A World Without Heroes

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
"A World Without Heroes"
Kiss(r)en singlea
Music from "The Elder" albumetik
Argitalpena 1981 (AEB)
Formatua 7"
Grabazioa Ace in the Hole Studios, A&R Studios, New York, NY; Record Plant Studios, New York, NY;
1981
Musika mota Art rock
Iraupena 2:42
Diskoetxea Casablanca NB-2343 (US)
Idazlea Gene Simmons, Paul Stanley, Lou Reed, Bob Ezrin
Ekoizlea Bob Ezrin
Kiss (r)en single kronologia
"Tomorrow" / "Naked City"
(1980)
"A World Without Heroes" / "Dark Light"
(1981)
"I" /
"The Oath"
(1981)

"A World Without Heroes" Kiss hard rock talde amerikarraren abestia da. Gene Simmons, Paul Stanley, Lou Reed eta Bob Ezrin agertzen dira idazle kredituetan, eta beraien 1981eko Music from "The Elder" albumean argitaratua izan zen.[1]

Jatorrian "Every Little Bit of Your Heart" izena eramango zuen, baina letra aldatu zitzaion albumaren kontzeptuan sartu ahal izateko, eta Lou Reedek letrarekin lagundu zuen, "A world without heroes is like a world without sun" (Heroirik gabeko mundua eguzkirik gabeko mundua bezalakoa da) idatziz.[2]

Abestia balada geldo bat da non Simmonsek abesten duen eta Stanleyk gitarra soloa jotzen duen. The Elder albumerako single nagusi moduan kaleratu zuten eta 56. postua lortu zuen AEBetan eta 55.a EBn.[3]

Bideo bat grabatu zuten singlea promozionatzeko, eta MTV kateak eman zuen Kissen lehen bideoa izan zen.[4]

Bideoa eta zerrendetan lortu zuten postuak egokiak baziren ere, Kissek ez zuen abestia zuzenean jo zaleek 90. hamarkaldiko erdialdeko Kiss konbentzioetan eskatu zuten arte. Honek 1996ko Kiss Unplugged emanaldian eta ondorengo diskoan abestiaren bertsio akustiko bat jotzera eraman zituen.

Cheren bertsioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991n, Cherek abesti honen bertsioa grabatu zuen bere Love Hurts albumerako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kiss single historia
  2. Sharp, Ken. (1996ko uztailaren 19a). "The Return of KISS - 'It's Time for Spectacle'". Goldmine #147.
  3. Nazioarteko Zerrenden Historia
  4. Gooch, Curt and Jeff Suhs. KISS Alive Forever: The Complete Touring History. Billboard Books, 2002. ISBN 0-8230-8322-5