Vladimir Tatlin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vladimir Tatlin

Bizitza
JaiotzaKharkiv1885eko abenduaren 16a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa  1917)
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna  (1922 -
HeriotzaMosku1953ko maiatzaren 31 (67 urte)
Hobiratze lekuaNovodevitxi hilerria
Heriotza modua: gaixotasun infekziosoa
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaPenza Art School
Hizkuntzakukrainera
errusiera
Irakaslea(k)Dmytro Bezperchy (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, arkitektoa, eskultorea, unibertsitateko irakaslea, ilustratzailea, eszenografoa, diseinatzailea, grabatzailea, assemblage artist (en) Itzuli, collagist (en) Itzuli eta arkitektura proiektuen marrazkilaria
Lantokia(k)Paris
Berlin
Mosku
Penza
San Petersburgo eta Kiev
Lan nabarmenak
MugimenduaKonstruktibismoa
Genero artistikoaarchitectural view (en) Itzuli
figure (en) Itzuli
biluzia
erretratua
izadi hila
Musika instrumentuabandura (en) Itzuli

Find a Grave: 13688218 Edit the value on Wikidata

Vladimir Jevgrafovitx Tatlin (errusieraz: Влади́мир Евгра́фович Та́тлин; Kharkiv, Ukraina, 1885eko abenduaren 28a - Mosku, 1953ko maiatzaren 31) eskultore eta margolari sobietar konstruktibista bat izan zen.

1914an konstruktibismoa sortu zuen, eta sobietar abangoardiaren iradokitzaile nagusia bilakatu zen.

1915. urtea arte, margolari izateaz gainera, marinel- (Egipto, Grezia eta Turkiara egin zituen bidaiak) eta musikari-lanetan aritu zen (1913an Berlinen izan zen errusiar orkestra batekin). 1910. urtetik aurrera, talde kubofuturistekin eta primitibistekin izan zituen harremanak; 1912an erakusketa batean parte hartu zuen M. Larionov, Natalia Gontxarova eta K. Malevitx-ekin batera. 1920an Antoine Pevsner eta Naum Gabo elkartu zitzaizkion; geroago, El Lisitzki eta Aleksandr Rodtxenko.

Baina Picassoren eragina izan zen Tatlinen pinturan aipagarriena. 1915. urteko lehenengo pinturek Picassoren kubismoaren eragin nabarmena dute. Tatlinek A.M. Rodchenkorekin batera sortu zuen konstruktibismo mugimendua.

Tatlin dorrea Errusiako 2000. urteko seilu batean

Iraultzaren garaian arte libre eta teknikako irakasle izan zen, eta garai horretan produktibisten inguruan aritu zen lanean. 1919an Hirugarren Internazionalaren omenezko monumentuaren eredua egin zuen (1920an erakutsi zen), baina lan hura ez zen inoiz gauzatu: dorre moduko bat zen, 400 metro garai, arkitektura eta eskultura batzen zituena (beira eta altzairuz eraikiko zen, eta barnean gela birakariak izango zituen). 1922. urtetik aurrera, Leningradon bizi zela, diseinu industrialean lan egin zuen. Moskura itzuli zenean, Zeramikako Institutu Teknikoko zuzendari izan zen. Stalinek abangoardiako taldeak desegiteko egin zuen dekretuaren ondoren, antzerki-lanak antolatzen aritu zen batez ere (1932-1953).

Tatlinek azken urteak Letatlin planeagailua diseinatzeari eman zizkion.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vladimir Tatlin Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Artikulu hau Sobietar Batasuneko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.