Talk to Me (Kiss abestia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
"Talk to Me"
Fitxategi:Talk to Me sleeve.jpg
Kiss(r)en singlea
Unmasked albumetik
Argitalpena 1980ko abuztuaren 24a
Formatua 45 rpm
Grabazioa The Record Plant,
New York City: 1980
Musika mota Hard rock
Iraupena 4:00
Diskoetxea Casablanca
Idazlea Ace Frehley
Ekoizlea Vini Poncia
Kiss (r)en single kronologia
"Shandi" / "She's So European"
(1980)
"Talk to Me" / "Naked City"
(1980)
"Tomorrow" / "Naked City"
(1980)

"Talk to Me" Kiss hard rock talde amerikarraren abestia da, beraien 1980ko Unmasked estudioko 8. albumean argitaratua. Abestia, AEBetan single moduan argitaratu ez zena, 1980ko azaroaren 1ean kaleratu zuten single moduan mundu osoan zehar. Abestia hainbat herrialdetako Top 40 zerrendetan sartu zen, postua latuena Suitzan lortu zuelarik, 10. postua. "Talk to Me" Ace Frehley (abestiaren idazle bakarra) taldean egon denean baino ez zuten jo.

Ingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Talk to Me" Ace Frehleyk idatzi eta abesten dituen albumeko hiru abestietako bat da. Albumean ere Frehleyren material gehiena agertzen da, nor gehiago idazten hasi zen bere bakarlari albuma kaleratu zen ondoren. Paul Stanleyk eta Gene Simmonsek pop-rock albuma egitea erabaki zuten arren (Kissentzako arraroa zena), Frehleyren konposizioek hard rock soinuarekin jarraitu zuten, ahal zuten guztia. Peter Crissek taldea utzi zuenetik, Frehley askotan botoetan 2-1 kanporatua izango zen Simmonsen eta Stanleyren eskutik (Eric Carr ez zen taldekidea besteak bezala, langile bat baino ez), eta pop-rock albuma egitea erabaki zuten. "Talk to Me" Vini Poncia ekoizlearekin batera idatzita ez zeuden bi abestietako bat da, bestea Frehleyren "Two Sides of the Coin" abestia zelarik.[1] Frehleyk abestian baxua ere jo zuen, Simmonsen ordez, taldearen baxujolea dena. Simmonsek ez zuen baxua jo Frehleyren abestietan, ezta Stanleyren abesti batzuetan ere.

"Talk to Me" ez zen inoiz single moduan argitaratu Ameriketako Estatu Batuetan, baina Top 40 zerrendetan sartu zen Australian, Herbehereetan, Alemanian eta Suitzan (non postu altuena lortu zuen, 10. postua). Abestia normalean "Naked City" abestiarekin batera kaleratuko zen B-alde moduan. Japonian, B-alde moduan "Easy As It Seems" argitaratu zen "Naked City" jadanik "Tomorrow" abestiarekin kaleratu zelako.[2] Taldeak playback egiten zuten bideo bat grabatu zuten West German telebistarako. Azaroaren 21ean, taldeak Sydney Showgroundean kontzertua eman zuten. Kontzertua grabatu zuten eta "The Inner Sanctum" izenarekin transmititu zuten. Nahiz eta kontzertua ez zen inoiz zuzeneko album moduan kaleratu, "Talk to Me" eta "New York Groove" abestien grabazioak Kissen album batzuetan agertu izan dira ("Talk to Me" The Box Set albumean eta "New York Groove" You Wanted the Best, You Got the Best!! albumean).

Zuzenean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Talk to Me" abestia Unmasked Tour biran zehar jo zuten eta, album guztia bezala, 80. hamarkadan zehar baztertu egin zuten. Kiss Farewell Tour biraren Asiako eta Australiako zatietan zehar, Kissek abestia jo zuen. Ez dute berriro abestia jo. Frehleyk ere abestia jo zuen Australian zehar egin zuen bira batean zehar.

Agerpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Talk to Me" hurrengo albumetan agertu izan da:

Bertsioak:

Abesti zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EB eta Irlandako singlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • A-aldea - "Talk to Me"
  • B-aldea - "She's So European"

Single internazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • A-aldea - "Talk to Me"
  • B-aldea - "Naked City"

Japoniako singlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • A-aldea - "Talk to Me"
  • B-aldea - "Easy As It Seems"

Langileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kreditatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kreditatu gabeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerrendak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdea Zerrenda (1980) Postua
Herbehereak Dutch Top 40 34[3]
Australia ARIA Charts 39[3]
Alemania Media Control Charts 32[3]
Suitza Swiss Singles Chart 10[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]