutria japonica) landare bat da. Beste landareak bezala, zoruari lotuta dago eta ezin da lekualdatu. Lurretik, bizitzeko behar dituen gatz mineralak eta ura hartzen ditu, airetik oxigenoa hartzen du arnasteko, guk bezala, eta eguzki izpiekin eta aireko karbono dioxidoa finkatuz, fotosintesia egiten du materia organikoa sortzeko.

Zergatik da espezie inbaditzailea?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Europan espezie inbaditzailea da, bertako landareentzat oldarkorra eta arriskutsua baita. Hau da, Europako ekosisteman sartzean bertako oreka ekologikoa suntsitzen du. Beste modu batean esanda, bertako animalia edo landareak kaltetzen ditu.

Izatez, Japonia, Korea eta Txinako espeziea da. Hala ere, Europako zenbait herrialdetan aurki dezakegu, gizakiak nahita sartu baitzuen landare hau, batetik bazka gisa aproposa delako, hau da, animaliak elikatzeko, eta bestetik, landare apaingarri gisa.

   Ba al dakizu   

Landare hau Europan 1830 urtean sartu zela lehenengo aldiz? Animaliei bazka gisa emateko asmoarekin hain zuzen ere.

Non aurki dezakegu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibai, baso eta aintziren ertzak zein arekak, trenbideak eta landu gabeko lurrak inbaditzen ditu.

Lehen esan bezala, nahiz eta Asiako hiru herrialdetako espeziea izan, gaur egun ia mundu osoan zehar dago hedatua: Ipark Amerikan (Estatu Batuetan eta Kanadan), Europako hainbat herrialdetan, iparraldetik hasi (Norvegia, Finlandia...) eta hegoalderaino (Iberiar Penintsula).

Iberiar Penintsularen barnean, honen iparraldean aurki dezakegu gehienbat: Galizian, Asturiasen, Kantabrian, Hego Euskal Herrian eta Katalunian.

Hego Euskal Herrian hainbat tokitan ikus dezakegu, adibidez: Urolako ibai ertzean zehar (Azkoitia, Azpeitia, Zumaia...). Getxon ere ikus dezakegu.

Nolakoa da eta ze ezaugarri ditu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare belarkara da, hau da, belar itxura dauka baina zurtoin nagusi bat dauka. Hostoak dauzka eta abuztutik irailera loratzen da, hau da, udaren amaieran. Sei aste behar izaten ditu garatzeko eta gero zazpi urtez hazten da.

   Ba al dakizu   
Landaren honen zurtoinak hiru metro neurtzera irits daitekeela?


Ugalketa eta biziraupena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare honek ugaltzeko ugalketa sexuala zein ugalketa asexuala burutzen ditu. Ugalketa sexuala landareen loreetan dauden sexu-organoen bitartez egiten den ugalketa da; izan ere, loreak landareen ugal-aparatua dira. Lore horiek gameto ar eta emeak dituzte. Ugalketa asexualean berriz, banako bat bere kabuz ugaltzen denean izaten da, espezie bereko beste banako baten beharrik gabe. Landareen ugalketa asexualean, landarearen atal bat (sustraia, zurtoina, adarra, kimua, hostoa...) zatitu edo erdibitu egiten da eta zati bakoitza bere kabuz garatzen da landare berri bat bihurtu arte.

Behin ugaldu ondoren, klima hezeak (airean ur lurruna egotea) behar ditu bizirik jarraitzeko. Hala ere, negu hotz oso gogorrak jasateko gai da. Eguzkiaren argi gehiegirik ere ez du behar bizirauteko, argiztapen ertainarekin nahikoa da, beraz, basoen ertzak eta hutsik dauden lekuak aurkitzen ditu. Ibaiertzetako inguruneetan, uholdeak ez egoteak eta gizakiak zein beste kausa batzuek ibaiertz horietako berezko landareria ezabatzeak aprobetxatzen du ingurune horiek kolonizatzeko.

Zergatik dira kaltegarriak gure ekosistemetan?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare honek bertako animaliak eta landareak kaltetzen ditu zuzen, horiek ez baitaude ohituak banbu honetara eta banbu japoniarrak habitata kendu egiten die landare eta animaliei. Gainera, lurzoruan kutsadura eragin dezake hostoen deskonposizio txarragatik.

Bestalde, zeharkako ondorio kaltegarriak ditu gizakiongan, nahiz eta zuzenean ez eragin, pixkanaka kalteak sortzen joan ohi da, adibidez: errepideetako ikuspena gutxitzen du, ibairen bidea ezegonkortzen ditu, ibaiertzak inbaditzean husteko duten ahalmena murrizten du eta gainezka egiten dute, trenen trafikoa zailtzen du trenbideak kaltetuz eta eraikuntza ezberdinak kaltetzen ditu.

   Ba al dakizu   

Landare honen ondorioz animali eta landare asko desagertu daitzekela bere bzizlekuetatik?

Nola egin diezaiokegu aurre?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin inbasioa gertatu ondoren, bere deuseztapena oso zaila da, beraz, aurretik prebenitzea da komenigarriena. Prebentzio hori nola lortu? Hainbat gauza hartu behar dira kontuan hori aurrera eramateko, baina, garrantzitsuena arrisku-eremuetan naturalak ahalik eta egoera onenean mantentzea da.

Bestalde, banbu japoniarra landare apaingarri gisa erabiltzeak dakarren arriskuaren berri eman behar zaie herritarrei.

   Ba al dakizu   

Banbu japoniarra loregintzan erabiltzea debekatuta dagoela?