Hard Luck Woman

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
"Hard Luck Woman"
Fitxategi:Hard Luck Woman single 1976.jpg
Kiss(r)en singlea
Rock and Roll Over albumetik
Argitalpena 1976ko abendua (AEB)
Formatua 7"
Musika mota Folk rock, pop rock
Iraupena 3:29
Diskoetxea Casablanca NB-873A (AEB)
Idazlea Paul Stanley
Ekoizlea Eddie Kramer
Kiss (r)en single kronologia
"Beth" / "Detroit Rock City"
(1976)
"Hard Luck Woman" / "Mr. Speed"
(1976)
"Calling Dr. Love" / "Take Me"
(1977)

"Hard Luck Woman" Kiss hard rock talde amerikarraren abestia da eta beraien 1976ko Rock and Roll Over albumeko single nagusia. Abestia Kisseko gitarjole den Paul Stanleyk idatzi zuen Rod Stewartek abestu zezan, baina Stewartek interesik jarri ez zuenean, Kissek bere albumen batean sartzeko gorde zuen.[1]

Peter Criss bateriak abestua, taldeak urte horretan lehenago atera zuten "Beth" singlearekin lortu zuten arrakastarekin jarraitzen ahalegindu ziren, Crissek abesten duen beste amodio abesti bat kaleratuz. Plana ondo irten zen, izan ere singlea AEBetako Top 20an sartu zen, 15. postua lortu zuelarik.

"Zuzeneko" bertsio bat agertzen da 1977ko Alive II albumean; hala ere, geroago jakin izan zen bertsio hori jende gabe grabatu zela, eta gero zaleen hotsak gainetik jarri zirela.

Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Giuliano Palma & The Bluebeaters bertsio bat egin zuten beraien 2005eko "Long Playing" albumerako.
  • Danish heavy metal band Pretty Maids heavy metal talde daniarrak beraien 1997ko Spooked albumerako bertsionatu zuten.
  • Redd Krossek Kanako Nakayamarekin batera abestia bertsionatu zuen 1998ko Kiss Tribute In Japan tributu albumean.

Langileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Leaf, David and Ken Sharp. KISS: Behind the Mask: The Official Authorized Biography, Warner Books, 2003. ISBN 0-446-53073-5