Kiss
| KISS | ||
|---|---|---|
| Datuak | ||
| Jatorria | New York |
|
| Musika mota | Hard rock, heavy metal | |
| Urteak | 1972 - egun | |
| Diskoetxeak | Casablanca, Mercury, Sanctuary, Columbia, Universal Music | |
| Webgunea | www.kissonline.com www.kissontour.com | |
| Taldekideak | ||
| Paul Stanley Gene Simmons Eric Singer Tommy Thayer |
||
| Lehenagoko taldekideak | ||
| Ace Frehley Peter Criss Bruce Kulick Eric Carr Vinnie Vincent Mark St. John |
||
KISS New Yorken 1973an sortutako glam rock eta heavy metal musika taldea da. Talde honek bere lehengoko pausoak 1972an eman zituen.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
70 hamarkadaren hasieran Paul Stanley-k eta Gene Simmons-ek Wicked Lester taldea utzi eta proiektu berri bati ekin zioten Ace Frehley eta Peter Criss-ekin batera. Paul eta Genen-n erlazioa hasieran txarra izan arren, azkenik lagunik oberenak egin ziren. Segituan hasi ziren beste taldekide berri batzuk bila. "Rolling stones" aldizkarian ikusitako iragarki baten bitartez, Peter Criss bateriajolea ezagutu zuten eta gerozeago "The Village Voice", aldizkarian ikusitako iragarki batek bitartez Ace frehley ezagutu eta gitarra solista bezela hartu zuten, taldekideek eginiko audizio batean. Gutxira, "Casablanca records" disketxearekin kontratua sinatu zuten ta denbora laburrean hiru diska grabatu zituzten: KISS,Hotter Than Hell eta Dressed To Kill.
Hasieratik etengabe lanean, 24 urrezko albumak lortu dituzte eta munduan zehar 100 milioi disko baino gehiago saldu dituzte. Aurpegiko margoengatik eta eszenako janzkerengatik ezagunak, KISSek ospea lortu zuen zuzeneko emanaldi landuei esker. Haietan, su harnasketak, odolezko tuak, ke gitarrak eta su artifizialak ohikoak ziren. Haren irudi nahasezina promozioa hoberena izan da, eta KISS markak Elvis Presleyenak baino gehiago saltzen du.
Jatorrizko osakideak Gene Simmons (baxua eta ahotsa), Paul Stanley (erritmo gitarra eta ahotsa), Paul "Ace" Frehley (gitarra nagusia eta ahotsa) zein Peter Criss (bateria eta ahotsa) izan ziren. Drogen gehiegizko erabilpenak nahiz sormen arazoak zirela kausa, Crissek eta Frehleyk taldea utzi zuten 1982an. Orduko, haien arrakasta komertziala ez zen lehen bezain indartsua.
1983an, makilajea alboratuta, berpiztu egin zen KISSen arrakasta. 1996an, jatorrizko osakideak eta makilajeak bueltatuta, mundu osoko bira burutu zuten, ekonomikoki urteko arrakastatsuena. 210 hiritan jo zuten eta 2.2 milioi ikusle erdietsi zituzten gutxi gorabehera. Horren ostean Crissek eta Frehleyk berriro utzi zuten taldea, baina Eric Singer eta Tommy Thayer dituzte ordezko.
Taldekideak [aldatu]
Egungoak [aldatu]
- Paul Stanley – gitarra, abeslaria (1972–egun)
- Gene Simmons – baxua, abeslaria (1972–egun)
- Tommy Thayer – gitarra (2002–egun)
- Eric Singer – bateria (1991–1996, 2001–2002, 2004–egun)
Lehenagokoak [aldatu]
- Ace Frehley – gitarra (1972–1982, 1996–2002)
- Peter Criss – bateria (1972–1980, 1996–2001, 2002–2004)
- Bruce Kulick – gitarra (1984–1996)
- Eric Carr – bateria (1980–1991)
- Vinnie Vincent – gitarra (1982–1984)
- Mark St. John – gitarra (1984)
Diskografia [aldatu]
Filmografia [aldatu]
Home Videos / Dvd [aldatu]
- Kiss Meets the Phantom of the Park (1978)
- Animalize Live Uncensored (1985)
- Kiss Exposed (1987)
- X-treme Close Up (1992)
- Konfidential (1993)
- Kiss my Ass - The Video (1994)
- Kiss Mtv Unplugged (1996)
- Psycho Circus 3D vhs video (1998)
- The Second Coming (1998)
- Kiss Symphony: Alive IV, The Dvd (2003)
- Various Artists: Rockin' The Corps (2004)
- Rock the Nation Live! (2005)
- Kissology - The Ultimate Kiss Collection Vol. I 1974 - 1977 (2007)
- Kissology - The Ultimate Kiss Collection Vol. II 1977 - 1991 (2007)
- Kissology - The Ultimate Kiss Collection Vol. III 1992 - 2000 (2007)
Makillajea [aldatu]
-
The Starchild - Paul Stanley
-
The Demon - Gene Simmons
-
The Spaceman - Ace Frehley eta Tommy Thayer
-
The Catman - Peter Criss eta Eric Singer
-
The Fox - Eric Carr
-
Ankh Warrior - Vinnie Vincent
Kanpo loturak [aldatu]
- Kiss
- Paul Stanley
- Gene Simmons
- Ace Frehley
- Tommy Thayer
- Eric Singer
- Eric Carr
- Peter Criss
- Bruce Kulick