Zoe Bray

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zoe Bray
Zoé Bray 2011.jpg
Bizitza
Jaiotza Paris, 1974 (45/46 urte)
Herrialdea  Espainia
Familia
Ama Josette Dacosta
Jarduerak
Jarduerak antropologoa eta margolaria
Kidetza Eusko Ikaskuntza
Artikulu hau antropologo eta margolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bray (argipena)».

Zoe Bray (Paris, 1974[1] -) Euskal Herriko antropologo eta margolaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Nicholas Bray kazetari ingelesa duela, Josette Dacosta amaren ama Ahatsan jaioa zen; hiru neba-arreba dira eta Zoe Parisen jaio bazen ere, neba Londresen eta ahizpa Erroman jaio ziren eta familiako hizkuntzak frantsesa eta ingelesa dira[2]. Lan kontuengatik familia Europako hainbat lekutan bizi izan da; Euskal Herriarekiko lotura betidanik gorde izan du eta euskara (bere bosgarren hizkuntza) ikasi zuen[3]. 1995etik Euskal Herrian denboraldi luzeak pasatu ditu eta egun Reno (Nevada, AEB) eta Euskal Herriaren artean bizi da.

Eusko Ikaskuntzako eta Itzal Aktiboa elkarteko kidea da.

Ikerketa lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antropologia sozialaren arloan ikasketak (Edinburgon) eta ikerketa lanak egin ditu; bere tesiak Euskal Herriko egoerari buruz egin zituen. Ortzaizen bizi izan zen tesietakoa egiteko eta Bidasoko mugari buruzko «Living boundaries: frontiers and identity in the Basque Country» lana argitaratu zuen 2004an.

Artikulu ugari idatzi du eta hainbat hitzaldi eman izan ditu[4].

Artelanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brayk azken urteetan ekin dio margotzeari; batez ere erretratuak margotzen ditu. Ipar Euskal Herriko 22 bertsolarirenak egin ditu[5] eta kale borrokaren eszenak ere margotu ditu. 2007ko martxoan zabaldu zen Euskaltzaindiaren Baionako egoitza berrirako Jean Haritxelhar euskaltzainburu-ohiaren potreta egin zuen.

Zenbait erakusketa kolektibotan esku hartzeaz gain, Lekuko jendea izeneko erakusketa eskaini zaio Biarrizko Museo Historikoan (2011ko ekaina-abuztua).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]