Vasily Blyukher

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vasily Blyukher
Василий Блюхер.jpg
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko Sobiet Goreneko kidea

1938ko urtarrilaren 17a - ezezaguna
SESBeko Sobiet Goreneko kide

1938ko urtarrilaren 12a - 1938ko azaroaren 9a
Hautetsia: 1st legislature of the Supreme Soviet of the Soviet Union (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaBarschinka (en) Itzuli1889ko azaroaren 19a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
Ekialde Urruneko Errepublika
Sovietar Errusia
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaMosku1938ko azaroaren 9a (48 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: Tronbosia
Hezkuntza
Heziketaparochial school (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta politikaria
Jasotako sariak
KidetzaSobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentrala
Sobieten Komite Exekutibo Zentrala
Zerbitzu militarra
Adar militarraImperial Russian Army (en) Itzuli
Armada Gorria
GraduaSobietar Batasuneko mariskala
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Errusiako Gerra Zibila
Txinako Gerra Zibila
Sino-Soviet conflict (en) Itzuli
Battle of Lake Khasan (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaSobietar Batasuneko Alderdi Komunista
Errusiako Langile Alderdi Sozialdemokrata
Russian Social Democratic Labour Party (bolshevik) (en) Itzuli
Signature of Vasily Blyukher.svg

Vasily Konstantinovitx Blyukher (errusieraz: Василий Константинович Блюхер; Barschinka, Errusiar Inperioa, 1889ko abenduaren 1a - Mosku, 1938ko azaroaren 9a) sobietar mariskala izan zen.

Gurev izeneko nekazari familia batean jaio zen, baina lurjabe batek Blyukher ezizena jarri zien Gebhard Leberecht von Blücher prusiar mariskalaren omenez.

Lehen Mundu Gerran esku hartu zuen eta 1915ean larri zauritu zuten. 1916an Alderdi Boltxebikean sartu zen eta 1917ko Errusiako Iraultzan esku hartu zuen, Samaran.

Errusiako Gerra Zibilean Armada Gorriko buru garrantzitsuenetako bat izan zen. 1924tik 1927ra aholkulari militarra izan zen Txinan. Errusiar Ekialde Urruneko komandante izendatu zuten eta "Napoleon Gorria" ezizena jaso zuen. 1935ean Sobietar Batasuneko mariskal mailara igo zen eta 1938an japoniarrak garaitu zituen Khasan lakuko guduan, Koreako mugan.

Mikhail Tukhatxevski kondenatu zuen epaimahaiko kide izan arren, 1938ko urrian atxilotu eta Purga Handian hil zuten.