Filipe V.a Espainiakoa

Felipe V.a Espainiakoa» orritik birbideratua)
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Filipe V.a Espainiakoa
Filipe V.a Espainiakoa


1700eko azaroak 15a – 1724ko urtarrilak 15
Aurrekoa Karlos II.a
Ondorengoa Luis I.a
1724ko irailak 6 – 1746ko uztailak 9
Aurrekoa Luis I.a
Ondorengoa Fernando VI.a

1700 – 1713
Aurrekoa Karlos II.a
Ondorengoa Viktor Amadeo II.a Savoiakoa (Sizilia)
Karlos VI.a Inperio Santukoa (Napoli)

1700 – 1710
Aurrekoa Karlos II.a
Ondorengoa Karlos VI.a Inperio Santukoa

Jaiotza 1683ko abenduaren 19a
Versaillesko jauregia, Royal Standard of the King of France.svg Frantzia
Heriotza 1746ko uztailaren 9a
Madril,  Espainia
Ezkontidea(k) Maria Luisa Savoiakoa (1701–1714)
Elisabet Farnesio (1714–1746)
Senideak Aita: Luis Frantziakoa
Ama: Maria Ana Viktoria Bavariakoa
Seme-alabak Luis I.a Red crown.png
Fernando VI.a Red crown.png
Karlos III.a Red crown.png
Mariana Viktoria Borboikoa, Portugalgo erregina
Filipe, Parmako dukea
Maria Teresa Borboikoa
Luis Antonio Espainiakoa, Chinchongo kondea
Maria Antonieta Espainiakoa Sardiniako erregina ezkontidea
Erlijioa Katolikoa
Full Ornamented Royal Coat of Arms of Spain (1700-1761).svg

Filipe V.a Espainiakoa edo Borboikoa (Versailles, 1683ko abenduaren 19Madril, 1746ko uztailaren 9), ezizenez Adoretsua deitua, 1700eko azaroaren 15etik 1724ko urtarrilaren 14ra eta 1724ko irailaren 6tik hil arte Espainiako erregea izan zen. Bere 45 urte eta 21 eguneko erreinaldia Espainiako historiako luzeena izan zen. Borboi etxearen lehenbiziko Espainiako erregea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iberiar penintsula XVIII. mendearen erdialdean.[1]

Luis Frantziakoaren eta Maria Ana Viktoria Bavariakoaren semea eta Luis XIV.a Frantziakoaren biloba zen. 1700ean errege egitean, Ondorengotzaren Gerra piztu zen. Ingalaterra, Probintzia Batuak eta Inperio Santua Karlos artxidukearen alde jarri ziren. Madrildik birritan bota zuten arren, Utrechteko bakean (1713) bere eskubideak onartu zitzaizkion. Baina gerra horren ondorioz, Espainiak Napoli, Sardinia, Toskanako Presondegiak, Espainiar Herbehereak eta Milanerria galdu zituen, eta Gibraltar eta Menorca Ingalaterraren esku geratu ziren.

Erregeak Espainiako merkataritzak bere ondasun Amerikarrak zituen. Atlantikoko merkataritzan zehar, Espainiako historia navaleko irudi garrantzitsuak sortu ziren, horien artean Amaro Pargo. Erregeak sarritan onartu zuen pribatua bere merkataritza eta corsair incursions.

Lehen emazte Maria Luisa Savoiakoa hildakoan, Elisabet Farnesiorekin ezkondu zen. Haren eragina oso handia izan zen eta, haren bitartez, Alberoni kardinalarena. Barne politikan Frantziakoa bezalako antolakuntza zentralizatua bultzatu eta foruak kendu zituen. Sardinia eta Siziliako zati bat berriro hartzean, Frantziak, Ingalaterrak, Herbehereek eta Inperio Santuak Aliantza Laukoitza osatu zuten. Cambraiko Batzarrean (1721-1724) Filiperen ondorengoak Piacenza, Parma eta Toskana oinordekotzan jasotzeko eskubidea onartu zen.

1724an, bere seme Luisen alde abdikatu zuen baina hura laster hil zenez, tronura itzuli zen. Azken urteetan eromen seinaleak erakutsi zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Filipe V.a Espainiakoa Aldatu lotura Wikidatan