Wilma Mankiller

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Wilma Mankiller
WilmaMankillerByPhilKonstantin.jpg
Principal Chiefs of the Cherokee

1985 - 1995
Ross Swimmer - Joe Byrd
Bizitza
Jaiotza Tahlequah (Oklahoma)1945eko azaroaren 18a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Adair konderria (Oklahoma)2010eko apirilaren 6a (64 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (pankreako minbizia)
Hezkuntza
Heziketa Skyline College
Lanbidea
Lanbidea autorea, idazlea eta tribal chiefa
Jasotako sariak

Wilma Pearl Mankiller (Tahlequah, Oklahoma, 1945eko azaroaren 18a - Adair County, Oklahoma, 2010eko apirilaren 6a) amerindiar ekintzailea izan zen. Aita txerokia zuen, eta ama kaukasiarra. Hamaika urte zituela, San Franciscora aldatu zen familia. 1969an, indiarrek protesta gisa Alcatraz uhartean egindako okupazioan parte hartu zuen, eta 70eko hamarraldiaren erdialdera hasi zen txerokien nazioaren alde borrokan. 80ko eta 90eko hamarkadetan egin zen ospetsu, txerokien mugimendu abertzalearen buruzagi gisa. 1985ean, txerokien nazioko lehenengo emakumezko leinuburua izatera iritsi zen (txerokiena zen talde handiena, navajoen atzetik). Txerokien nazioaren alde borrokatzen hasi zenean, 10.000 txerokitik behera zituen nazioak; 1994rako, aldiz, baziren 156.000 lagun. Leinuburu izan zen garaian (1985-1995), indiarren burujabetasunaren aldeko hitzaldiak egin zituen, eta elkarrizketak izan zituen Reagan, Bush eta Clinton presidenteekin, txerokien aldarrikapenak helarazteko. Langabeziaren kontra eta haur txerokien hezkuntza-eskubideen alde borrokatu zen, batez ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]