Zab Handia

Koordenatuak: 35°59′28″N 43°20′37″E / 35.9911°N 43.3436°E / 35.9911; 43.3436
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zab Handia
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera473 km
Geografia
Map
Koordenatuak35°59′28″N 43°20′37″E / 35.9911°N 43.3436°E / 35.9911; 43.3436
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera40.300 km²
Ur-emaria808 m³/s
IturburuaQ16386780 Itzuli
Bokalea
()
Tigris

Zab Handia[1] (arabieraz: الزاب الكبير‎al-Zāb al-Kabaīr; turkieraz: Zap; kurdueraz: Zêy Badînan; asirieraz: ܙܒܐ ܥܠܝܐzāba ʻalya) Mendebaldeko Asiako ibaia da, Tigrisen ezkerraldeko ibaiadarretako bat, Turkia eta Iraken (Kurdistanen) dabilena. 430 km luze da[2].

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zab Handia Turkiako hego-ekialdeko mendietan jaiotzen da, Irango mugatik hurbil. Iraken sartu eta Mosuletik behera lotzen zaio Tigrisi. Uraldi handiak izaten ditu udaberrian. 430 km inguruko luzera eta Zab Txikiarekin batera, Tigris ibaiaren ibaiadar garrantzitsuenetako bat da. Kurduak bizi diren eremuaren gutxi gora-beherako muga eta Kurdistan eskualde autonomoaren muga politikoaren zati da.

Amaitu gabeko Bekhmako urtegiak, Arbil probintzian, 17,1 km3-ko edukiera izanen luke, ureztatzeko eta argindarra sortzeko. Lanak 1980ko hamarkadan hasi ziren, baina bertan behera utzi behar izan ziren Golkoko Gerrak eta, gerra honen ondoren Nazio Batuen Erakundeak ezarritako zigorrek eragin zituzten zailtasun ekonomikoen ondorioz[3][4].

Zab Handia (iparraldean) eta Zab Txikia (hegoaldean).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zab Handia eta Zab Txikiaren artean dagoen lurraldea, Asiriar zibilizazioaren sorlekua izan zen.

Ibai honen ertzean gertatu zen, 750ean, Zab Handiko gudua, omeiatarren porrota eta Damaskoko kaliferriaren amaiera ekarri zuena, abbastarren eta euren Bagdadeko kaliferriaren mesedetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]