Edukira joan

Wikipedia:Txokoa/2018ko abuztua

Wikipedia, Entziklopedia askea

New user group for editing sitewide CSS/JS

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
JS eta CSS aldatzeko baimena nahi duten administratzaileek, eska dezatela, mesedez. -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:03, 3 abuztua 2018 (UTC)

Enabling a helpful feature for Template editors

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CKoerner (WMF) (talk) 21:28, 6 abuztua 2018 (UTC)

Proposamena: Artikulu onen irizpideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo denei, Iñaki LL eta biok irizpide batzuk sortzen aritu gara Wikipediako Txokoan, adostasun batera iritsi gara eta orain jakin nahiko genuke ea zuek, Euskarazko Wikipediako lankideak, ados zaudeten gure proposamenarekin. Jarraian duzue:

  • Luzera: 25.000 byte edo gutxiago: ezin NA izan eta beraz ON izan daiteke.
  • Erreferentziak tarteka edo atal jakin batzuetan pilatzen dira: ezin NA izan eta beraz ON izan daiteke.
  • Egituraketa ona, baina "Kanpo loturak" edo "Ikus, gainera" ez ditu: ezin NA izan eta beraz ON izan daiteke.
  • Argazkiak bai, baina bestela wiki objekturik ez edo gutxi ditu: ezin NA izan eta beraz ON izan daiteke.
  • Ortografiaz eta gramatikaz ontzat har daiteke, baina estiloa ez da oso argia/txukuna edo/eta ortografia akats txikiak ditu: ezin NA izan eta beraz ON izan daiteke

antzekoaka NAetan bezala, artikulu on bat izendatzeko gutxienez 4 aldeko boto beharko dira, aurkakorik ez dagoenean. Aurkako boto batek aldeko boto bat ezeztatzen du.

Ea zer iruditzen zaizuen, bozkatu! Xabi22 (eztabaida) 16:12, 28 uztaila 2018 (UTC)

  •  Alde Iñaki LL (eztabaida) 06:46, 29 uztaila 2018 (UTC)
  •  Alde -Oraina (eztabaida) 10:31, 30 uztaila 2018 (UTC)
  •  Alde -Xabi22 (eztabaida) 15:17, 31 uztaila 2018 (UTC)
  •  Neutrala. Proposamena ona delakoan nago. Hala ere, presako gaia ez denez, uste dut hobe litzatekeela oporraldia bukatu arte itxarotea, artikulu nabarmenduak aukeratzen aktiboenak diren wikilari gehientsuenek proposamen honi beren ekarpenak egiteko aukera izan dezaten. Horrela, abiapuntu landuagoa izango luke artikulu onak hautatzeko prozesuak. --Xabier Armendaritz 2018-07-31, 08:19 (UTC)
Egun on! Batak ez du bestea kentzen, inork ez du esan gaur itxia behar duenik, bakarrik bakoitzak goiko irizpideei buruz nolako posizioa duen. Goraintzi Iñaki LL (eztabaida) 10:21, 31 uztaila 2018 (UTC)
 Galdera: Noiz arte dago irekita bozketa? Nik nahiago nuke gaiari irailean heldu. Bide batez, ez al dira 5 boto eta aldekoen 2/5 beharrezko NA izateko? "Onen" kasua sistema aldatze proposatzen da? Ez dut ondo ulertu.-Xabier Cañas (eztabaida) 10:38, 31 uztaila 2018 (UTC)
Egia esateko, ez dut atzeratzeko garrantzizko arrazoirik ikusten, ikusi dudanaren arabera, ohiko editoreak edo gehienak gabiltza. Hala ere, bat nator zurekin interesa dagoenez hau arrazoizko denbora batez irekita utz dezakegula gaia zorroztu eta koskak berdintzeko. Goraintzi Iñaki LL (eztabaida) 13:04, 31 uztaila 2018 (UTC)
Nik irailaren 30ean itxiko nuke bozketa, epemuga bat jarri behar dela uste dut. Artikulu nabarmenduak izendatezko 5 aldeko boto behar direla uste dut eta onak izendatzeko aurkako baino aldeko gehiago. Xabi22 (eztabaida) 13:20, 1 abuztua 2018 (UTC)
Argi esateko eta alferrikako eztabaidarik pizteko asmorik gabe (batere), ez dago hainbeste atzeratzeko arrazoirik, inoiz ez da egin nik dakidala eta, eskarmentuz, interesa duenak bozkatu egiten du lehenago edo geroago (normalean egun batzuk izaten dira, kasu honetan gehiago izan daiteke aipatutakoagatik). Gauzak hobe jartzeko ekimena hartzen denean, ezin dira ere asperduraz hiltzen utzi, Wikipedian beti egiten dira gauzak eta ni gauza batzuetara ere ez naiz heltzen.
Bestalde, Xabierrek komentatutakoaz, zerbait utzi dut. Hitz egin genuen azken aldian (Nabarmenduen Eztabaida orria), 5 boto garbi geratu ginen (uste nuen 4 zela...). Iñaki LL (eztabaida) 06:34, 2 abuztua 2018 (UTC)
Proposamen hau onartzen bada, artikulu nabarmenduak bozkatzen ditugun orrialdean artikulu ona bihurtzeko hautagaiak ere aurkeztu ahal izatea proposatzen dut. Horretarako hainbat ideia ditut, baita zenbait tresna ere. Adibidez, artikulu nabarmendu izateko hautagai bat ona izatea helburu duen beste batekin banatzeko, txantiloi hauek erabili ditzakegu: NAH, ONH.
Bestalde, bozketa orrialdean bi hautagai motak banatzeko koloreak erabili ditzakegula uste dut, laster sortuko dut ideia hau azaltzeko krokis txiki bat. Ea zer iruditzen zaizuen... Xabi22 (eztabaida)
Iruzkina: Hemen utziko dizkizuet etorkizunean, bozkatzeko orduan, NA eta ON artikulu izateko proposamenak bereizteko erabili daitezkeen bi estilo motak. Ea zer iruditzen zaizuen! "Bozkatu" laukitxoa ez dut jarri, arazoak ekiditeko, baina estiloak aurrera atera ezkero, noski jarriko nukeela. Xabi22 (eztabaida) 17:17, 2 abuztua 2018 (UTC)
Eskerrik asko Xabi22, itxura ona! Kontua da 'ergonomikoa' eta erabilerraza izatea, alegia, ti-ta aukeratu ahal izatea (NA/ON), bilatzen ibili behar izan gabe, baina diot nik horretarako diseinua ez dela oso zaila izango. Goraintzi! Iñaki LL (eztabaida) 20:15, 2 abuztua 2018 (UTC)
Iñaki LL lankideak esan, eta aurrekoa hobetzeko saiakera bat egin dut, oraingoan NA artikuluak bozkatzen ditugun tokian txertatu dezakegun estilo berri bat sortu dut hementxe. Orrialde horren azpiatal guztiak eginda daude, baina osatu gabe, zuen iritzi eta laguntza beharko ditudalako, besteak beste, irizpideak non jarri zehazteko orduan edo estiloa txukuntzeko unean. Proposamena sortzeko bi orrialde desberdin edukitzea proposatzen dizuet nik, estekan sartzen zareten unean konturatuko zareten bezala. Ez dakit ondo irudituko zaizuen, baina kalitatezko artikuluen gaian sakontzeko eta hobekuntzak egiteko modu bat bezala ikusten dut nik. Bozkatzeko orduan gaur egungo orrialde berdina erabiltzearekin ados nago. Ea zer iruditzen zaizuen! Xabi22 (eztabaida) 13:06, 3 abuztua 2018 (UTC)
Iruzkina: Atseginez ikusten ari naiz ideia pixkanaka biribilduz doala. Hasierako proposamena berde samarra iruditu zitzaidan, presa handiegiarekin bozketara ekarria. Zaila da, izan ere, hautatze prozesu konplexu baten xehetasun guztiak hasieratik ondo-ondo zehaztuta izatea. Nik uste, oraindik erabat heldu gabe ikusten dudan ideia hori bozketara aurkeztu beharrean, hobe dela hemen xehetasunak eztabaidatzen joan. Eta gero, ideia landuagoa dagoenean, eta artikulu nabarmenduetan gehien parte hartzen duten wikilarietatik denak ez bada gehienak behintzat oporraldietatik itzulita eta eztabaidan esku hartzeko aukera izanda, orduan aurkeztuko nuke ideia bozketara, dagoeneko ideia umoa izanik.
Zenbat eta jende gehiagok parte hartzen duen ideia lantzen, orduan eta errazagoa izango da hautatze prozesuan ere jende gehiagok parte hartzea. Eta, hain zuzen, hautatze prozesuko parte hartzerik eza da artikulu nabarmenduetan dugun hutsune larrienetakoa, nik uste. --Xabier Armendaritz 2018-08-03, 14:03 (UTC)

Niri orokorrean ondo iruditzen zait proposamena, eta uste dut irizpideak finkatzea ona dela. Denbora hartuko nuke sistema ondo jartzeko, baina Iñaki LLk dioen bezala, ez dut uste aste gehiegi ere behar ditugunik oniritzia eman edo ez erabakitzeko. Are eta gehiago, oniritzia duelakoan nago, aurreko eztabaidaren ondorioak baitira. Sistemaren inguruan, uste dut bozkatzeko aukera leku bakarrean egotea hobea dela, geroz eta leku gehiago bisitatzeko, orduan eta interes gutxiago egon ohi da. Kolore kodearena gustatu zait, Xabi22, eta basikoki kolore bat aldatzea da, ez besterik. Nahi baduzu integratu ezazu zuk sistema berean, eta arazorik baldin baduzu esan.-Theklan · Eztabaida · E-maila 14:01, 3 abuztua 2018 (UTC)

Esan bezala, aste batzuk pasata ez dut uste ezer hobetuko duenik, ekimena orain hartu da, eta nahi/gogoa duenak orain eta hurrengo egunetan/aste parean du aukera (iaztik datorren gai bat da gainera). Ez du presarik ere, beraz egiten joan.
Bat nator ere Theklanek dioenarekin, ti-ta egiteko moduko gauza izan behar da ahal dela (pantaila gutxi), interfaze erraz bat, hobetzen joan gaitezkeena. Zorionak Xabi22 diseinuagatik, oso argia dirudi oraingoaren bidetik, baina orri berean bozkatuko badugu, ez legoke bi teklaren beharrik. Gehitzen den proposamen bakoitzak kolore eta ikono desberdineko goiburua izango luke. Irizpideak non sartuko liratekeen (NA batetik eta ON bestetik) ez dut hain argi ikusten, baldin eta bozketa-orri berean jartzen baditugu. Iñaki LL (eztabaida) 16:28, 3 abuztua 2018 (UTC)
Mila esker hain azkar erantzuteagatik Xabier Armendaritz, Theklan eta Iñaki LL, asko eskertzen dizuet gai honekiko duzuen interesa. Xabierrekin ados nago, azkeneko bozketa eztabaida mamitsu bat igaro ondoren egin beharko genuke, beraz, has gaitezen proiektu hau lantzen. Iñakik eta Theklanek esan bezala, proposamena aurkeztea zein bozkatzea oso erraza eta pausu gutxikoa behar du izan eta horregatik, nire ustetan, bi botoi edukitzearen sistema funtsezkoa da, hala, proposamena aurkeztu nahi duen edozeini artikulua nahi duen hautagaitza motara aukeratzeko gaitasuna ematen diolako. Irizpideen kontuan, onartzen dut, zertxobait nahastu naizela. Agian, irizpideak orrialde nagusian ipini ditzazkegu, azken finean, NA eta ON izateko artikulu batek bete behar dituen irizpideak antzekoak dira. Sistema integratuko nuke oraintxe bertan, baina adostasun eta zehaztasun handiagoa behar dugula uste dut, proiektua oraindik berde dagoela esango nuke. Lehen esan bezala, nik, orrialde nagusian bi botoien aukera jarriko nuke (NA eta ON hautagaiak), baina, agian, botoia eman ondoren askoz hobeto legoke proposamen orria (hau adibidez) agertzea, bitarteko orrialde bat izan beharrean. Hori egitea posible da? Mila esker denei. Xabi22 (eztabaida) 18:45, 3 abuztua 2018 (UTC)

Theklanen laguntzari esker, hemen utziko dizuet, nire ustez, gaur egungo sistema ordezkatzeko balio duen sistema berri bat, honek artikulu onak proposatzeko aukera emateaz gain, irizpideak eguneratzen eta zehazten ditu, Iñaki LL lankidearekin batera adostu nituen horien berdinak dira. Horretaz gain, bi arau txertatu ditut, nire ustetan, garrantzi handikoak direnak. Ez dakit ados egongo zareten, baina proposamenen sistemaren gainkargatzea saihesteko baliagarriak direla uste dut. Bestalde, laster bozketa formal bat martxan jartzeko asmoa dut, gai hau eztabaidatzen bi hilabete pasa ditugulako eta eztabaidak martxan jarraitzen duela ziurtatzeko funtsezkoa dela iruditzen zaidalako. Hurrengo egunetan sistemari azken ukitutxoak eman eta abuztuaren 20an bozketa formala martxan jarriko nuke, irailaren 1ean, ikasturte berria hasi bezain laster, sistema berriaren etorkizuna zein den jakiteko. Zuen iritzien zain, Xabi22 (eztabaida) 12:44, 15 abuztua 2018 (UTC)

Eskerrik asko Xabi22, lan txukuna! Hala ere, diseinua ez dirudi bukatuta dagoenik. Alegia, irizpideak NArako dira (zutabean behealdean agertzen dira), baina ez ONerako. ON bozketa botoiaren azpian, irizpideek behar lukete, bai? Iñaki LL (eztabaida) 15:26, 15 abuztua 2018 (UTC)
Mila esker Iñaki LL hain azkar erantzuteagatik. Egia da, artikulu onentzako ez ditugu irizpiderik zehaztu, nik saiakera txiki bat egin dut, ea zer iruditzen zaizuen. Nire ustez, artikulu onek ere irizpide zehatz batzuk bete beharko lituzkete, baina hauek ezin dira oso zorrotzak izan, bestela NAen antzekoak bilatzen ibiliko gara. Zuen erantzunen zain, Xabi22 (eztabaida) 13:19, 16 abuztua 2018 (UTC)
Hara, ez dakit nahasten ari garen. Beharbada ni ere nahastu naiz: zure zirriborroko (estekako) artikulu onen zutabean, bietarako irizpideak jarri dituzu, goian NA eta azpian ON. Hala ere, Xabi22, adostutako ONerako irizpideak aldatuta daude (15.000 byte, Ikus, gainera eta Kanpo loturak eduki beharra, "inolako akatsik ez",...). Iñaki LL (eztabaida) 15:18, 16 abuztua 2018 (UTC)
Gauzak ez bihurritzearren, nik adostuta dauden bezala utziko nuke. 15.000 bytena ulertzen dut behetik muga bat finkatzeko jarri duzula; ez dut nik ideia finkorik horri buruz. Zuk, Xabi22, gehitu dituzunak zorrotzagoak dira, adibidez, ONerako Kanpo loturak eta Ikus, gainera jarri beharra aipatu duzu, batere akatsik ez edukitzea (oso zentzuzkoa iruditzen zait, baina NA proposamenetan ni zuzentzailea pasa eta pasa ibili naiz artikuluei duintasun bat emateko..., eta aldi berean NA/ON arteko bereizketa bat izan daiteke).
Diseinuaren aldetik, ez dakit espazioz nola gabiltzan. Argitasunaren alde, zein bere zutabean jarriko nuke. Hala ere, zeuk ikusi nola antolatu hobekien.
Hori esanda (uda giroan bagaude ere), aprobetxatuko dut esateko hemen adierazitakoekin eta irizpideekin koherenteen izateko eta beste parte-hartzaileen begirunez, berriz eskatuko dut edonork NA/ONerako artikulu bat proposatuz gero lehenik zuzentzailea pasatzeko eta irizpideei aldez aurretik begiratu bat emateko! Tira, eskerrik asko zure interesagatik edonola ere! Iñaki LL (eztabaida) 17:07, 16 abuztua 2018 (UTC)
Iñaki LL Ados. Ez ditut artikulu onen irizpideak gehituko proposamenean, hala ere, etorkizunean beharko direla usre dut. Bestalde, ez dut oso ongi ulertu zutabeena, prest nago edozein aldaketa egiteko, baina ez dut oso ondo ulertu zure proposamena. Mila esker erantzuteagatik, Xabi22 (eztabaida) 17:26, 16 abuztua 2018 (UTC)
Xabi22 Ez, ez dut esaten ez jartzeko, baizik eta aukera bakoitzak (NA/ON) irizpideak berari dagokion zutabean agertzea (NA zutabea eta ON zutabea daude, zuk proposatu bezala), bozkatzeko botoiaren azpian, albait argien ulertzeko. Ez dakit ondo azaldu dudan. Iñaki LL (eztabaida) 17:38, 16 abuztua 2018 (UTC)
Iñaki LL Ea ongi ulertu dudan, zuk proposatzen duzuna da, taulan, lehenengo errenkadako bi aukerak (NA proposatzekoa eta ON proposatzekoa) ardatz gisa hartuta, bi zutabe sortzea hauen azpian, hau da, bigarren errenkadan. Ondoren, proposamena sortzeko argibideak hirugarren errenkadatik aurrera jartzeko, horrela da? Xabi22 (eztabaida) 08:30, 17 abuztua 2018 (UTC)
Egun on Xabi22, zure proposamena begiratuta, diseinuan hau iruditzen zait onena aipatutako irizpide guztiak kontuan hartuta:
  • 2 zutabe? Bai, orain, zutabeen goiko aldean dagoen bezala.
  • ON eta NArako irizpideak? Bai, zutabe banatan.
  • Bozkatzeko eta beste argibideak? Bai, bozkatzeko botoien azpian, orri zabalera osoaz onena (zutabeak batu).
Beraz, honelako zerbait:
Bozkatzeko botoia (NA) Bozkatzeko botoia (ON)
Argibide guztiak orri zabalera osoz
Beste ohar praktiko batzuk
NA irizpideak ON irizpideak

Ea zer iruditzen. Iñaki LL (eztabaida) 09:23, 17 abuztua 2018 (UTC)

Iñaki LL Orain bai, oso ondo iruditzen zait. Ahalegin bat egingo dut, ea horrela jartzeko gai naizen. Mila esker. Xabi22 (eztabaida) 09:41, 17 abuztua 2018 (UTC)
Ederki Xabi22! Goiko taula-eredua lagungarri izango zaizu beharbada. Eskerrik asko Iñaki LL (eztabaida) 09:45, 17 abuztua 2018 (UTC)
Kaixo berriz ere denei, Iñaki LL lankidearen proposamenaren krokis txiki bat egin dut, hementxe ikusi dezakezuen bezala. Theklan lankidearekin batera egin nuen bestea berreskuratzea lortu eta edozeinek ikusteko moduan jarri dut beste leku honetan. Iñakiren proposamena berak eskatu bezala dagoen edo hobekuntzaren bat gehitu beharko niokeen jakin nahiko nuke eta bestalde, bakoitzak sistema zaharra ordezkatzeko egokiena zein den aukeratzea nahiko nuke, horren alde bazaudete.
Aupa Xabi22, gainetik begiratu dut, eta gauza hauek aurkitu ditut lagungarri izango direlakoan:
1. Proposamena egiteko, ematen du bi tokitan sartu behar dela proposamena? Ez dago oso argi, hori esplizitatzea ondo legoke.
2. Bozketen zenbaketaren azalpena sinpletu: "Aldeko 5 boto", "Aurkako batek aldeko bat kentzen du", "neutrala boto gehiengoari gehitzen zaio".
3. Batzuetan, nire ustez, ez dago oso argi ON eta NA artean. Adibidez, "Ikus, gainera" eta "Kanpo loturak" jarriko nuke zuzenean ONen ez direla beharrezkoak.
4. Akats ortografikoak oro har ez edukitzea jarri nuen nik, zuk "zuzentzailea pasatzea gomendatzen da". Argi esateko, nik bietarako zuzentzailea pasata izatea jarriko nuke, baina nire esperientzia da jendeak ez dituela pasatzen (sic), eta horregatik esan nuen ONen akats gutxi edukitzea, NAtik bereizteko erabil daitekeela alegia, baina puntu hau ez dut oso argi...
5. Elkarren parean jarriko nituzke puntu guztiak (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jartzen duten bezala: EU | ES), hizkera aldatu gabe (esaldi berdinak), hori da zuzenena. Era horretan, garbi geratzen da bien arteko aldeak zein diren. Iñaki LL (eztabaida) 14:33, 18 abuztua 2018 (UTC)
Horretaz gain, beste galdera bat dut: sistema berria onartu ondoren, NA bezala proposatu den artikulu batek behar ziren babesak lortuko ez balitu, baina (orain arteko arauei jarraiki) artikulu ona izateko nahikoa aldeko boto eskuratzeko gai izango balitz, izendapen hori ematea egokia izango litzateke? Kontuan hartu beharko genuke, sistema berriak artikulu onak proposatzeko beste leku bat ekarriko duela. Xabi22 (eztabaida) 13:48, 18 abuztua 2018 (UTC)
Ixten duenak proposamen bat egingo du (ON), eta inork hurrengo orduetan kontrakorik ez badio, hori izango da. Gauza azkar egiteko. Iñaki LL (eztabaida) 14:33, 18 abuztua 2018 (UTC)
Mila esker Iñaki LL sistema hobetzeko eman dizkidazun argibideengatik. 1 puntua zuzentzea oso zaila da, gauza asko mugitu beharko nituzkeelako eta ez dudalako mugimendu horiek egiteko ideia egokirik izan, soilik, izenburua aldatu dut: Proposamena sortu izatetik, Proposamen mota hautatu eta sortu izenburura. Bigarren puntuan aipatzen duzuna ezin izan dut detektatu, esaldi horiek zehazki non dauden esatea eskertuko nizuke. Hirugarren eta laugarren puntuko gomendioak bete ditudala uste dut. Bosgarren puntua partzialki aplikatu dut, ezin izan ditut irizpide guztiak elkarren parean jarri, batzuk desberdinak direlako. Ea zer diozun.
Bestalde, txantiloi hau sortu dut NA hautagai bat ukatu ondoren, ON gisa izendatzeko fasera igarotzeko. Zure iritzia jakin nahiko nuke, hurren arte. Xabi22 (eztabaida) 13:44, 19 abuztua 2018 (UTC)
Arratsalde on Xabi22, Irizpideen atalari buruz hau prestatu dut, argigarriagoa delakoan (oraindik ere gehiago findu daiteke). Behealdean, gehitu dituzun txantiloiei buruzko oharrak nire erosotasunerako kendu ditut, besterik ez.
2. puntuaz, nik goian jarri ditudan esaldi horiek nik nola jarriko nukeen da. Alegia, 3/5 proportzioaren esaldi hori nahasgarria da nire ustez. Iñaki LL (eztabaida) 15:53, 19 abuztua 2018 (UTC)
Mila esker Iñaki LL, ez dut inolako oztoporik ikusten zure proposamena sistema berriari gehitzerako orduan, beraz, hemen duzu azken emaitza. Ea zer iruditzen zaizun. Aldaketa bakarra egin diot, ON artikuluen Egiaztagarritasun irizpidean gutxieneko iturri kopurua hirura igo dut, bi gutxiegi dela iruditu zaidalako. Hurren arte! Xabi22 (eztabaida) 18:54, 19 abuztua 2018 (UTC)
Bestalde, bozketa formala hasi beharko nukeen jakin nahiko nuke, nire ustez proposamena nahiko hornituta dago pausu hau emateko. Zer iruditzen? Xabi22 (eztabaida) 18:56, 19 abuztua 2018 (UTC)
Kaixo Xabi22, zure orrian zuzenketa batzuk egin ditut, kontraesan eta gaizki-ulertuak saihesteko, ea nola ikusten duzun. "Gutxienez bi iturri" utzi dut, NArik onartu dugu bi erreferentziarekin, eta ONerako gutxienez ondo ikusten dut. Hala ere, zerorrek ikusi proposamenean hori sartu ala ez. Iñaki LL (eztabaida) 21:16, 19 abuztua 2018 (UTC)
Asko eskertzen dizut Iñaki LL, oso ondo iruditzen zaizkit egin dituzun zuzenketak. Bozketa formala abiaraziko dut eta zure izena ere jarriko dudalakoan nago, zuk ere proposamenaren barruan ikaragarrizko laguntza eman didazulako. Mila esker eta hurren arte! Xabi22 (eztabaida) 12:52, 20 abuztua 2018 (UTC)
Ederki Xabi22, eskerrak zuri ere agertu duzun interesagatik eta lanagatik. Proposamena begiratuko, goraintzi! Iñaki LL (eztabaida) 14:46, 20 abuztua 2018 (UTC)

Aurretik nabarmendutako artikuluak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nik honi lotutako beste eztabaida bat ireki nahiko nuke, zailagoa oraindik: baditugu artikulu asko urtetan zehar nabarmentzen joan garenak eta, gaur egun, ez genituzkeenak on bezala ere sailkatuko. Nire proposamena da nabarmendutako artikulu guzti horiek errebisatzea, baina ez zait bururatzen nola egin modu azkar eta nahiko objektibo batean. Iritzirik? -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:44, 3 abuztua 2018 (UTC)

Bai, badago lan bat hor egiteko. Badago NA artikulua hautatutako datarako bilaketa-iragazkirik jartzea? 2016 aurretik hautatutakoak gainbegiratu eta NA ez dela agerikoa bada kendu; ez dut begiratu kopurua zenbat den. Iñaki LL (eztabaida) 16:32, 3 abuztua 2018 (UTC)
Wikiproiektu bat sortu dezakegu eta aspaldikoak diren nabarmendutako artikuluei ikono hau jarri: Nabarmendutako artikulua errebisioa. Wikiproiektuan nahi duenak, adostutako irizpideak jarraituz, berrikuspenean lagundu dezake. Zer iruditzen? Xabi22 (eztabaida) 18:50, 3 abuztua 2018 (UTC)
Bat nator lan hori egin beharrarekin, eta nik ere lagunduko nuke horretan. Duda bat sortu zait: artikuluaren kalitatea nabarmendua izateko adinakoa ez izanik, artikulu ona izateko adinakoa baldin bada, artikulu onaren txantiloia jarriko genioke? Ala artikulu ontzat izendatzeko prozeduratik pasatu beharko litzateke?
Salbuespen gisa (ordu arte nabarmenduak izan direlako), kasu berezi horietan artikulu onaren txantiloia jartzearen alde nago, berriz hautatze prozesutik igaro beharrik gabe.
Eta artikulu ona izateko mailara iristen ez bada, ez nabarmendu eta ez on, kalitate txantiloirik gabe utziko nuke, besterik gabe. --Xabier Armendaritz 2018-08-03, 21:05 (UTC)
Berriz art ebaluatzeari dagokionez, gogaikarria eta astuna irudiko litzaidake horrelako artikulu guztiek prozedura guztia berriz pasatzea. Beraz, iruditzen zait garrantzitsuena dela irizpideak zehaztu eta gero ebaluazioa egiten duen boluntarioaren zentzunari uztea lana: NA, ON edo ezer ez. Iñaki LL (eztabaida) 22:30, 3 abuztua 2018 (UTC)

Artikulu onen izendapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gai hauekin hasi garela aprobetxatuz, beste kontu nahasgarri bat argitu nahiko nuke: artikulu onak izendatzeko (gaur egungo metodoarekin) zenbat boto behar dira? Esan nahi dudana da, NAen bozketetan, askotan ez dira onartzen hautagaiak, baina hauek onak izateko zenbat aldeko boto behar dituzte? Mila esker. Xabi22 (eztabaida) 19:14, 3 abuztua 2018 (UTC)

Kalitatezko artikuluen sistemaren eraberritzeari buruzko bozketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gai horri buruzko bozketa bat jarri dut martxan, xehetasun guztiak bere orrialdean dituzue. Parte hartu ezazue! Xabi22 (eztabaida) 13:46, 20 abuztua 2018 (UTC)

Azkeneko hilabeteetan parte hartu duzuenoi deia egingo dizuet, agian ez zaretelako konturatu bozketa abian dagoela: Txopi, Theklan, Xabier Armendaritz, Xabier Cañas, Oraina, Euskaldunaa, Koldo Biguri, Luistxo, Lainobeltz, Sikret8, Josu, Marklar2007, Zuiarra, Aitzolete, Ksarasola, MerZab, Assar, Supro23.
Azkeneko hilabeteetan parte hartu duen baten bati ez bazaio deia iritsi, sentitzen dut. Nolanahi ere, barkatu eragozpenak. Xabi22 (eztabaida) 13:04, 24 abuztua 2018 (UTC)

Nabarmendutako Artikuluen kalitatea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gai hau lehenago landu dugu Artikulu onen gaiari buruz eztabaidatzerakoan, baina, nire ustez, gai honek aparteko atal bat behar du, oso garrantzitsua delako. Hainbat NA aztertzen egon eta konturatu naiz, hauetako askok ez dituztela irizpideak behar bezala betetzen, sarritan, aspaldi izendatu zirelako. NA izendapena Euskarazko Wikipediak duen altuena izanik, artikulu oso gutxik eduki beharko lukete, soilik, benetan landuak direnek, orrialde honetan agertzen den bezala. Honekin ez dut esan nahi gaur egun NA izendapena duten artikulu askok ez dutela kalitatezko izateko mailarik, baina, Artikulu On gehiago izendatu behar direla uste dut. Ezin dugu onartu NA motakoak ON motakoak baino gehiago izatea: gaur egun, 289 NA ditugu eta 43 ON.
Hau konpontzeko, berrikusketa handi bat egitea proposatzen dut, horretarako, kategoria hau erabiliz.
Bestalde, kalitatezko artikuluen hautatze sistema berria martxan jartzen badugu (bozketan parte hartu dezakezue), NA motako artikulu gutxiago izendatuko ditugula uste dut (etorkizunera begira arazoa konponduz), irizpideak asko zehaztuko dituelako aipatutako berrikuntzak. Xabi22 (eztabaida) 14:45, 22 abuztua 2018 (UTC)

Ezin bestez, baina hau ez da lasterketa bat, eta eragotzi egingo dugu batzuetan bozketa bidez onartzen diren artikulu akastunak (aspekturen batean edo bestean, adibidez, ortografian eta komunikazio argitasunean) NA izatea, kalitatearen eta euskarazko irakurlearen begirunearen onuran nire ustez. Ondo segi Iñaki LL (eztabaida) 09:43, 27 abuztua 2018 (UTC)