Rock and Roll All Nite

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
"Rock and Roll All Nite"
Kiss(r)en singlea
Dressed to Kill albumetik
Argitalpena 1975eko apirilaren 2a (AEB)
Formatua 7"
Grabazioa Electric Lady Studios,
New York City: 1975eko otsaila
Musika mota Hard rock, rock and roll
Iraupena Zuzenean 3:20 (7")
Estudiokoa 2:34
Diskoetxea Casablanca NB-829 (AEB)
Idazlea Paul Stanley, Gene Simmons
Ekoizlea Neil Bogart & Kiss
Kiss (r)en single kronologia
"Let Me Go, Rock 'n' Roll" / "Hotter Than Hell"
(1974)
"Rock and Roll All Nite" / "Getaway"
(1975)
"C'mon and Love Me" / "Getaway"
(1975)

"C'mon and Love Me" / "Getaway"
(1975)

"Rock and Roll All Nite (Zuzenean)" / "Rock and Roll All Nite"
(1975)

"Shout It Out Loud" / "Sweet Pain"
(1976)

"I Love It Loud (Zuzenean)" / "Unholy (Live)"
(1993)

"Rock and Roll All Nite (Unplugged)" / "Everytime I Look at You (Unplugged)"
(1996)

"Jungle (Irrati edizioa)" / "Jungle"
(1997)

"Rock and Roll All Nite"Kissen abestia da, beraien 1975eko Dressed to Kill albumean argitaratua. Albumeko bostgarren singlearen A-aldea bezala kaleratu zuten, albumeko "Getaway" abestiarekin batera.

Estudioko bertsioak 57. postua lortu zuen Billboard single zerrendan, aurretik postu garaiena lortu zuen singlea hobetuz, "Kissin' Time" (79. postua). Ondorengo zuzeneko bertsioa, 1975eko urrian kaleratua, 12. postua lortu zuen, taldeak 70. hamarkaldian lortuko zituen Top 20 abestietako lehena izan zelarik.[1] Hortik aurrera, Kissen abesti garrantzitsuenetarikoa bihurtu da, eta kontzertuak bukatzeko abesti bezela erabili izan dute ia kontzertu guztietan 1976 urtetik hona.[2][3] 2008an VH1 kateak historiako hard rock 16. abesti onena izendatu zuen.[4]

Kisseko taldekideek presio handia zeukaten beraien hirugarren albuma ateratzeko, 1975eko Dressed to Kill. Bapatean utzi zuten bira 1974ko Hotter Than Hell albumaren ondorengoan lan egiten hasteko albumak zerrendetan behera egiten hasi zuenean, nahiz eta abesti berririk ez zituzten. Saioak beraien diskoetxeko, (Casablanca), zuzendariak, Neil Bogartek ekoiztu zituen, nor kezkatuta zegoen taldeak oraindik ez zuelako lortu beraien zuzeneko emanaldietako urduritasuna album batean adieraztea, eta arazo hori norberak zuzendu gura zuen. (Taldeari etengabe eskatzen zioten material berriarekin joateko, horregatik, aurretik idatzitako abestien artean begiratu behar izan zuten, edo abesti berriak idatzi egunean zehar, besteei erakutsi, eta jarraian grabatu.)

Bogartek taldeko idazle nagusiei, singer/guitarist Paul Stanley abeslari/gitarjoleari eta Gene Simmons baxujoleari, Kiss eta bere zaleak identifikatuko zituen himno bat idaztea aholkatu zien -- Sly & the Family Stone taldearen "I Want to Take You Higher" bezala. Hotelean idazten zeudela, Stanleyri "I want to rock and roll all night, and party every day" letra bururatu zitzaion. Letra Simmonsi erakutsi ondoren, honek abesti zahar bateko, "Drive Me Wild" izenekoa, zati batzuk gehitu zizkion. Nahiz eta abestiak estribillo gogoraerraza zuen, hilabete batzuren ondoren abestia single moduan kaleratu zutenean, ez zuen arrakasta handirik izan zerrendetan.

Casablancak arazo ekonomiko larriak zituezez, Kiss Casablanca uztea eta beste diskoetxea batera joatea pentsatu zuen, baina nagusiek behin eta berriro ekiteagatik, zuzeneko albuma grabatzea erabaki zuten 1975ean, Alive!. Taldeak zuzenean transmititzen zuen energia eta urduritasuna ederki atzeman zuten Eddie Kramer rock ekoizleari esker, eta hori hoberen erakusten duen albumeko abestia "Rock & Roll All Night" izan daiteke. Bertsio hau estudiokoa baino luzeagoa zen (zuzeneko bertsioak Ace Frehleyren gitarra solo bat dauka, jatorrizkoan agertzen ez dena), baina Bogartek itxaroten zuen moduan, bapateko borroka oihua/hard rock klasikoa bihurtu zen, 12. postua lortuz eta albuma zerrendan gora egitea lortuz. 1975. urtetik, ez da egon Kissen kontzertu bakarra non ez duten "Rock & Roll All Night" abestia jo, eta taldearen abestirik identifikagarrienetarikoa bihurtu da.

Grabazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Rock and Roll All Nite" Paul Stanleyk eta Gene Simmonsek idatzi zuten Kiss Los Angelesen zegoenean, beraien Hotter Than Hell biran zehar, nahiz eta 1976ko urtarrilaren 26an Detroiteko Cobo Hallean eman zuten kontzertuan, Stanleyk Detroiten eta Detroiterako idatzitako abesti moduan aurkezten duen. Bira laster bukatu zen (1975eko otsaila), Casablanca Records diskoetxearen sortzaile eta presidentea zen Neil Bogartek Kiss estudiora bueltatzera behartu zuenean Hotter Than Hell albumari jarraitzeko zerbait grabatzeko, zeinek zerrendetan behera egin zuen eta ez zituen Casablancak buruan zituen salmenta helburuak bete. Bogartek taldeari eskatu zion gauza bat himno bat konposatzea izan zen, taldeak behar zuen gauza bat zela ikustean.[2][5] Abestia, berez, Slade taldearen Cum on Feel the Noize abestiak inspiratu zuen, eta askotan Rock And Rollaren himno nazional moduan ikusten dute (adibidez, Stanleyk 1996ko MTV Video Music Awards sarietan eman zuten emanaldian esaten du "nazio bakarra dago, Kiss Nazioa, eta Rock & Roll himno nazional bakarra dago: Rock and Roll All Nite, party everyday!").

Stanleyk estribilloa idatzi zuen, eta Simmonsek estrofak, aurretik idatzia zuen abesti bateko zatiak hartu zituelarik, "Drive Me Wild" izena zuena. Abestia taldeak Hotter Than Hell biraren amaieran grabatu zituen bi abestietako bat da, Electric Lady Studios estudioetara itzuli baino lehen, Dressed to Kill grabazio saioak egiteko.[5] Koruetarako, taldeak eta Bogartek kanpoko laguntzaile mordoa ekarri zuten abestu eta txalotzeko, Kissen birako langileak, estudioko musikariak eta Peter Crissen emazte zen Lydia barne. Birako langileetako batzuek beraien jakeetako kremailerak erabili zituzten zarata sortzeko.[2][6]

Zuzeneko emanaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

While "Rock and Roll All Nite" Kissen zuzeneko emanaldietan abesti finkoa bihurtuko zen arren, ez zuten berehala taldearen zerrendan sartu, ezta "Let Me Go, Rock 'n' Roll" bukatzeko abesti bezala ordezkatu ere.[5]

Kissek abesti hau jo zuen Salt Lake Cityn 2002ko Neguko Olinpiar Jokoetako amaiera zeremonian, zein Ace Frehleyk gaur egunerarte Kissekin egin duen azken emanaldia izan zen. Abestia Adam Lambertekin batera zuzenean jo zuten, American Idol saioaren 8. denboraldiko finalean, 2009ko maiatzaren 20an Los Angeleseko Nokia Theater antzokian.

Beste bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abestiaren jatorrizko bertsioa, Dressed To Kill albumean agertzen dena, ez dauka gitarra solorik, gerora grabatutako bertsio askok soloa duten bitartean. Kiss Unplugged albumeko bertsioan Ace Frehleyk eta Bruce Kulickek soloa banatzen dute. Unpluggedeko bertsioa single moduan kaleratu zuten eta 13. postua lortu zuen Billboardeko Mainstream Rock Tracks zerrendan.[7] Bertsio originala ere desagertzen doan einean amaitzen da; zuzeneko bertsioa guztiak Dressed to Kill albumeko beste abesti bateko azkenengo notekin bukatzen dira, Getaway abestikoak. Alive! albumeko bertsioko koruak "Detroit Rock City" abestiaren hasieran agertzen dira, 1976ko Destroyer albumean.

Agerpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Rock and Roll All Nite" hurrengo Kiss albumetan agertu izan da:

Langileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Rock and Roll All Nite" hainbat taldek bertsionatu dute, hala nola:

Beste euskarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Rock and Roll All Nite" Guitar Hero III: Legends of Rock (bertsioa), Guitar Hero: On Tour, Guitar Hero: Smash Hits, Karaoke Revolution Volume 2, Stick Dudes Gone Wild: Rock Band, Tony Hawk's Underground (Alive IV albumeko bertsioa), Madden NFL 11 and as downloadable content for Rock Band 3 (deskargatu daitekeen eduki gisa) bideojokoetan erabili izan dute.

Abestia Joe Louis Arena estadioko Red Wingsen zaleen abesti gogotsuenetako bat da.[8][9] 2009ko Stanley Cup Finalseko gertaera batean, zaleek estribilloa abesten jarraitu zuten nahiz eta diskoa bukatu zen, NHLren araudian musika eten beharra dagoela esaten badu ere. Mike Emrickek NBC katearen zuzeneko saioan esan zuenez, "Ligaren araudian, musika amaitu beharra dagoela esaten du jokoa martxan jartzen denean, baina horrek ez du zaleek abesten jarraitzea galarazten!".[10]

Abestia Detroit Rock City filmaren hasieran entzuten da Mystery Kissen tributu taldeak abestua. Telebistako hainbat saiotan ere agertu da, hala nola The Simpsons eta Family Guy.

Poisonen bertsioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Rock and Roll All Nite"
Poison(r)en singlea
Less Than Zero albumetik
Argitalpena 1987ko urriaren 2a
Grabazioa 1987
Musika mota Glam metal, heavy metal
Diskoetxea Enigma/Capitol Records
Idazlea Stanley/Simmons
Ekoizlea Ric Browde
Poison (r)en single kronologia
"I Won't Forget You"
(1987)
"Rock and Roll All Nite"
(1987)
"Nothin' but a Good Time"
(1988)

"Rock and Roll All Nite" Poison rock talde amerikarrak bertsionatu eta single moduan kaleratu zuen Less Than Zero soinu-banda albumetik (1987an argitaratua). It was released on a Poisonen The Best of Poison: 20 Years of Rock albumean berriro kaleratu zuten 2006an, eta 2007an berriro Poison'd bertsio albumean.

"Nothin' But a Good Time" musika bideoaren hasieran, Poisonek "Rock and Roll All Nite" abesten du.

Langileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   The Complete KISS Singles Chart Action, 1974–, The KISSFAQ, http://www.kissfaq.com/charts/scharts.html. Noiz kontsultatua: 2006-07-13 .
  2. a b c   Gooch, Curt; Suhs, Jeff (2002), KISS Alive Forever: The Complete Touring History, Billboard Books, ISBN 0-8230-8322-5 .
  3.   Prato, Greg, "Rock and Roll All Nite", Allmusic, http://www.allmusic.com/song/t1691075. Noiz kontsultatua: 2006-07-17 .
  4.   spreadit.org music, http://music.spreadit.org/vh1-top-100-hard-rock-songs/. Noiz kontsultatua: 2009-02-07 .
  5. a b c   Gill, Julian (2005), The KISS Album Focus, Volume 1 (3rd Edition), Xlibris Corporation, ISBN 1-4134-8547-2 .
  6.   Leaf, David; Sharp, Ken (2003), KISS: Behind the Mask: The Official Authorized Biography, Warner Books, ISBN 0-446-53073-5 .
  7.   Billboard single zerrendaren historia - Kiss, http://www.billboard.com/bbcom/retrieve_chart_history.do?model.vnuArtistId=5004&model.vnuAlbumId=1210294. Noiz kontsultatua: 2009-02-18 .
  8. http://www.youtube.com/watch?v=VdL8duzAulY
  9. http://www.youtube.com/watch?v=x0Knvr8a86g&feature=related
  10. http://www.youtube.com/watch?v=Df4qMtx5ndo&feature=fvw