Lick It Up

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lick It Up
Fitxategi:Lick it up cover.jpg
Kiss(r)en estudioko albuma
Argitaratze data 1983ko irailaren 18a
Grabazioa 1983ko uztaila - abuztua
Musika mota Hard rock, heavy metal, glam metal, arena rock, album rock[1]
Iraupena 41:27
Hizkuntza Ingelesa
Diskoetxea Mercury
Casablanca
Ekoizpena Michael James Jackson, Gene Simmons, Paul Stanley
Kiss(r)en kronologia
Creatures of the Night
(1982)
Lick It Up
(1983)
Animalize
(1984)
Kalifikazio profesionalak
Kalifikazioa
Iturria Puntuazioa
Allmusic 3.5/5 stars[1]
Vista Records 4/5 stars[2]
Metal Nightfall 5/5 stars[3]
Rolling Stone 2/5 stars[4]
Wiki letter w.svg Taula hau hobetu beharra dago. Informazio gehiagorako begiratu laguntza.

Lick It Up Kiss talde amerikarraren 11. estudioko albuma da. Albuma kaleratu zen egunean, Kiss MTV katean agertu ziren beraien makillajea gabe. Taldearen hasierako egunetatik makillajerik gabe egiten zuten lehen agerpen publikoa izan zen. Albumaren portadan, Gene Simmons baxu-jotzaile/taldearen sortzailea mihina erakusten agertzen da, zaleei Kiss izaten jarraitzen zutela erakusteko, makillajearekin edo makillajerik gabe. Lick It Up platino mota lortu zuen 1990eko abenduaren 19an.

Albumeko izenburua duen abestia taldearen zuzeneko emanaldietan erregulartasunez jotzen duten bitartean, albumeko gainerako abestiak gutxitan jotzen dituzte.

Digital Dream Door-ek Lick It Up albuma glam metal albumetako 7. album onena moduan sailkatu zuen.[5] Kerrang! aldizkariak 1983ko hard rock albumetako 3. album onena moduan sailkatu zuen Lick It Up.[6]

Laburpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lick It Up Kissek 1982ko Creatures of the Night aurkeztu zuen soinu gogorrarekin jarraitu zuen. Baina Creatures of the Night ez bezala, Lick It Up albumak askoz salmenta hobea izan zuen. 1983ko abenduaren 22an urre mota izatea lortu zuen,[7] Unmasked albumetik zertifikazioa lortu zuen lehen Kiss albuma izanaz. Makillajea kendu zuten ondoren lortu zuten promozioa dela eta izan daiteke salmenten arrakasta hau[erreferentzia behar].

"Lick It Up" eta "All Hell's Breakin' Loose" single modura kaleratu zituzten albumeko abesti bakarrak dira. Singleak promozionatzeko, itxura berdintsua zuten bi musika bideo kaleratu zituzten, non taldea (hainbat emakumerekin batera) inguru desolatu, post-apokaliptikoetan agertzen den.

Vinnie Vincent gitarjole nagusia ofizialki agertzen den lehen Kiss albuma da; Creatures of the Night albumean jo zuen baina ez da kredituetan agertzen. Vincent album baten portadan agertzen den lehen aldia da ere, Creatures of the Night albumaren portadan Ace Frehley agertzen baitzen, nahiz eta Killers taldearen bigarren arrakasta albuma kaleratu ondoren taldea utzi zuen, eta albumaren grabaketan parte hartu ez izan.

Vincent, hala ere, ez zen legez inoiz taldekide izan. Taldean egiten zuen lanari buruzko eta bere soldatari buruzko arazoak direla eta (txosten batzuek diote Vincentek taldearen irabazi gordinen portzentai bat eskatu zuela, eta ezetz esan ziotela), Vincentek ez zuen inolako kontraturik sinatu bere lana ofiziala zela ziurtatzen zuena. Arazo hauek, baita Vincent Kissen susperraldiaren arduradun bakarra zenaren pentsatzeak, taldea utzi beharra ekarri zuen (edo taldetik bota izatea, iturriaren arabera) after the European leg of the Lick It Up biraren Europako zatiaren ondoren.

Hain denbora laburrean gitarjole bat aurkitzeko sailtasuna zela eta, Vincent berriro sartu zen taldean biraren Amerikako zatiarentzako. Hala ere, kontratua sinatzeko ukoak arazoa izaten jarraitu zuen. Gainera, arazo larriago bat zegoen Vincent eta gainerako taldekideen artean: bere soloak; garai batean 5-8 minutu irauten zuten soloak, Paul Stanleyk hurrengo abestia aurkeztu ahal izateko, bapatean luzatu egiten ziren, batzutan beste taldekideak taula gainean Vincent noiz bukatu zeudelarik. 1984ko urtarrileko Los Angeleseko kontzertu batean, Vincent jotzen jarraitu zuen Stanleyk bukatzeko esaten zion arren; kontzertu ostean biak ia burrukara iritsi ziren, Stanleyk Vincent bere burua nabarmendu nahi zuela zioelarik eta Vincentek beste hiru taldekideei bere soloa zapuztu zutela eta gitarjole huts moduan tratatu nahi zutela salatuaz. Eric Carr, Gene Simmons eta hainbat roadie burrukan sartu behar izan ziren bakea ezartzeko. Martxoko kontzertu batean Quebecen, Kanadan, taldea kontzertu bukatzear zegoelarik, Vincent solo bat egiten hasi zen, beste taldekideak eszenatokian ezer egin gabe utziaz. Vincentek talde utzi zuen (edo bota egin zuten bigarren aldiz, bertsioaren arabera berriro ere) handik gutxira. Aldi honetan kaleratze hau behin betikoa izan zen.

Simmonsen eta Stanleyren esanetan Vinnie Vincent inoiz "ofizialki" taldekide izan ez arren, portadan agertzen da eta kredituetan agertzen da taldeko gitarjole nagusi bezala. Vinnie Vincent "ofizialki" gitarjole nagusia izan bazen, Lick It Up gaur egun arte, kredituetan Kisseko taldekideak baino ez agertzen diren album bietako bat izango zen, kanpoko idazlerik gabe eta bertsiorik gabe, bestea 2009ko Sonic Boom izanik.

"All Hell's Breakin' Loose" taldeko lau kideek (garai haretakoak) idazle kredituak dituzten historiako abesti bietako bat da, bestea "Love Theme From Kiss" izanik.

Kissology 2rako elkarrizketa batean, Paul Stanleyk esan zuen: "Jendea orduan beraien begiekin entzuten zegoen belarriekin baino. Izan ere, Creatures of the Night Lick It Up baino album hobea da." Hauxe ere esan zuen: "Nire ustez, jendeak Creatures of the Night baino Lick It Up erosteko arrazoi bakarra makillajerik ez genuela da. Arrazoi bakarra hori izan zen."

Abesti zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Znbk. Izenburua Idazlea(k) Ahotsa Iraupena
1. "Exciter"   Paul Stanley, Vinnie Vincent Paul Stanley 4:10
2. "Not for the Innocent"   Gene Simmons, Vincent Gene Simmons 4:22
3. "Lick It Up"   Stanley, Vincent Stanley 3:56
4. "Young and Wasted"   Simmons, Vincent Simmons 4:05
5. "Gimme More"   Stanley, Vincent Stanley 3:43
6. "All Hell's Breakin' Loose"   Eric Carr, Stanley, Simmons, Vincent Stanley 4:34
7. "A Million to One"   Stanley, Vincent Stanley 4:17
8. "Fits Like a Glove"   Simmons Simmons 4:04
9. "Dance All Over Your Face"   Simmons Simmons 4:16
10. "And on the 8th Day"   Simmons, Vincent Simmons 4:02

Langileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

eta

Zerrendak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albuma
Zerrenda (1983) Postu
gorena
US Billboard Pop Albums[8] 24
UK Albums Chart[9] 7

Singleak

Singlea Zerrenda (1983) Postu
gorena
"Lick It Up" US Billboard Hot 100[10] 66
Canada Pop Singles[11] 32
France Pop Singles[12] 58
Switzerland Pop Singles[13] 24
UK Pop Singles[14] 31

Zertifikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdea Mota Salmentak
Kanada[15] Urrea 50.000
Ameriketako Estatu Batuak[16] Platinoa 1.000.000

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez)  Greg Pratoren berrikustea, http://www.allmusic.com/album/r11065. Noiz kontsultatua: 2011-08-20 .
  2. http://www.vistarecords.proboards.com/index.cgi?board=albumreviewsanddiscussion&action=display&thread=161
  3. http://metal.nightfall.fr/index_437_-lick-1983.html
  4. http://www.rollingstone.com/music/artists/kiss/albumguide
  5.   Dream Door, http://digitaldreamdoor.com/pages/best_metal-hair-alb.html .
  6.   Kerrang! aldizkariaren 1983ko hard rock album onenen zerrenda, http://www.rocklistmusic.co.uk/kerrang.html. Noiz kontsultatua: 2011-04-11 .
  7.   RIAA Urre & Platino datu basea, http://www.riaa.com/goldandplatinumdata.php?resultpage=1&table=SEARCH_RESULTS&action=&title=lick%20it%20up&artist=kiss&format=&debutLP=&category=&sex=&releaseDate=&requestNo=&type=&level=&label=&company=&certificationDate=&awardDescription=&catalogNo=&aSex=&rec_id=&charField=&gold=&platinum=&multiPlat=&level2=&certDate=&album=&id=&after=&before=&startMonth=1&endMonth=1&startYear=1958&endYear=2009&sort=Artist&perPage=25. Noiz kontsultatua: 2009-02-10 .
  8.   Billboard zerrenden historia - Kiss albumak, http://www.billboard.com/bbcom/retrieve_chart_history.do?model.chartFormatGroupName=Albums&model.vnuArtistId=5004&model.vnuAlbumId=66345. Noiz kontsultatua: 2009-02-10 .
  9.   UK Album zerrenden historia - Kiss albumak, http://www.chartstats.com/albuminfo.php?id=7556. Noiz kontsultatua: 2009-07-15 .
  10.   Billboard zerrenden historia - Kiss singleak, http://www.billboard.com/bbcom/retrieve_chart_history.do?model.chartFormatGroupName=Singles&model.vnuArtistId=5004&model.vnuAlbumId=66345. Noiz kontsultatua: 2009-02-10 .
  11.   RPM zerrenden artxiboa Collections Canada, http://www.collectionscanada.gc.ca/rpm/028020-119.01-e.php?&file_num=nlc008388.4439&type=1&interval=20&PHPSESSID=ls9vl5ritujsciu7jardr2bg07. Noiz kontsultatua: 2010-05-23 .
  12.   InfoDisc artxiboak, http://www.infodisc.fr/Artistes.php. Noiz kontsultatua: 2010-05-23 .
  13.   Lescharts.com, http://lescharts.com/showitem.asp?interpret=KISS&titel=Lick+It+Up&cat=s. Noiz kontsultatua: 2010-05-20 .
  14.   The Official Charts, http://www.theofficialcharts.com/artist/_/kiss/. Noiz kontsultatua: 2010-05-23 .
  15.   Kanadako album zertifikazioak – Kiss – Lick It Up. Music Canada., http://www.musiccanada.com/GPSearchResult.aspx?st=Lick+It+Up&sa=Kiss&smt=0 .
  16.   Amerikako album zertifikazioak – Kiss – Lick It Up. Recording Industry Association of America., http://www.riaa.com/goldandplatinumdata.php?artist=%22Lick+It+Up%22 .