Zorion Egileor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zorion Egileor

Bizitza
JaiotzaMundaka1946ko martxoaren 15a (78 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta musikagilea
Jasotako sariak
IMDB: nm1445349 Edit the value on Wikidata

Zorion Egileor Bilbao (Mundaka, 1946ko martxoaren 15a - ) euskal aktore eta musikagilea da.[1]

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zorionen aita, José María Eguileor, musikaria zen, eta kulturarekin zerikusia zuen guztia azaltzen zen Mundakako etxean. Izan ere, aita herriko kultura-jarduera guztietan inplikatuta egoten zen, eta etxean biltzen ziren aktoreak, musikariak eta. kulturazaleak. Musika, antzerkia edo zinema beti egon ziren gertu Egileortarren etxetik. Bestalde batxilergoarekin batera ikasi zuen pianoa.[2]

Irrati-esataria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irrati esataria ere izan zen 1970.eko hamarkadan, izan ere, urteetan Bilboko Herri Irratian Lagun artean izeneko irratsaioa egin zuen goizero, albisteekin esnatzeko irrati-formula klasikoan freskotasuna ekarri zuen bere ahotsak frankismo garaiaren bukaeran. Aldaketa politiko eta sozialez betetako urteak ziren, eta herritarrek ezohiko espiritu parte-hartzailea erakusten zuten. Saltsa horretaz baliatuz, Zorion Egileorrek Herri Irratitik, Aste Nagusiaren historiaurreko orrialde bitxi bat idatzi zuen, bilbotarrak kalejira aldarrikatzaile batera joateko animatu zituen, "ganorazko" jaiak aldarrikatzeko. Astebetez entzuleak animatzen aritu zen, baina inoiz ezin izan zuen imajinatu bere utopia hark ondoriorik izan zezakeenik. Egun seinalatuan, Henao kalea, kontzentrazioaren abiapuntua, jendez gainezka zegoen, ikurrinak, Athleticeko banderak, txistulariak, pandero-joleak... Jendetzak buru jarri zuen Egileor. Biharamunean, manifestazioa albiste izan zen egunkarian, eta 5.000 pertsona elkartu zirela kalkulatzen zen.[3]

Aktorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egileorren karrera zineman eta telebistan 1990eko hamarkadan hasi zen, non Salto al vacío eta Qué grande bezalako ekoizpenetan agertu zen.

2000ko hamarkadan La voz de su amo, Visionarios eta La felicidad perfecta filmetan agertu zen, eta RTVEko Cuéntame cómo pasó seriean. Hainbat produkziotan agertu ondoren, hala nola Mi querido Klikowsky, La que se avecina, El tiempo entre costuras eta Estoy vivo 2010eko hamarkadan, Egileorrek nazioarteko aintzatespena lortu zuen El Hoyo beldurrezko filmeko pertsonaia nagusietako bat interpretatzean (Trimagasi). Netflix plataforman estreinatu zen.[4][5][6][7]

Zineman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tanttakak arrakastaz taularatu zuen El Florido Pensil antzezlanean parte hartzen zuen, hasieran ez, geroxeago integratu zen, piano jotzen ere ibili zen obra horretan.[9] Andrés Sopeñak idatzia zen eta izen bera duen liburuan oinarritua. Obra antzerki- eta soziologia-fenomenoa izan zen. Laurogei bira egin zituzten Espainian, eta 1.800 funtzio antzeztu zituzten, nahiz eta Egileorrek ez zuen guztietan parte hartu. Argentinan, Ekuadorren, Mexikon, Kolonbian, Parisen... eta 2007an, hamargarren urteurrena zela eta, Madrilgo La Latina antzokian antzeztu zuten berriro.[3]

Beste antzezlan hauetan parte hartu du:

  • Le frigo (la nevera)
  • El florido pensil
  • Mephisto
  • Becket
  • Banquetes de amor y risa
  • Última función
  • Los árboles mueren de pie
  • Romance de lobos
  • Fernando Krapp
  • Bandidos
  • La partida de caza
  • Luces de bohemia
  • El rehén

Musikagilea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Vuelta y vuelta (2005)

Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskadiko Filmategia. Zorion Egileor. .
  2. D. Bacigalupe eta G. Eguskiza. (2003/08). «Bodas de plata de un parto feliz» Bilbao (Bilboko Udala).
  3. a b María Arena. (20023/06). «B44.- Zorion Eguileor, actor, músico...: "Aste Nagusia la inventé yo". María Arana / La tira de Amenofis» Bilbao (Bilboko Udala).
  4. «'Atzerrian esaten hasi dira 'El Hoyo' kultuzko filma dela, eta etiketa dotorea da'» EITB 2019-10-31 (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  5. (Gaztelaniaz) ElPais. «¿Cómo es "El hoyo", la película española de Netflix que es tendencia en Uruguay?» Diario EL PAIS Uruguay (Noiz kontsultatua: 2020-08-13).
  6. (Gaztelaniaz) Alejandra Rodrigo. (2020-03-23). «CÓMO VER EL CINE» Independiente de Hidalgo (Noiz kontsultatua: 2020-08-13).
  7. (Gaztelaniaz) «Egoísmo y desolación» La Vanguardia 2019-11-08 (Noiz kontsultatua: 2020-08-13).
  8. EiTB. (2010-9-3). Los protagonistas de 'Mi Querido Klikowsky" se van de puente. .
  9. (Gaztelaniaz) «Zorión Egileor biografía, filmografía» LaHiguera.net (Noiz kontsultatua: 2020-08-13).
  10. «Zorion Egileor eta Saioa Domínguez izango dira Pregoilari eta Txupinera - Uriola.eus» uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-13).
  11. (Gaztelaniaz) «Bilbao.eus, InfoBilbao, Noticias, FANT PRESENTA EL LARGOMETRAJE “VIEJOS”, DIRIGIDO POR RAÚL CEREZO Y FERNANDO GONZÁLEZ GÓMEZ Y PROTAGONIZADO POR ZORION EGUILEOR, FANT DE HONOR DE ESTA EDICIÓN» www.bilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]