Zamartzeko monasterioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zamartzeko monasterioa
Zamarce general.jpg
Antzinako Zamartzeko monasterioaren ikuspegi orokorra.
Kokapena
lekua
Koordenatuak 42° 57′ 04″ N, 1° 57′ 54″ W / 42.951°N,1.965°W / 42.951; -1.965Koordenatuak: 42° 57′ 04″ N, 1° 57′ 54″ W / 42.951°N,1.965°W / 42.951; -1.965
Historia eta erabilera
Irekiera1140 (egutegi gregorianoa)
Arkitektura

Zamartzeko monasterioa Erdi Aroko monasterio bat da, Nafarroa Garaiko mendebaldeko Sakana eskualdean dagoen Uharte Arakil udalerriko Zamartze herrian kokatua.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Erromaren garaian, Antoninoren Ibilbideak aipatzen du Asturica Augusta eta Burdigala artean (hau da, Astorga eta Bordele artean) bazela Mansio Aracaeli izeneko leku bat[1], Alba pasa eta gero (Durruma) eta Alantonera iritsi aurretik (Atondo?). Aracilum izeneko herri bat zegoen, askotan Uharte Arakilekin identifikatu dena[2]. Hala ere, azken ikerketetan arabera, bide garrantzitsu honetan Uharte-Arakilen zegoena ez zen herri edo hiri bat, baizik eta Mansio sinple bat[1].

Identifikazio horretan oinarrituta, Antzinaroan Uharte-Arakil baskoien lurraldean zegoela ondorioztatu da. Hala ere, badirudi beranduago Merobaudesek bagaudak garaitu zituenean aipatzen den Aracellinatorum frangit insolentiam Bacaudarum horretako Aracellinatorum ez dela Uharte Arakil, baizik eta Araciel, gaur egungo Corellatik gertu. Honela, baliteke Uharte-Arakil ez egotea baskoien lurraldean, baizik eta barduliarrenean, Lekunberritik gertu aurkitu den mugarri batean oinarritua[3].

Edonola ere, Mansio Aracaeli hori Veleiatik Pompaelora dihoan kaltzadan zegoen[4].

Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Litekeena da Zamartzen Erdi Aro osoan egotea helburu sakratuetarako erabilitako lur bat, aurkitu diren hilobiak ikusita, baina bisigodoen garaiko arrasto gutxi aurkitu dira. Hala ere, 1048tik aurrera (aurkitu den txanpon baten urtea) eliza erromanikoa eraiki zen bertan, eta XI. mendetik aurrera jendea hilobiratu da[1].

Aro garaikidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1983ko urriaren 26an 3192/1983 Errege Dekretuz Monumentu Historiko izendatu zuten, baina gaur egun bertan ez da elizkizunik ospatzen.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zamartzeko elizako ate monumentala.

Nafarroako Erromaniko Herrikoiaren adibide nabarmena da: esate baterako, bere inguruan dauden San Migel Aralarkoa eta Itxasperriko Santiago eliza, edota urrutiagoko Artaitz eta Artze herrietako elizak ere. Eraikinak lerrokatutako hiru eraikinez osatutako multzo baten zatia da.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Aznar, Rosa María Armendáriz; Pérez, María Rosario Mateo. (2009). «Santa María de Zamartze (Uharte-Arakil). Resultados de la intervención arqueológica» Trabajos de arqueología Navarra (21): 293–317. ISSN 0211-5174. Noiz kontsultatua: 2020-12-10.
  2. Agorreta, María Jesús Pérex. (1990). «En torno a la localización de Aracilus (Navarra)» Hispania antiqua (14): 135–138. ISSN 1130-0515. Noiz kontsultatua: 2020-12-10.
  3. Agorreta, M. J. P.; Morales, J. R.. (2011). «Término augustal hallado en Lekunberri (Navarra): estudio preliminar» Trabajos de Arqueología Navarra 23: 5-20..
  4. Botaya, M.; de los Angeles, M.. (1997). «La red viaria romana en el País Vasco» Isturitz 8: 207-231..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]