Lick It Up (abestia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
"Lick It Up"
Kiss(r)en singlea
Lick It Up albumetik
Argitalpena 1983 (AEB)
Formatua 7"
Grabazioa Right Track Studios,
New York City: 1983
Musika mota Glam metal, hard rock
Iraupena 3:58
Diskoetxea Mercury 814 671-7 (AEB)
Idazlea Paul Stanley, Vinnie Vincent
Ekoizlea Micheal James Jackson, Paul Stanley eta Gene Simmons
Kiss (r)en single kronologia
"I Love It Loud" / "Danger"
(1982)
"Lick It Up" / "Dance All Over Your Face"
(1983)
"All Hell's Breakin' Loose" / "Young and Wasted"
(1984)

"Lick It Up" Kiss hard rock talde amerikarraren glam metal motako abestia da. Beraien 1983ko Lick It Up albumeko abesti nagusia da, izenburu berdinarekin.

Paul Stanley gitarjole/abeslariak eta Vinnie Vincent gitarjoleak idatzia, abestia albumeko lehen single moduan kaleratu zuten 1983an.

Singlea promozionatzeko bideo bat egin zuten. Taldea makillajerik gabe agertzen den lehen bideoa izan zen. Bideoa MTV katean agertu zene 1983ko irailaren 18an J.J. Jacksonek aurkeztutako ordu erdiko saio berezi batean. Nahiz eta singleak promozio handia eduki zuen, Billboard Hot 100 amerikar zerrendako 66. postua baino ez zuen lortu,[1] hainbat herrialdetako Top 40 zerrendetan sartu zen arren.[2]

"Lick It Up" kaleratu zutenetik ia bira guztietan jo dute, eta Alive III eta Kiss Symphony: Alive IV Kissen zuzeneko albumetan agertzen da. Abestia 2001eko The Box Set bilduman ere agertzen da. 2011 urtean, oraindik zuzenean jotzen duten makillajerik gabeko garaiko abestietako bat da, eta taldearen setlisteko benetako parte dela esan dezakegu.

Bigarren estribilloaren ondoren dagoen gitar-zubia gitar solo oso bat izango zen; hala ere, dirudienez Vinnie Vincentek grabatu zuen soloa ez zuten onartu, eta orduan Gene Simmonsek beste solo bat grabatzeko eskatu zion. Orduan, Vincentek zubi bat egin zuen breakdown batek jarraitzen ziona.[erreferentzia behar]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]