Alvia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
120 saileko Alvia trena
130 saileko Alvia trena

Alvia distantzia luzerako tren mota da. Turista eta preferentzia motako jarlekuak dauzka, mugikortasun urriko pertsonei egokituriko sarbidea, eta kafetegia. Renfe Operadora konpainiaren jabetzakoa, tren honek bi zerbitzu eskaintzen ditu gaur egun, Madril eta Bartzelona artekoa batetik eta Madril eta Gijon artekoa bestetik.

Eduki-taula

[aldatu] Trenak

Alvia trenek motoredun bi mutur dauzkate, trenaren punta bakoitzean, tartean bagoiak, normalean lau bagoiez osaturiko unitateak.

Trenen bagoiak Arabako Rivabellosan fabrikatzen dituzte, Talgoren tailerrean.

[aldatu] Alvia trenak Euskal Herrian

2007ko abenduaren 21ean Madril eta Valladolid espainiar hirien arteko abiadura handiko trena inauguratu zen. Trenbide berri horrek AVE trenaz gain, abiadura handian bidaiatu dezaketen trenak ibiltzea posible egin zuen. Horien artean Alvia motako Talgoa. Horrela, Bilbo, Donostia eta Gasteiz Madrilekin elkartzen zituen Alvia motako tren zerbitzua jarri zen.

Trenak Valladoliderainoko bidea ohiko trenbidetik egiten du, eta ondoren eraiki berri den abiadura handiko trenbidea erabiltzen du. Ohiko Talgoa baino arinago joateagatik, bidaia denborak asko arinduz. Lehen Bilbo eta Madril bitarteko bidaia egiteko sei ordu behar baziren, Alvia trena jartzearekin batera 4 ordu eta 45 minutura gutxitu da. Bidaia azkarragoa izateaz gain, Renfek prezio merkeagoak ere jarri ditu. Horrela, Madrilerako bidaia 20 euro baino gutxiagora jaitsi zen, internet bidez erosita.

Bilbotik Madrilera egindako lehen bidaia 2007ko abenduaren 21ean egin zen, lehen ibilbidea 135 bidaiarik egin zuten eta trena Abandoko Iparreko Geltokira ailegatzean txaloz hartu zuten bertan zeuden pertsona gehienek, bertan zeuden beste batzuek AHTaren aurkako kontzentrazioa egin zuten, trenaren ibilbidea oztopatuz.

Madril-Atocha · Guadalajara Yebes · Calatayud · Tutera · Tafalla · Iruñea 3 tren norabide bakoitzean egunero
Madril-Atocha · Guadalajara Yebes · Calatayud · Tutera · Tafalla · Iruñea · Zumarraga · Donostia · Irun · Hendaia Tren 1 norabide bakoitzean egunero
Bartzelona-Sants · Camp de Tarragona · Lleida-Pirineus · Zaragoza-Delicias · Tutera · Castejón · Tafalla · Iruñea · Gasteiz · Miranda Ebro · Burgos-Rosa de Lima · Palentzia · Sahagún · León · Astorga · Bembibre · Ponferrada · O Barco de Valdeorras · A Rúa-Petín · San Clodio-Quiroga · Monforte de Lemos · Ourense-Empalme · Redondela · Vigo Tren 1 norabide bakoitzean egunero
Bartzelona-Sants · Camp de Tarragona · Lleida-Pirineus · Zaragoza-Delicias · Iruñea · Donostia · Irun 2 tren norabide bakoitzean egunero
Bartzelona-Sants · Camp de Tarragona · Lleida-Pirineus · Zaragoza-Delicias · Logroño · Miranda Ebro · Bilbo-Abando Tren 1 norabide bakoitzean egunero
Bartzelona-Sants · Camp de Tarragona · Lleida-Pirineus · Zaragoza-Delicias · Tutera · Castejón · Alfaro · Calahorra · Logroño · Haro · Miranda Ebro · Laudio · Bilbo-Abando Tren 1 norabide bakoitzean egunero

[aldatu] Prezioak

Renfek tren mota honetarako ezarritako joaneko prezioak honakoak dira:

Ibilbidea Tarifa Normala Web Tarifa
Bilbo - Madril Turista: 43,20 Turista: 17,25
Preferentea: 67,00
Irun/Donostia - Madril Turista: 46,30 Turista: 18,55
Preferentea: 71,80
Gasteiz - Madril Turista: 41,20 Turista: 16,50
Preferentea: 63,90

[aldatu] Ikus, gainera

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak