Zerrenda:Zeruko izarrik distiratsuenak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zeruan milaka izar ikus ditzakegu begi hutsez, badira ordea zenbait bereziki distiratsuak direnak.

Lurretik ikusita gaueko izarrik distiratsuenak zein diren adierazten du zerrenda honek. Hemen ageri diren izar guztiek +2.50 puntuko itxurazko magnitudea baino baxuagoa dute eta itxurazko magnitude hori euren magnitude maximoa, guztizkoa eta konbinatua elkartuta zehaztu da. Izar-sistemen kasuan, beheko zerrendan sistemak orotara duen distira hartzen da kontuan. Nazioarteko Astronomia Elkartearen Izarren Izenetarako Lantaldeak hobetsitako izenak hartu dira aintzat. Gainera, entzutetsuak diren beste izenak baina NAEk onartu ez dituenak ere adierazi dira, ohar moduan.

Neurketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurretik ikusita, izarrik distiratsuena Eguzkia da. Izarrik distiratsuenen distira izarrak ez diren gorputzen distirarekin aldera daiteke gure eguzki-sisteman. Gure planetatik ikusita objekturik distiratsuenak Eguzkia alboratuta hurrengoak dira, hurrenez hurren: Ilargia (-12.7), Artizarra (-4.89), Jupiter (-2.94), Marte (-2.91), Merkurio (-2.45), Sirius (-1.46), Canopus (-0.74) eta Saturno (-0.49).

Alabaina, izarrak euren distiraren arabera ezin dira zehaztasun osoz ordenatu, hurrengo lau arrazoi hauengatik:

  • Izarren distira gizakiaren pertzepzioaren araberako itxurazko magnitudean oinarrituta definitu izan da tradizionalki, izarrik distiratsuenak 1 magnitudekoak direlarik eta ahulenak 6 magnitudekoak. Teleskopio optikoaren asmakuntzak eta izar bitar eta izar-sistemak aurkitu izanak hasierako definizio hori aldatu zuen eta ordutik izarren distira azterketa motaren araberakoa da. Bi azterketa mota egin dakizkioke izar bati, indibiduala edo guztizkoa; hau da, izar-sistemako osagai den izar bakarra aztertu (indibiduala) edo izar-sistemak orotara duen distira aintzat hartu (guztizkoa) daiteke. Taula honetan guztizko magnitudea hartu da kontuan eta hortaz, begi hutsez ikusita distiratsuenak diruditen gorputzak ordenatu dira, denak izar bakarrak balira bezala. Ñabardurak emate aldera, izar-sistemetan parentesiak erabili dira beren osagai bakoitzaren magnitudea adierazteko, baldin eta horiek begi hutsez ikusten den argiari ekarpen esanguratsua egiten badiote. Adibidez, Alpha Centaurik -0.27ko guztizko magnitudea du, bere osagai diren izarrek +0.01 eta +1.33ko magnitudeak edukitzeari esker.[1]
  • Fotometria berri edo zehatzagoak, iragazki estandarrek edo izar estandarrak erabilita metodo berriak baliatzeak izarren magnitudeen neurketan eragin du eta zenbaiti azken urteotan magnitude apur bat desberdinak neurtu zaizkie. Berritasun horiek azpiko taularen ordena aldatu dezakete gaur edo etorkizunean. Taulak V magnitudeen neurketa erakusten du, zeinak giza begira asko hurbiltzen diren iragazki zehatzak erabiliz lortu diren. Haatik, badira beste uhin-luzerak erabiliz izarren distira neurtzen duten magnitude motak, asko argi ikusgaitik nabarmen urruntzen direnak eta magnitude horietan zerrenda honetako ordena erabat aldatzen da.[2] Adibidez, Betelgeusek K bandan (argi infragorrian) -4.05eko itxurazko magnitudea du.[3]
  • Zenbait izar, Betelgeuse eta Antares kasu, izar aldakorrak dira, egun, hilabete edo urte jakin batzuen buruan euren magnitudea aldatzen duten izarrak. Beheko taulan aldakortasuna ald.-en bidez zehaztuta dago. Aldakortasunak zail egiten du izar hauentzat magnitude zehatz eta bakar bat ipintzea, horregatik, zein iturritan begiratu, datuak halakoak. Taula honetan izar aldakorren magnitude maximoa hartu da aintzat, zeina ziklo bakoitzean behin lortzen duten. Adibidez, Algol izarra eklipsatzaile bitarra da eta periodikoki haren distirak gora eta behera egiten du, baina beti maximo eta minimo berera iristen da. Alabaina, izar gorri aldakorretan kontua zaildu egiten da, ziklo bakoitzean euren distira maximo eta minimoa aldatu egiten delako eta aldakortasun hori gaur gaurkoz ez da oso ondo ulertzen, jakina bada ere izarren eboluzioko zati bat dela eta pultsazio ezegonkorren bidez gertatzen dela. Kasu horietan batez besteko itxurazko magnitude maximoa hartzen da kontuan, zeina izar horien hainbat ziklo behatu ondoren lortzen den, euren argi-kurbak nola aldatzen diren ikusiz.[4] Zenbat eta ziklo gehiago behatu, orduan eta zehatzagoak izan ohi dira batez bestekoak, baina ziklo kopuru esanguratsu bat behatzeko mendeak behar izaten dira sarritan. Aipatu beharra dago literatura astronomikoan mota horretako izarrei buruz aipatzen diren datuak ez direla oso sinpleak izaten eta sarritan, elkarrekiko ñabardurak izaten dituztela, prozesu luze eta zailaren ondorio.
  • Badira zenbait izar haien magnitudea, ustez, erabat edo ia erabat uniformea dena. Izar hauek magnitudeak urteetan zehar neurtu eta zehaztasun maila oso altuetara iritsi dira, eta horrek baliagarri egiten ditu beste izarren magnitudeak edo parametro fisikoak zehazteko, batez ere eskala alderatzaileen bidez.[5]

Taula nagusia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Postua Itxurazko magnitudea (mI) Izen propioa[6] Bayer iz. 1 zatia 2 zatia Distantzia (arg) Espektro mota
1 0.000−26.74 Eguzkia   0.000015813 G2 V
2 −1.46 Sirius α CMa 0008.6 A0mA1 Va, DA2
3 −0.74 Canopus α Car 0310 A9 II
4 −0.27 (0.01 + 1.33) Rigil Kentaurus & Toliman α Cen 0004.4 G2 V, K1 V
5 −0.05 Arturo α Boo 0037 K0 III
6 0.03 (−0.02–0.07ald.) Vega α Lyr 0025 A0 Va
7 0.08 (0.03–0.16ald.) Capella α Aur 0043 K0 III, G1 III
8 0.13 (0.05–0.18ald.) Rigel β Ori 0860 B8 Ia
9 0.34 Procyon α CMi 0011 F5 IV-V
10 0.46 (0.40–0.46ald.) Achernar α Eri 0139 B6 Vep
11 0.50 (0.2–1.2ald.) Betelgeuse α Ori 0700 M1-M2 Ia-ab
12 0.61 Hadar β Cen 0390 B1 III
13 0.76 Altair α Aql 0017 A7 V
14 0.76 (1.33 + 1.73) Acrux α Cru 0320 B0.5 IV, B1 V
15 0.86 (0.75–0.95ald.) Aldebaran α Tau 0065 K5 III
16 0.96 (0.6–1.6ald.) Antares α Sco 0550 M1.5 Iab-Ib, B2.5 V
17 0.97 (0.97–1.04ald.) Spica α Vir 0250 B1 III-IV, B2 V
18 1.14 Polux β Gem 0034 K0 III
19 1.16 Fomalhaut α PsA 0025 A3 V
20 1.25 (1.21–1.29ald.) Deneb α Cyg 2,615 A2 Ia
21 1.25 (1.23–1.31ald.) Mimosa β Cru 0280 B0.5 III, B2 V
22 1.39 Regulus α Leo 0079 B8 IVn
23 1.50 Adhara ε CMa 0430 B2 II
24 1.62 Shaula λ Sco 0570 B2 IV
25 1.62 (1.98 + 2.97) Castor α Gem 0052 A1 V, Am
26 1.64 Gacrux γ Cru 0088 M3.5 III
27 1.64 Bellatrix γ Ori 0240 B2 III
28 1.65 Elnath β Tau 0130 B7 III
29 1.69 Miaplacidus β Car 0110 A1 III
30 1.69 (1.64–1.74ald.) Alnilam ε Ori 2,000 B0 Ia
31 1.72 (1.81–1.87ald. + 4.27) Regor[oh 1] γ1,2 Vel 0840 WC8, O7.5III
32 1.74 Alnair α Gru 0100 B6 V
33 1.77 Alioth ε UMa 0081 A1 III-IVp kB9
34 1.77 Alnitak ζ Ori A 0820 O9.5 Iab, B1 IV, B0 III
35 1.79 Dubhe α UMa 0120 K0 III, F0 V
36 1.80 Mirfak α Per 0590 F5 Ib
37 1.82 Wezen δ CMa 1,800 F8 Ia
38 1.84 Sargas θ Sco 0270 F0 II
39 1.85 Kaus Australis ε Sgr 0140 B9.5 III
40 1.86 Avior ε Car 0630 K3 III, B2 Vp
41 1.86 Alkaid η UMa 0100 B3 V
42 1.90 (1.89–1.94ald.) Menkalinan β Aur 0100 A1mIV+A1mIV
43 1.91 Atria α TrA 0420 K2 IIb-IIIa
44 1.92 Alhena γ Gem 0100 A1.5 IV+
45 1.94 Peacock α Pav 0180 B3 V
46 1.96 (1.99–2.39ald. + 5.57) Alsephina δ Vel 0080 A1 Va(n), F7.5 V
47 1.98 Mirzam β CMa 0500 B1 II-III
48 2.00 Alphard α Hya 0180 K3 II-III
49 1.98 (1.86–2.13ald.) Polaris α UMi 0430 F7 Ib
50 2.00 Hamal α Ari 0066 K1 IIIb
51 2.08 (2.37 + 3.64) Algieba γ1 Leo 0130 K0 III, G7 IIIb
52 2.02 Diphda β Cet 0096 K0 III
53 42.04 Mizar ζ UMa 0078 A2 Vp, A2 Vp, Am
54 2.05 Nunki σ Sgr 0220 B2.5 V
55 2.06 Menkent θ Cen 0061 K0 III
56 2.05 (2.01–2.10ald.) Mirach β And 0200 M0 III
57 2.06 Alpheratz α And 0097 B8 IVpMnHg, A3 V
58 2.07 Rasalhague α Oph 0047 A5 III
59 2.08 Kochab β UMi 0130 K4 III
60 2.09 Saiph κ Ori 0720 B0.5 Ia
61 2.11 Denebola β Leo 0036 A3 Va
62 2.12 (2.1–3.39ald.) Algol β Per 0093 B8 V, K0 IV, A7m
63 2.15 (2.0–2.3ald.) Tiaki β Gru 0170 M5 III
64 2.17 Muhlifain γ Cen 0130 A0 III, A0 III
65 2.21 Aspidiske ι Car 0690 A9 Ib
66 2.21 (2.14–2.30ald.) Suhail λ Vel 0570 K4 Ib
67 2.23 (2.21–2.32ald.) Alphecca α CrB 0075 A0 V, G5 V
68 2.23 (2.23–2.35ald.) Mintaka δ Ori 0900 O9.5 II, B1 V, B0 IV
69 2.23 Sadr γ Cyg 1,500 F8 Iab
70 2.23 Eltanin γ Dra 0150 K5 III
71 2.24 Schedar α Cas 0230 K0 IIIa
72 2.25 Naos ζ Pup 1,080 O4 If(n)p
73 2.26 Almach γ And 0350 K3 IIb, B9.5 V, B9.5 V, A0 V
74 2.28 (2.25–2.31ald.) Caph β Cas 0054 F2 III
75 2.29 Izar ε Boo 0202 K0 II-III, A2 V
76 2.30 (2.29–2.34ald.) α Lup 0550 B1.5 III
77 2.30 (2.29–2.31ald.) ε Cen 0380 B1III
78 2.31 (1.6–2.32ald.) Dschubba δ Sco 0400 B0.3 IV, B1-3 V
79 2.31 Larawag ε Sco 0065 K1 III
80 2.35 (2.30–2.41ald.) η Cen 0310 B1.5 Vne
81 2.37 Merak β UMa 0079 A1 IVps
82 2.38 Ankaa α Phe 0077 K0.5 IIIb
83 2.39 Girtab[oh 1] κ Sco 0460 B1.5 III
84 2.40 (0.7–3.0ald.) Enif ε Peg 0670 K2 Ib
85 2.42 (2.31–2.74ald.) Scheat β Peg 0200 M2.5 II-IIIe
86 2.43 Sabik η Oph 0088 A1 IV, A1 IV
87 2.44 Phecda γ UMa 0084 A0 Ve
88 2.45 Aludra η CMa 2,000 B5 Ia
89 2.46 Markeb κ Vel 0540 B2 IV
90 2.47 (1.6–3.0ald.) Navi[oh 1] γ Cas 0610 B0.5 IVe
91 2.48 Markab α Peg 0140 A0 IV
92 2.48 Aljanah ε Cyg 0072 K0 III-IV
93 2.50 Acrab β Sco 0404 B0.5 IV-V, B1.5 V, B2 V

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Izen hau ez da ageri NAEren Izarren Izenen Katalogoan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hoffleit, Dorrit; Jaschek, Carlos (1991). "The Bright star catalogue". New Haven. Bibcode:1991bsc..book.....H.
  2. (Ingelesez) S. Bessell, Michael. (2005). Standard Photometric Systems. Semantic Scholar.
  3. Ducati, J. R. (2002). "VizieR Online Data Catalog: Catalogue of Stellar Photometry in Johnson's 11-color system". CDS/ADC Collection of Electronic Catalogues. 2237. Bibcode:2002yCat.2237....0D.
  4. (Ingelesez) Illingworth, Valerie. (1985-04-01). Macmillan Dictionary of Astronomy. Springer ISBN 978-1-349-17803-2. (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
  5. Landolt, Arlo U.. (2009-05-01). «UBVRI PHOTOMETRIC STANDARD STARS AROUND THE CELESTIAL EQUATOR: UPDATES AND ADDITIONS» The Astronomical Journal 137 (5): 4186–4269.  doi:10.1088/0004-6256/137/5/4186. ISSN 0004-6256. (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
  6. «International Astronomical Union | IAU» www.iau.org (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).