Bilbao-Concordia geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Infobox train2.png
Bilbao-Concordia
Bilbao - Estacion de FEVE Concordia 03.jpg
Geltokiaren fatxada nagusia
Lineak

« Ametzola Cercanias Logo.svg C1f Geltoki-burua
« Ametzola Cercanias Logo.svg R3b Geltoki-burua
« Ametzola Cercanias Logo.svg R3 Geltoki-burua
« Ametzola Cercanias Logo.svg R4 Geltoki-burua
Kokapena
Helbidea Bailén kalea, 2; 48003
Udalerria Bilbo,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Gunea 1. gunea
Irekiera 1902
Irisgarria Geltoki irisgarria 
Zerbitzuak Aparkalekua Automated External Defibrillator (symbol).svg Aiga elevator inv.svg Aiga coffeeshop inv.svg Aiga telephone inv.svg Itxaron gela Txarteldegia 
Aldageltokia Metroa Trena Tranbia Autobusa Taxi 
Nasa kopurua 2
Trenbide kopurua 3
Jabea ADIF
Eragilea(k) Renfe Operadora
Garraio zerbitzuak
Renfe Feve C1f  Bilbo-Concordia - La Calzada
R3b  Bilbo-Concordia - Karrantza
R3  Bilbo-Concordia - Santander
R4  Bilbo-Concordia - León-Matallana
Bizkaibus

A3613  Bilbo - Ugao Miraballes - Orozko
A3622  Bilbo - Basauri - Artunduaga - San Miguel - Zaratamo
A3631  Bilbo - Galdakao - Larrabetzu

A3632 Bilbo - Basauri - S. Miguel (Begoñatik)
A3918 Orozko - Bilbo
A3928 Artea - Bilbo
A3929 Zeberio - Bilbo
Bestelakoak Trena Transkantauriarra
Metroa Abando
Trena Abando Indalecio Prieto
Tranbia Abando
Taxi  Taxi

Bilbao-Concordia, Concordiako edota Santanderko geltokia izenez ere ezaguna, Renfe Feveren C1f, R3b, R3 eta R4 lineei dagokien lurgaineko tren geltokia da, Bilboko Abando barrutian kokatuta dagoena, Bailen kalean hain zuzen ere. Feveren geltoki nagusia da Bilbon, eta Valentín Gorbeña ingeniariak eta Severino Atxukarro arkitektoaren proiektuari jarraiki eraiki zen 1902an. 2013an FEVE desegin zenez geroztik, geltokiaren jabea ADIF enpresa publikoa da. Bailen kaleko sarrera nagusiaz gain, 2007an egindako zaharberritze lanen ondoren Jose María Olabarri kaletik ere sarbidea dago, Abandoko Indalecio Prieto geltokiarekin lotura egiten duela.

Geltokiak Renfe Feve marka komertzialaren aldirietako, distantzia ertaineko eta distantzia luzeko zerbitzuak biltzen ditu. Gainera, Transkantauriarra ere geltokian gelditzen da. Kanpoaldean, Bailen kalean, Bizkaibus hiri-arteko autobus zerbitzuaren geralekua dago. Olabarri kaleko irteeratik Abandoko Indalecio Prieto geltokira lotura dago, non Renfeko Aldirien eta distantzia luzeko lineak, Bilboko metroaren 1. eta 2. lineak, Bilboko tranbia eta Bilbobus eta Bizkaibusen hainbat linea har daitezkeen.

Euskal Y-a Bilbora heltzen denerako, eta Abandoko geltoki intermodala eraikitzearekin batera, Concordia geltokiko tren zerbitzuak Abandoko geltokira pasatzea espero da.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abando auzoan dago, Bailengo etxe orratza, Bilbotar Elkartearen egoitza, Bilboko Burtsaren eraikina eta Abandoko Indalecio Prieto geltokiaren artean.

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiak bi sarbide ditu, nagusia Emakumeen azaroaren 25eko plazatik eskailera bidezkoa, eta bigarren mailakoa José María Olavarri kaletik, kaleko kotan. Bigarren sarbide honetatik, eskailera bidez, Abandoko Indalecio Prieto geltokiak ere sarbidea du. Geltokiaren barruan bestibulua eta nasak lotzen dituen igogailua dago.

  • Eskailera bidezko sarbidea Autobusa  Emakumeen Azaroaren 25eko plaza, Bailen kalea 1
  • Arrapala bidezko sarbidea Euskotren Tranbia Logo.svg Autobusa Taxi Sarbide irisgarria  José María Olavarri kalea, 1
  • Eskailera bidezko sarbidea Símbolo del Metro de Bilbao.svg Cercanias Logo.svg Logotipo de Renfe Operadora.svg  José María Olavarri kalea, 1

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kantauri itsasoko ertzean XIX. mendean trenbide estuen lineak sortu ziren, orografia malkartsuagatik trenbide zabalak eraikitzeko kostua handiegia zelako.

Hala, Bilboko 1876. urteko Zabalkundearen Planan lan egin zuten Severino Atxukarro arkitektoak eta Valentin Gorbeña ingeniariak -azken honek Kadaguako Trenbidea ere bultzatu zuen- tren geltoki berria proiektatu zuten. Geltokia zabalkundearen izkina partean kokatzen zen, Bilboko itsasadarraren aurrean, honen goian balkoi modura eraikiko zelarik, eta garaiko erdialdearen aurrean, Zazpi Kaleak alegia.

Geltokia Santanderretik Bilborako Trenbidearen Konpainiaren geltoki-burua zen, horregatik Santanderko geltokia ezizenez ere ezaguna da. Konpainia hori Kadaguako -Zorrotzako eta Balmaseda artean-, Zallatik Solareserako eta Solarestik Santanderrerako trenbide konpainien fusioaren ondorioz sortutakoa zen. Hasiera batean geltokiak bidaiariak zein zamak ere jaso zituen. Trenbide konpainia FEVE enpresa publikoak bereganatu zuen, eta hala, Bilboko Concordia geltokia esku publikora pasa zen.

2007an zaharberritu zen, irisgarritasun arauak betetzeko eta trafiko berrira egokitzeko. Gainera, erakusketak, hitzaldiak eta bestelako ekitaldiak egiteko ere moldatu zen.[1]

2008an Renfe Feveren sareak Bilbon jatorria duten linea guztien trafiko kontrol-zentroa instalatzeko lanak egiteari ekin zitzaion, guztira 391 km. luze diren trenbideak. Proiektua IMB arkitektura estudioak egin zuen eta geltoki barruan kokatzen den eraikinetako bat hustutzean zetzan, espazio ireki berri bat sortzeko.[2]

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Concordiako geltokia 1902an estilo modernistan eraikitakoa da. Fatxadak arrosa leiho handia dauka, eta Arriaga antzokiarekin batera Bilboko areatzaren erreferentzi-puntu nagusia da. Bilboko Belle Époque aroaren ondare garrantzitsua da. Kokapenagatik, Bilboko tren geltoki nagusien nukleoaren parte izan zen, izan ere Renfe Operadora eragilearen distantzia luzeko zerbitzuak geltokiaren atzealdean dagoen Abandoko geltokian biltzen ziren, aldirikoen zerbitzuak geltokiaren aurrealdean zegoen eta gaur egun desagertu den Bilbao La Naja geltokian batzen ziren bitartean.

2007an egindako geltokiaren zaharberritze lanak bukatu ondoren barrualdeko itxura aldatu zen, fatxada nagusiaren konpontzea ere egin zela, eta Abandoko geltokirako lotune berri bat ere ireki zela.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lotuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiaren kanpoaldean Bizkaibus zerbitzua hornitzen duen autobus geralekua dago. Hurrengo lineak geralekutik pasatzen dira:

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bilbao-Concordia geltokia Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo