Wellington Koo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Txinako diplomatikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Wellington (argipena)».
Wellington Koo
VK Wellington Koo cph.3b34914.jpg
President of the Executive Yuan

Bizitza
Jaiotza Shanghai1888ko urtarrilaren 29a
Herrialdea Txina (eskualdea)
 Taiwan
Heriotza New York1985eko azaroaren 14a (97 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Hui-lan Oei
Juliana Koo
Hezkuntza
Heziketa Columbiako Unibertsitatea
Hizkuntzak txinera
Lanbidea
Lanbidea epailea, diplomazialaria eta legelaria
Lantokia(k) Washington eta Paris

Vi Kyuin Wellington Koo (txineraz: 顾维钧; Pinyinez: Gù Wéijūn; Wade-Giles idazkeraz: Ku Wei-chün) (1888ko urtarrilaren 29a - 1985eko azaroaren 14a) Txinako diplomatikoa izan zen, herrialdearen ordezkaria Parisko Bake Biltzarrean 1919an.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shanghai hirian jaioa, 1904an AEBetara joan zen, Mendebaldeko kultura ikastera, Txinan Inperialismoaren arazoa konpon ahal zedin. Nazioarteko legediaren eta diplomaziaren ikasketak bukatutakoan, Txinara itzuli zen Errepublika berrian lan egitera. 1915ean ABEtan Txinako ordezkari izendatu zuten.

Lehen Mundu Gerraren ostean, 1919an, Parisko Bake Biltzarrean, Txinako ordezkari aritu zen Koo. Shandong Txinaren mendera itzul zedin eskatu zuen. Halaber, instituzio inperialista guztiak amai zitezen ere aldarrikatu zuen. Mendebaldeko botereek muzin egin zioten, eta, beraz, Txinak ez zuen Versaillesko Ituna sinatu.

Nazioen Ligan, Txinako lehendabiziko ordezkaria izan zen. Txinako Errepublikako presidentea ere izan zen, 1926-1927 urteetan, Beijing kaospean zegoen bitartean. Zhang Zuolin gerra-jaunaren Atzeri Aferetako ministroa izan zen. Frantzian 1936-1940 bitartean izan zen enbaxadore. Alemaniarrek okupatutakoan, Erresuma Batuan jardun zuen enbaxadore 1946 arte.

1945ean, Nazio Batuen Erakundearen sortzaileetako bat izan zen Wellington Koo. Ondoren, AEBetan aritu zen enbaxadore, eta AEBek Txinako Errepublikarekin aliantza mantentzen saiatu zen, Kuomintang-ek Mao Zedongen komunisten aurrean atzera egin behar izan ahala.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wellington Koo Aldatu lotura Wikidatan