Ziklo-kros
- Artikulu hau Landan barna egiten den txirrindularien lasterketari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kros (argipena)».
Ziklo-krosa[1] moldatutako errepideko bizikleta batez errepidea, zelaiak eta hainbat oztopo zeharkatuz egiten den txirrindularitzako kirol-diziplina da. Bizikletak gurpil takodunak izaten ditu, bidean aurki daitezkeen azalera latz eta labainkorretan ibiltzeko. Denboraldia urritik otsaila arte luzatu ohi da. Lasterketak 60 minutukoak izaten dira, 2.5 eta 3km tartean dituen zirkuitu bati itzuliak emanez. Ziklo-kros zirkuitu batek errepidea, zelaia eta korrika egiteko lekuak izan behar ditu, beti ere UCI organismo erregulatzaileak ezartzen dituen arauen barne, hala, gutxienez zirkuituaren %90 bizikletaren gainean egiteko gai izan behar dira txirrindulariak, bestela lasterketa bertan behera gera daiteke.
Ziklo-kroserako erabiltzen den bizikleta errepiderako erabiltzen denaren oso antzekoa da, takodun gurpilak eta aldaketa oso txiki batzuk izan ezik. Lasterketan zehar, txirrindulari batek bizikleta aldatzeko aukera dauka, bai zikintasunagatik edo matxuragatik, zirkuituan zehar bi aldaketa gune izateko derrigortasuna dago.
Txapelketa Nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Txapelketa nazionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ziklo-kroseko Euskal Herriko txapelketa
- Ziklo-kroseko Espainiako Txapelketa
- Ziklo-kroseko Belgikako Txapelketak
- Ziklo-kroseko Herbehereetako Txapelketak
- Ziklo-kroseko Italiako Txapelketak
- Ziklo-kroseko Txekiako Txapelketak
- Ziklo-kroseko Suitzako Txapelketak
- Ziklo-kroseko Alemaniako Txapelketak
- Ziklo-kroseko Frantziako Txapelketak
Euskal Herriko lasterketa nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Euskal Herriko Ziklo-kros Txapelketa
- Aretxabaletako ziklo-krosa
- Asteasuko ziklo-krosa
- Igorreko ziklo-krosa
- Iraetako ziklo-krosa
- Ispasterko ziklo-krosa
- Karrantzako ziklo-krosa
- Muxikako ziklo-krosa
Ziklo-kroslariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «ziklo-kros», Euskaltzaindiaren Hiztegia.