W S. Merwin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
W S. Merwin
Merwin.jpg
Bizitza
Jaiotza New York1927ko irailaren  30a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Scranton (Pennsylvania)
Maui
New York
Hawaii
Heriotza Haiku Itzuli2019ko martxoaren  15a (91 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Heziketa Princetongo Unibertsitatea
Hizkuntzak italiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak poeta, idazlea eta itzultzailea
Jasotako sariak
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
www.merwinconservancy.org/about-w-s-merwin/
WSMerwin.svg

William Stanley Merwin (New York, 1927ko irailaren 30a - Haiku, Hawaii, 2019ko martxoaren 15a) estatubatuar poeta eta itzultzailea izan zen. 1971ko Poesiako Pulitzer saria irabazi zuen The Carriers of Ladders (1970, Eskailera-eramaileak) poema-bildumarengatik. Merwinen poemak bizitasun handikoak dira, eta inpertsonalak, aldi berean. Bakardadeaz, indarkeriaz, heriotzaz eta balio moralez idazten du, besteak beste. Izadiari eta animaliei buruz ere idatzi zuen hasierako poema-bildumetan: The Dancing Bears (1954, Hartz dantzariak) eta Green with Beasts (1956). Poema ezagunenak The Lice (1967, Zorriak) liburuan daude bilduta. Beste zenbait lan aipagarri Opening the Hand (1983, Eskua zabalduz), Travels (1993, Bidaiak) eta The Vixen (1996) dira. Itzultzaile gisa, gaztelaniazko eta frantseseko literatura-lanak itzuli ditu, batez ere, The Poem of the Cid (1959) eta The Song of Roland (1963), besteak beste. Hitz lauz idatzi dituen lanen artean, The Miner's Pale Children (1970, Meatzariaren haur zurbilak), Houses and Travellers (1977, Etxeak eta bidaiariak) eta Regions of Memory (1986, Memoriaren eskualdeak) dira nagusiak. 2008an, The Shadow of Sirius argitaratu zuen, eta 2009ko Poesiako Pulitzer saria irabazi zuen bigarrenez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: W S. Merwin Aldatu lotura Wikidatan