Abiadura handiko tren

Wikipedia(e)tik
(AHTtik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Abiadura handiko trenak, Europan (2011)

   320–350 km/h

   300 km/h

   250–280 km/h

   200–230 km/h

Abiadura handiko trenak, Asian (2011)

   300+ km/h

   250–299 km/h

   200–249 km/h

   Eraikitzen

   Beste trenbideak

Abiatura handiko trena (AHT) dauden trenbide hobetuetan 200 km/h[1] eta trenbide berri berezietan 250 km/h[1] abiaduraraino irits daitekeen tren edo burdinbide sarea da. Askotan, AHT sigla Euskal Y sarea izendatzeko erabiltzen da.

Abiadura handia izateak beste garraiobide batzuk baino egokiago bihurtzen du distantzia ertaineko bidaiak bizkor egiteko (ez, ordea, distantzia labur edo luzeetarako), eta garraiobide seguruenetako bat da, milioi bidaiariko eta kilometroko izaten den biktima kopuruari begiratuz gero.[2] Hala ere, soinu kutsadura handia sortzen du, hesiak jartzen ditu lurraldean, paisaia aldatzen du, ikusizko eragin handia du,[2] eta energia kontsumo handia du (orduko 300 kilometroko abiaduran doan trenak, orduko 100 kilometroan doanak baino bederatzi aldiz energia gehiago kontsumitzen du).[3]

Eduki-taula

[aldatu] Espainia

Sakontzeko, irakurri: AVE
Abiadura handiko trenbideen dentsitatea, Europan, milioi biztanleko (2010). Espainia zen, ordurako, abiadura handiko trenbideen dentsitaterik handiena zuen munduko Estatua, eta aldea are handiagoa da geroztik.
Abiadura handiko trenbideen dentsitatea, Asian, milioi biztanleko (2010).

Espainian, ugari eraiki dira abiadura handiko trenbideak (behar baino askoz gehiago, hainbat adituren ustez):[4][5][6][3] guztira, abiadura handiko trenbideetan 2.665 kilometro ditu, Europako beste ezein estatuk baino gehiago. Abiadura handiko trenbidearen kilometro gehien duen munduko bigarren estatua da, Txinaren atzetik.[7] Bidaiari kopuruari begiratuz gero, berriz, 2008an, Frantziako abiadura handiko trenbideek 113 milioi bidaiari izan zituzten; Japoniakoek, ia 300 milioi; Espainiakoak ez ziren 20 milioira heldu (2010ean, abiadura normaleko distantzia luzeko trenak barne, 22,2 milioi bidaiari).[6][7]

Gainera, ugari dira, orobat, Espainian eraikitzen edo eraikitzekotan diren abiadura handiko trenbideak ere, eta Estatuari ekarriko dizkioten ekonomia galera handiek kezka eragin dute Espainiako ekonomia eredua iraunezintzat jotzen dutenen artean.[7][8]

[aldatu] Abiadura handiko trenbideen luzerak, estatuz estatu

Estatua
Erabiltzen
(km)
Eraikitzen
(km)
Estatuko
guztizkoa
(km)
Estatuko dentsitatea
(km erabiliak /
milioi biztanle)
 Txina 6.158 14.160 20.318 4,6
 Espainia 2.665 1.781 3.744 57,9
 Japonia 2.118 377 2.495 16,5
 Frantzia 1.872 730 2.602 28,4
 Alemania 1.032 378 1.410 12,6
 Italia 923 92 1.015 15,1
 Errusia 780 400 1.180 5,4
 Turkia 447 591 1.038 6,2
 Taiwan 345 0 345 15,0
 Hego Korea 330 82 412 6,7
 Belgika 209 0 209 19,0
 Herbehereak 120 0 120 7,1
 Erresuma Batua 113 0 113 1,8
 Suitza 35 72 107 4,4

[aldatu] Erreferentziak

  1. a b UIC
  2. a b Javier CAMPOS MÉNDEZ, Ginés DE RUS MENDOZA eta Ignacio BARRÓN DE ANGOITI: El transporte ferroviario de alta velocidad: una visión económica, Fundación BBVA, 2009.
  3. a b Carlos TAIBO: «Menos mal que nos queda el AVE», Público, 2010-06-08.
  4. Alex FERNÁNDEZ MUERZA: «Luis Santos y Ganges, experto en urbanismo y ferrocarril: "El modelo ferroviario español y la moda de los soterramientos son locuras colectivas"», Consumer, 2011-06-04.
  5. Reuters: «Los "aeropuertos fantasma" españoles», ABC, 2011-06-22. Eskuratze data: 2011-07-26.
  6. a b Óscar LÓPEZ-FONSECA «Las estaciones fantasma del AVE», Público, 2011-02-27.
  7. a b c Fernando DÍAZ VILLANUEVA: «Fomento necesitaría 67 años para amortizar la actual red de AVE. Los costes ocultos del AVE son mucho más onerosos de lo que cabría pensar. Si Renfe tuviera que amortizar la red tardaría 7 milenios.», Libertad Digital, 2011-02-11.
  8. DFC: «AVEs, Aeropuertos, Autopistas y Tranvías: La Cleptocracia arruina España», dfc-economiahistoria.blogspot.com bloga, 2011-08-29.

[aldatu] Ikus, gainera

  • Euskal Y: Euskal Autonomia Erkidegoko abiadura handiko trenbidea.
  • Nafarroako Korridorea: Nafarroako Autonomia Erkidegoko abiadura handiko trenbidea.



Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak