Christine Sixteen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
"Christine Sixteen"
Fitxategi:Christine Sixteen single.jpg
Kiss(r)en singlea
Love Gun albumetik
Argitalpena 1977 (AEB)
Formatua 7"
Grabazioa Record Plant Studios,
New York City: 1977
Musika mota Hard rock
Iraupena 3:10
Diskoetxea Casablanca NB-889-AS-RE-1 (AEB)
Idazlea Gene Simmons
Ekoizlea Eddie Kramer & Kiss
Kiss (r)en single kronologia
"Calling Dr. Love" / "Take Me"
(1976)
"Christine Sixteen" / "Shock Me"
(1977)
"Love Gun" / "Hooligan"
(1977)

"Christine Sixteen" Kiss hard rock talde amerikarraren abestia da. Abestia 1977ko Love Gun albumean argitaratua izan zen. 1977an Ameriketako Estatu Batuetan single moduan kaleratua, singleak urte horretan 25. postua lortu zuen Billboard Hot 100 zerrendan,[1] eta Kanadan berdina egin zuen, 22. postua lortuaz.

Gene Simmons baxu-jotzaile/abeslariak idatzia eta abestua, Christine izeneko 16 urteko neska batekin maitemintzen den gizon nagusi bati buruz hitz egiten du. Abestiaren gaia eta letra polemikoak izan ziren, eta hainbat irrati kateek ez zuten abestia jarri, beste kate batzuek (hala nola, New Yorkeko WABC irratia, eta WKBW irratia Buffalon) arratsaldeko 7etatik aurrera bakarrik jartzen zituzten. Abestiaren izenburua Paul Stanleyri otu zitzaion, izen hori zuen abesti bat idazteko ideia zuena, Simmons abesti honekin etorri zen arte.[2] Singlearen azalean bi iraupen desberdin agertu ziren; 3:13, eta 2:52. Biek 3:10 irauten zuten.

Abestia Tone Lōcen 1989ko "Funky Cold Medina" abestian agertzen zen.

Abestia Gin Blossomsek bertsionatu zuen 1994ko Kiss My Ass: Classic Kiss Regrooved tributu albumean, baita All taldeak ere Hard to Believe: Kiss Covers Compilation albumean.

Langileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerrendak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdea (1977) Postu
gorena
Australia 99
Kanada 22
Alemania 46
Ameriketako Estatu Batuak 25

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   AllMusic Billboard singleak, http://www.allmusic.com/album/r11060. Noiz kontsultatua: 2009-01-27 .
  2. Leaf, David and Ken Sharp. KISS: Behind the Mask: The Official Authorized Biography, Warner Books, 2003. ISBN 0-446-53073-5