Txikipedia:Irurita

Wikipedia, Entziklopedia askea

Irurita Baztan bailaran dagoen herria da.

Historia eta Pertsonak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

-Historiaurrea:

Iruritan historiaurreko aztarnak aurkitu daitezke. Bere inguruetan hainbat monumentu megalitiko badira, adibidez: harrespil, trikuharri, eta menhirrak.

-Erromatarrak eta Erdi Aroa:

Baztanen hainbat eraikuntza erromatar badaudela suposatzen da. Adibidez: Oharrizko zubia edo Aritzakungo meategia. 1025. urtearen inguruan, Antso Handiak baztango Jaurerria sortu zuen.  

-Nafarroako Erresuma:

Nafarroako Erresumaren historian erreferentzia da Baztan, batez ere Amaiurko gaztelua eta haren defentsaren gudarengatik. Gaztelako Erresumak Nafarroako Erresuman egindako konkistan eroritako azken defentsetako bat izan zen. 200 nafar zeuden, haien artean iruritarrak; gaztelarrak aldiz, 10.000.

-XVI-XIX. mendeak:

XVII. mendean Baztandar batzuk Madrilera eta Ameriketara joan ziren bizimodu hobe baten bila; haien artean Iruritarrak baziren. Batzuk kargu garrantzitsuak eskuratzera iritsi ziren.

Iruritan gelditu zirenak bizitza pobrea izan zuten. Madrilera joan zirenak dirua Iruritara ekarri zuten etxe handiak eraikitzeko. 1835ean gerrak ere izan ziren.

XIX-XX.mendeetan emigrazio haundia egon zen Ameriketara. Gehienak Mexikora, Argentinara eta Estatu Batuetara.

-XX. mendea:

1936.urtean hasi zen Espainiako gerra zibilak, ondorio latzak ekarri zituen Iruritan. Euskara, abertzaleak eta ezkertiak jazarriak izan ziren. Horietako anitzek muga pasatzera behartuta ikusi zuten beren burua. Espainiar estatuko beste lekuetako preso errepublikarrak ere ekarri zituzten behartuak. Lana egitera. Batez ere mendi errepideak eraikitzera behartu zituzten, adibidez: Artesiagako errepidea, Irurita eta Eugi lotzen dituena erraterako. Mugak itxi zirenez, iruritar anitzek bizimodua ateratzeko bide alternatiboa bilatu zuten: kontrabandoa. Hamaika modu asmatu zituzten mendiz eta eskuz gauez garraiatutako salgaiak helmugara ailegarazteko.


-Baztango armarria: Baztango armarria, oinarrian, xake-taularen itxurakoa da, eta laukiak beltzak eta zilar kolorekoak dira. Nafarroako zaharrenetako eta ezagunenetakoa da. Goiko aldean, armarriaren buruan, zaldun baten kasketa dago. Iruritako etxe gehienetan aurki dezakegu osagai hau.


Laxoa

Euskal pilota modalitaterik antzinakoenetarikoa da Laxoa. XVIII. eta XIX. mendeko kroniketan, jada, agertzen dira modalitate horri buruzko erreferentziak, eta “kirol errege” gisa jotzen zuten Baztanen Nafarroako Erresuma Zaharraren garaian. Egun, Nafarroan soilik jokatzen da, eta, zehatzago erranda, Baztango eta Malerrekako haranetan.

Modalitate hau ahanzten joan zen pixkana-pixkana, harik eta, 1960 eta 1964 artean, lehen aipatutako guneetako herrien artean, txapelketak antolatu zituzten arte. Handik gutxira, berriro, ahanzturan erori zen, harik eta, 1979an eta 1980an, behin betiko errekuperatu zen arte. Izan ere, Baztan-Errekako Laxoa Txapelketa antolatu zen urte horietan, eta, egun ere, jokatzen da oraindik.

Pertsonak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendiak: fauna, flora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Negusaroi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

MENDI TXIKI BAT DA., 732 METRO DITUENA

IRURITAKO BASERRIEN ONDOTIK PASATZEN DEN ARTESIAGA ERREKA JARRAITUTA, 12KM KOKATUTA DAGO.

HIRU ETXOLA DAUDE

Negusaroi

ONDOTIK, NEGUSAROI ERREKA PASATZEN DA

ITURRI NATURAL BAT DAGO

NEGUSAROIEN PAGOAK ETA HARITZAK DAUDE.

Xaguzelai[aldatu | aldatu iturburu kodea]

MENDI TTIKI BAT DA.

794 METRO DITU.

IRURITAKO BASERRIETAKO ESKUINEKO ERREKAN DAGO.

Xaguzelai

XAGUZELAIN HARITZAK, PAGOAK ETA GAZTAINONDOAK DAUDE.

Harrikulunka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

KULUNKATZEN DEN HARRI BAT DA.

ARGIBEL MENDIAN DAGO (955 METRO).

ELIZONDO ETA GARTZAINDIK JOATEN AHAL DA.

ONDOKO LARRETAN ARDI ETA BEHORRAK EGOTEN DIRA.

Harrikulunka

ERRATEN DUTENEZ, GENTIL BATEK BOTA ZUEN HARRIA AUZA MENDITIK.



Xaguzelai


Gerexibeltxeta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerexibeltxeta

Iruritan herrian dago. Arbuzko errekaren ondoan dago. Ezkerreko erreka ere deitzen zaio. Iñarreko bordaren gaineko aldean dago. Gainera, Alemaneko eta Xotileko bordak ondoan daude.

Eskuineko aldean Meaka mendia dago. Eskuinean Adarberri dago, goitien Dolegaraiko zelaia dago, azpian Urdin Zelai dago eta ezkerrean Iñarreko borda dago. Bertatik, Aiako harriak, Azaldegi eta Trepa ikusten dira.

500 metro inguru neurtzen ditu.

Koordenadak hauek dira. X:621.519 eta Y:4.771.734.

Gerexibeltxetara joateko Ezkerreko erreka hartu behar da. Amezti pasata  lehenengo bidegurutzea eskuinera hartu behar da. Gero, malda bat igo behar da Iñerreko borda arte. Han dagoen malda bat eskuinetara hartu eta hor dago.

Gerexibeltxetan zaldiak, ardiak, ahuntzak, behorrak,  txerriak eta animali basatiak daude, orkatzak, basurdeak, katubasak, azeriak, satorrak, txoriak….

Gerexibeltxetan gereziondoak, gaztainondoak, haritz amerikarrak, pinuak, pagoak eta iratzeak daude.

Tokia ez dago babestua. Itxi gabe dago parajea.

Larrea da eta iratze meta aunitz daude.

Urtzelape[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtzelape parajea Baztango herri  batean dago, Irurita izenekoa. Iruritako hegoaldean, eskuineko errekan. Inguruan Bagolegi eta Gorospil mendiak daude. Urtzelape barruan bi borda daude: Kalañeneko borda hegoaldean eta Legarreko borda ipar-mendebaldean. Urtzelapetik erreka bat pasatzen da, Urtzelape izenekoa.

Urtzelapeko ingurua malda batean dago. Punturik baxuenak 605m ditu eta puntu altuenak 677m.

Urtzelapen animali ugari daude; mota askotako animaliak: ugaztunak, hegaztiak, intsektuak, anelidoak.

Urtzelape

Ugaztunen barruan bi motatako animaliak ditugu, batzuk etxekoak eta bertzeak basatiak. Etxeko animaliak honako hauek dira: Behia, behorra, zaldia, ardia, zerria, astoa eta ahuntza.

Basatiei begiratuz gero hurrengo hauek aurkitzen ditugu beste askoren artean: Urtxintxa, azeria, basurdea eta oreina. Baita ere hegaztiak daude, adibidez: Belea, arranoa, enara, txantxangorria, usoa eta zozoa. Baita intsektuak daudete, adibidez: Inurria, eulia, erlea eta armiarma. Beste batzuk ere badira, adibidez: Zizarea, sugea, barraskiloa, barea eta sugandila.

Urtzelape toki landaretsua da; zuhaitzak, belarra eta hainbat landare mota gehiago aurki ditzazkegu, adibidez: Kuku-praka; lore more bat da, goroldioa ere; zuhaitzetan estalita dagoena, onddo mota batzuk badaude,  jan ezinak. Zuhaitzen partetik gorostiak eta pagoak daude. Lurretik sortzen diren landareetako batzuk hauek dira: Iratzea, asoina, belarra, baita loreak ere. Hauexek dira Urtzelapeko koordenadak: 43°04'10.1"N 1°33'02.8"W

Bagolegi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako iparraldean dagoen Iruritako (Baztan) mendi bat da. 818m-ko garaiera dauka.

Bagolegik (bago + legi) pagoen lekua erran nahi du.

Gehienbat etxe-abereak aurkitu ditzakegu: behorrak, ardiak,... Horretaz gaindi, animali basati anitz daude: basahuntzak, basurdeak, basakatua, azkonarra, satorrak eta hainbat gehiago.

Bagolegi

Landarediari dagokionez, Bagolegik zati desberdinak ditu. Bagolegiko Oihana deitutako parajean pagoak eta haritzak gehienbat daude. Bertze aldean, belarra eta  iratzea da nagusi. Tartean sasiak,  otea, gorostiren bat… Bagolegiko kaskoan belarra soilik dago.

Bagolegira joateko, Irurita herritik Artesiagako errepidetik joan eta 4. kilometroan “Eskuineko erreka” hartu behar da. Errepidean zuzen segi eta zementuz egindako bidea jarraituz bidegurutzean eskuinera joan, Zokoako errekako bidea hartuz. Kotxearekin Bagolegiko bordaraino iritsi daiteke. Hortik tontorreraino oinez joan behar da 500 metro gutxi gorabehera.

Bagolegik inguruko parajeekin muga egiten du: Ziola mendiarekin, Kables izeneko tokia eta Gorospil.

Bere koordenadak hauek dira: Latitudea: 43.0653 Longitudea: -1.5556

Erdiz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdiz 470,2 hektareako paraje bat da eta Baztango bazkaleku komunal handiena da.Nafarroaren iparraldean dago, Baztan bailaran Irurita herrian. Zehazki koordenada hauetan:

Ipar latitudea: 43º 4´ - 43º 32´

Mendebal longitudea: 1º 32´ - 0º 29´

Erdizko kokapena Baztanen
Erdizko kokapena

Erdizera iristeko Iruritatik Artesiagako mendatera doan errepidea igo behar dugu.12-13. kilometroan “Morro del  Fraile” izena duen tokian ezkerretik ateratzen den pista hartu eta kilometro batera oihana pasatuta iristen gara.

800-900 metro inguruko altueran dago . Erdizen dagoen mendirik altuena Okoro da eta 1259 metro ditu.

Klima ozeanikoa dauka eta euri aunditz egiten du.Negu hotzak eta elurra egiten du.

Erdizen zuhaitz  eta landare mota asko daude : Gorostia, bagoa, otia, kardoa, sasia, belarra eta lapatine(usu-belar).Bazkaleku komunala denez abeltzainek zaldiak,behorrak,behiak eta ardiak eramaten dituzte.

Baina han basurdeak, azeriak, bekadak, erbiak, usoak, satorrak, orkatzak, untxiak, arranoak, putreak, beleak...bizi dira.

Erdizen behiak eta bertze animaliak  bazka jatera eramaten dira.Horrela abeltzainek lasaitasun pixka bat lortzen dute etxeetan lan gutxiago dutelako etxe abereak bazkatzen.

Erdizen magnesita minerala lortzeko harrobi bat egin nahi dute, eta horrek arazoak sortu ditu, batez ere abeltzainendako, beraiek erabiltzen dituzten larreak hondatuko direlako. Horregatik, baztandar aunitzek elkartuta hainbat protesta egin dituzte.

Gerexibeltxeta

Sagardegiko lepoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sagardegiko lepoa 1.250 metrotara dago.

Saioa eta Xuriain mendiak lotzen dituen lepoa da.

Bere koordenadak hauek dira: Latitudea 43.0405

Longitudea: - 2.555


Harrespilak:

Sagardeiko lepoan zehar aurkitu daitezke Saioa mendiratz joanda.

Jatorrian ziren bezalakoak ikustea ez da erraza, urratuak eta lurperatuak daudelako.

Ttikienak 2 m ditu eta handienak 11m.





Eraikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dorrea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakin hau Dorrea gisa ezagutzen bada ere, Jauregizarrea du berezko izena.  Eraikin hau da Oronozko jauregia dorretxearekin bat, Baztango eta Nafarroa osoko jauregi zaharrenatakoa. Joan  Labriten eta Katalinaren garaieko 1496 Errege-Zeludan, jada, “erresumako hamabi etxe zaharrenetako bat da”. Leinu-etxe izan zen Narbarte leinuarena hain justu. Estiloari dagokionez, bat dator Zubiriako dorretxearekin, Arraiozko Jauregizarrekin eta Donamariakoekin, aipatutako horien moduen harlanduzko bloke kubiko galanta baita. Hori dela-eta, gotorleku itxura du. Behekoaz gain, beste hiru solairu ditu, eta nahiko ziur esan daiteke azken solairua eranskin modernoagoa dela, antzinako egitura edo oholtzaren bat ordezkatzen duena, ziurrenik. Izan ere, aurrekoen kasuan ikus daitezke halakoak. Eraikin honi egin zaizkion zaharberritze ugarietako batean, bitxia da benetan hegal bati atxikitzen zaion kanpoaldeko harmailadi edo eskalinata, zeina, era berean, harrizko eta zurezko zutabez euskarrituriko portiko batek babesten du.  Harmailariaren ondoan, besmundatutako armarri bat ageri da, zinez neurri handikoa.

Gaston Iriarte jauregia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaston Iriarte jauregia Iruritako plazaren ondoan dago. XVIII. mendean egin zen, familia hau Erratzuko Iriarte etxekoa da berez. Familiko kiderik garrantzitsuenetako bat Miguel Jose Gaston izena zuen. Hil zenean, 1671an, diru asko utzi zuen jauregia eraiki ahal izateko. Bere irabaziak Ameriketako lurraldetan inbertitu zituen. Jauregia VXIII. mendeko ohikoa da, jauregi dorreduna, Erratzuko Iriartearen eta Oieregiko Reparacearen oso antzekoa. Zirkulu-erdiko portalea nabarmendu behar da, zutabe toskaniar petoz markoztatua, baita bigarren solairuko leiho berezia ere, zutabe angeluzuzenen artean tartekatua. Goiko solairuan, rokoko estiloko armarria azpimarratu behar da, arrokaien artean, eta baita arranoa ere, sendiko itsasgizon ospetsu baten oroigarri.

Jauregia Dorretxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jauregia dorretxea, lehenago Iruritako Markesarena zen. Iruritako plazara igotzeko maldan dagoen eraikin bat da, errepidearen ondo-ondoan dagoena.

Eraikin hau, barrokoa da eta rokoko estilokoa da. Kanpotik ikusten denez, lehio eta balkoi aunitz ditu. XVIII. mendeko eraikin bat da. Hiru ataletan osaturiko etxe igeltsuztatuko jauregia da. Goiko solairuan bi armarri daude.

San Salbatore eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenago bertze eliza bat zegoen, baina behera erori zen, XV. mendean, hortik hiru urtetara San salbatore eliza eraiki zuten XVIII. mendean. Lehenagoko elizaren gauzak ez dira gelditzen. Eliza berriaren obra 1739an eraikitzen hasi ziren. Tenplua hiru ataleko nabe batez osatutako gurutze latindarreko oinplanoarekin eraikita dago, gurutze batez estalita, sakonera txikiko gurutzadura eta kanoi zuzen zabala, kanoi erdiko gangekin lunetekin estalita. Harriak aurreko temploatik hartuta daude. San salbatore eliza Iruritako erdialdean dago. Goitiko aldean erloju bat dauka, baina gaur egun ez du funtzionatzen. Elizaren puntatik beherago balkoi txikia dauka. Beherago bi kanpai haundi daude eta bertze bi txiki.

Aldekoa jauregizarrea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldekoa jauregizar nafarroako 12 etxe zaharrenetariko bat da, beharbada Baztango jauregirik zaharrena. Aldekoa jauregizarren betitik markesen esku egoten zen eta etxe hori Dorreako zebitzarientzat egin zen. Aldekoa Jauregizarran 2018an erreformak egin zituzten eta horren ondorioz orain Aldekoa Jauregizarra hobe ikusten da. Erreformak egiteko ez zuten etxe osoa bota baina hala ere urte bat eta erdi kostatu zen dena erreformatzea.

1990 inguruan Elizaincin-Vicente familiak erosi zuen.

Erreboteko plaza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreboteko plaza Iruritako herriko goiko aldean dago. Han etxe zahar bat dago baita eraikin gehiago ere.; tartean eskola zaharra. Errebotean,  Malerreka-Baztanen  kirol bat jolasten da: Laxoa. Laxoa jokoan adin guztietako jendea jostatzen da.  Laxoan partidak jolasten dira hurrengo herrietan: Arraioz, Doneztebe, Irurita eta Oiz.

Beltranea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beltranea San Salbatore elizaren ondoan dago. Beltraneako azpiko solairuan duela 131 urte, hau da 1890ean, okindegia egon zen: ogia, txokolateak eta kandelak egiten zituzten. Aldi berean denda txiki bat zeukaten. Okindegi eta dendarekin Urtasundarrak hasi ziren. 1940an Urtasundarren haurrek segida eman zioten. 1972an Urtasundarren bilobek azken segida eman zioten. Beltraneako okindegia 1977an itxi zuten, baina ez zen hor bukatu. Urtasundarrak beste okin batzuekin elkartu eta Elizondoko Panifikadora sortu zuten, oraindik bizirik dirauena. Denda 1980 handitu egin zuten. 2010ean denda Urtasundarren jubilazioarekin itxi zen.

Ferrategia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruritako ferrategia Pedro Maria Hualde kalean dago, Zigako bidean eskuinetara. Ferrategian zaldiak, behorrak, mandoak, behiak eta idiak ferratzen ziren, baita burdinezko lanabesak konpondu ere. Pedro Obregozo zen bertako ferratzailea. Bere seme Franciscok ere laguntzen zion. Bertako lana arras garrantzitsua zen  nekazaritza eta abeltzaintzarako. Iruritako ferrategia oraindik erakusketetako martxan ikusten ahal da. Ferrategiko materialak hauek dira: Ferratzeko potroa, mailuka, txinguria, zorroztaria, hauspoa, behor-ferrak, mando-ferrak, behi-ferrak, tenazak, ferra-tenazak, aliketa, matxetea, kuxamentua, burdin-aizturrak eta kortadorak.

Eskola zaharra eta eskola berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskola zaharra errebotean dago.  Eskola zaharra oraindik erabili egiten da, asteazkenetan Baztango herri gehienetatik haurrak etortzen baitira. Orain berriz ez dira joaten, kobit-19a dela eta. Berria, berriz, Iruritako frontoia eta medikuaren ondoan. Eskola berria 2010an hasi zen egiten, eta 2011-2012ko ikasturteko irailaren hasieran inauguratu zen. Iruritako haurrek oraindik erabili egiten dute.

Zaldubiko errota[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaldubiko errota auzolan bitartez egina dago.Lurra ongarritzeko edo etxeak eraiki eta luzitzeko gisua egosten zuten labeak, garia artoa irintzeko errotak, lisutokiak.

Tren geltokia (Loizu parajean)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tren geltokia, orain Loizu hiltegia dagoen tokian zegoen. Trena Elizondotik abiatu, Iruneraino ailegatzen zen. 1956an tren geltokia itxi zen. 1920an bidai gehienak izan zituen: 171.000 bidai guztira. 14 urte beranduago kopurua jaitsi zen: 78.000 bidai guztira. 1924an 77.000 bidai, 9 urte beranduago 14.000 bidai bakarrik. 1953an uholde handiak izan ziren eta 3 urte beranduago tren geltokia itxi zen. Hasiera batean, burdina garraiatzeko erabiltzen zen.

Baztango testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baztan udalerria, Nafarroaren iparrean kokatua, 376,8 kilometro koadro ditu, eta Foru Erkidegoko udalerririk zabalena da.Baztanen kokapen zehatza 2º10’10” ekialdera eta 43º8’45” iparraldera da.

Muga egiten du:

  • Mendebaldean  Donamaria, Bertizarana eta Etxalarrekin.
  •  Hegoaldean Kinto, Erregerena, Lantz, Anue eta Ultzamako herri-basoekin.
  • Ekialdean Nafarroa Beherearekin.
  • IparreanZugarramurdi eta Urdazubirekin.                                                                                    

Bailarak honako herri hauek ditu: Almandoz, Berroeta, Aniz, Ziga, Oronoz, Arraioz, Irurita, Gartzain, Lekaroz, Elizondo, Elbete, Arizkun, Azpilkueta, Erratzu eta Amaiur.

Aipatutako herriak lau kuartel historikotan banatzen dira:

  • Basaburua (Almandoz, Berroeta, Aniz, Ziga).
  • Erberea (Oronoz, Arraioz, Irurita eta Gartzain).
  • Elizondo (Lekaroz, Elizondo, Elbete).
  • Baztangoiza (Arizkun, Azpilkueta, Erratzu eta Amaiur).

         Antzinako garaietatik, Baztanen hamabortz Lekuak biltzen direla erraten da,hau da hamabortz herrik Baztan osatzen dutela.

Baztan osatzen duten 15 herriek zinpeko-alkate bana dute. Zinpeko alkateak eguberri aurreko igandean hautatzen dira bi urteko agintaldirako.

Batzar Nagusia Baztango administrazio-erakunde gorena da. Haren eginkizun nagusia herri-lurrak (Lur-eremu osoaren % 84, hau da 2.840 hektarea, herri-lurra da.) zaindu eta gobernatzea da. Batzar Nagusia honako hauek osatzen dute: Udaleko alkateak, hamabi zinegotziek, hamabost herrietako zinpeko alkateek eta lau junteroek (Baztango kuartel bakoitzetik bat). Urtean lau ohiko bilkura egiten ditu.

Ordenantzak  Baztango gobernuaren oinarria izan dira. Bertan arautzen dira, besteak beste, herri-lurren erabilera, batzarrak, herrietako alkateen izendapena eta eskumenak, auzolanak eta Batzar Nagusiaren antolakuntza.

Batzarra auzokoen bilera da, haraneko 15 herrietako bakoitzean egiten dena. Bertan aztertzen dira herrian zein Baztan osoan interes publikoa duten gaiak.

Baztango herrien biztanleria ( 2017.urteko datuak)

Almandoz 198

Aniz    75

Arizkun 353

Arraioz 242

Azpilikueta 186

Berroeta 132

Ziga   194

Elizondo 3413

Elbetea 284

Erratzu 458

Gartzain 215

Irurita  829

Lekaroz 198

Amaiur 284

Oronoz-Mugairi 428

Nekazaritzari lotutako udalerria izanik, Baztanek egonkor mantendu zuen populazioa XX. mendearen lehen erdialdean. Bigarren erdialdean, berriz, biztanle kopurua beheraka hasi zen eta mende amaierarako populazioaren % 20 galdua zuen.

XXI. mendearen hasieran, komunikazioak hobetzearekin batera, populazioa igotzen hasi zen.


Almandoz

Itsasoko mailatik 450 m-ko alturara dago Almandoz, haranako herririk altuena izanik.

Biztanleak: 198

Iruñetik etorrita Almandoz da aurkituko dugun lehenbiziko herri baztandarra, Belateko tunelak pasatuta errepidearen ezkerreko aldean.

Santa Barbarako mendiaren magalean,Herrian zenbait jauregi eta etxe dotore aurkitzen ahal dira, Galtzada eta Jauregia eraikinak erraterako.


Arizkun

Altuera:278 m.

Biztanleak:353.

Denboretan Arizkun zen Baztango herririk handiena, hala dio XVIII. mendeko dokumentu batek. Arizkunek auzo haek ditu: Bozate, Ordoki, San Blas, Pertalats, Bergara, Aintzialde, Otsanaiz, Erniegi, Aritzakun, eta Urritzateko baserri batzuk.

Aipatzekoa “Nuestra Señora de los Ángeles-en” konbentua, XVII. mendeko eraikin honetan oraindik Klarisetako monjak gelditzen dira eta Lamiarritako jauregia.


Berroeta

Altuera:376m.

Biztanleak: 132

Berroeta edo Berrueta, toki pribilegiatuan kokatua dago; Abartan mendiaren babesean bertatik bailara guziko bista izugarri politak ikusten ahal dira.

Gaur egun errepide nagusitik aldendua gelditu bada ere, denboretan garrantzizko tokia zen Berroeta, bertatik “Bide erreala” pasatzen baitzen. Izan ere, 3 ostatu izatera ezagutu izan du herri ttiki honek.

Frantsesen kontrako gerran San Martineko eliza guztiz txikitua izan zen. Denborarekin eraikin galanta hau berritua eta konpondua izan zen.


Elizondo

Altuera:200 m.

Biztanleak:3413

Elizondo Baztan haraneko hiriburua da. Ekitaldi aunitz bertan egiten dira: bestak, feriak, merkatuak etab. Denda eta enpresa gehienak ere hemen biltzen dira.

Elizondok lau auzo ditu: Berro, Beartzun, Antzanborda eta Etxaide.

Hasiera batean Jaime Urrutia zen herriko karrika nagusia eta honen inguruan eraiki ziren etxe dotoreak: Arizkunenea jauregia, bailarako udaletxea, Arozenea etab.

Santiagoko eliza Elizondoko plazan egon zen 1918. urtea arte, udaletxearen parean. Arrazoiak argi ez badaude ere, urte horretan eliza Santiago kalera eraman zen harriz-harri.

1916. urtean Irunekin elkartzen zuen Bidasoako trena iritsi zen Elizondora, zonaldeko aktibitate ekonomiko eta komertziala handituz.


Gartzain

Altuera:235 m.

Biztanleak:215

Baztango herri guziek bezalaxe Gartzainek bere auzo propioak ditu: Aintzano, Ariztegi eta Etxarri.

Gartzaindik hurbil Ezkaldoko mendia dago eta bertan altxatuak izen bereko lezeak aurkitzen dira.

Eliza San Martineko Tours-en ohorez eraikia da eta denboretan herriko bestak azaroan ospatzen baziren ere, Pilarikara aurreratzea erabaki zen negu kutsua sobera handia ez izateko.


Elbete

Altuera: 200 m.

Biztanleak: 284

Elbete Elizondoko herriari itxekia dagoela iduri du, bata bertzearen ondo ondoan baitago.

Santa Cruz-eko eliza txikia eta polita da benetan, erdi aroko itsura horrekin margolari aunitzek erabili dute beren lanak egiteko.

Elbetek elizaz gain, 2 eraikin nagusi ditu: Jarola eta Askoako jauregiak, XVII. mendeko eraikin izugarriak.


Lekaroz

Altuera:

Biztanleak:


Ziga

Altuera:

Biztanleak:


Irurita

Altuera:

Biztanleak:


Erratzu

Altuera:

Biztanleak:


Aniz

Altuera:

Biztanleak:


Amaiur

Altuera:

Biztanleak:


Oronoz-Mugairi

Altuera:

Biztanleak:


AzpilikuetaAltuera:

Biztanleak:


Arraioz

Altuera:

Biztanleak:

Landa etxeak eta apartamentu turistikoak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zerbitzuak
    Jauregia hostala.
  • Irular apartamentu turistikoa.
  • Senperenea landa etxeak.
  • Bidartea apartamentua.
  • Oyatenea landa etxea.
  • Peruenea landa etxea.
  • Larrakarte landa etxea.
  • Indartea landa etxea.
  • Zapatilenea landa etxea.
  • Martintolanea landa etxea.

Ostatuak eta kafetegiak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Olari ostatua.
  • Arkupe txokolategia.

Bestelako zerbitzuak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eskola berria eta eskola zaharra.
  • Osasun etxea.
  • Frontoia.
  • Trinketea.
  • Haurrentzako parkea.
  • Gerexibeltxeta
    Merenderoak.
  • Gure kaiola elkartea.
  • Gizarte bilgunea.
  • Caixabank bankua.
  • Ttanttaka denda.
  • Sukaldeco.
  • Doarq.
  • Irular mermeladak.
  • Obregozo harategia.
  • Arotxa tailerra.
  • Kixkur ileapaindegia.
  • Txokoa ileapaindegia.
  • Goñi farmazia.
  • Maderas Gomez.
  • Aroz berri.
  • Rotugrafik.
  • Gure auto tailerra.
  • Klinikan albaitaria.
  • Martintxo.
  • Harri lan.
  • Yanci iturgina.
  • Composites.
  • Lizasoain zurgintegia.
  • Baztan detail.
  • Iturzaeta txapista.
  • Agerrebere arotza.
  • Loizu hiltegia.
  • Obras y construcciones Miguelene.

Ohiturak eta Bestak[aldatu | aldatu iturburu kodea]