Euskal Herriko ibaiak laburrak baina emaritsuak dira. Gehienek Euskal Herrian bertan dute sorburua, baina badira inguruko lurraldeetan dutenak ere. Nahiko azkarrak ere badira, lurralde menditsua delako, eta, horregatik, higadura nahiko eragiten dute, arroka sedimentarioez eratutako eskualdeak zeharkatzen dituztelako.
Euskal Herrian bi isurialde daude eta euskal ibaiak horien arabera sailka daitezke:
Iparraldeko isurialdea edo atlantiar isurialdea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kantauri itsasora isurtzen duten ibaiek okupatzen dute. Ipar Euskal Herriko hiru probintziak, Bizkaia eta Gipuzkoa osoa eta Arabako zati txiki bat hartzen ditu isurialde honek. Uren banalerrotik hasita itsasoraino gutxi gorabehera 75 km inguru egonda, isurialde honetako ibaiak laburrak eta malda handi samarrekoak izaten dira; lurralde honetan euri asko egiten duenez gero, ibai hauek ur-emari edo kantitate handitxoa izaten dute urte osoan (erregimen erregularra izaten dutela esaten zaio horri). Isurialde honetako ibairik garrantzitsuenak honako hauek dira, ekialdetik mendebaldera:
Hegoaldeko isurialdea edo mediterranear isurialdea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ebro ibaira lehendabizi eta, geroago, Mediterraneo itsasora isurtzen duten ibaiek okupatzen dute. Arabako zatirik handiena eta ia Nafarroa Garaia osoa hartzen ditu. Isurialde honetako ibaiek apur bat ibilbide luzeagoa dute, batez ere Nafarroan; emaritsuak izaten dira, baina lurralde lehorragoa denez, erregimen irregularragoa izaten dute, hots, uda aldean ur nabarmen gutxiago eramaten dute. Honako hauek dira isurialde honetako ibairik garrantzitsuenak: