Psycho Circus (abestia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
"Psycho Circus"
Fitxategi:Us promo psycho98 paul.jpg
Kiss(r)en singlea
Psycho Circus albumetik
A-aldea "Psycho Circus"
B-aldea "In Your Face"
Argitalpena 1998ko azaroa
Formatua CD singlea
Grabazioa 1998
A&M Studios & One on One Studios, Los Angeles
Musika mota Hard rock
Iraupena 5:30
Diskoetxea Mercury Records
Idazlea Paul Stanley
Ekoizlea Bruce Fairbairn
Kiss (r)en single kronologia
"Jungle" (irratirako edizioa) / "Jungle" (jatorrizko bertsioa)
(1997)
"Psycho Circus" / "In Your Face"
(1998)
"We Are One" / "Psycho Circus"
(1998)

"Psycho Circus" Kiss hard rock talde amerikarraren abesti bat da. 1998ko izen bereko albumaren hasierako kantua da. Singlearen B-aldea albumean ez dagoen "In Your Face" abestia da, Gene Simmons baxujoleak idatzitako eta Ace Frehley gitarjoleak abesten duen abestia.

"Psycho Circus" Paul Stanley gitarjole eta abeslariak eta Curt Cuomok idatzi zuten.[1] Psycho Circus albumaren eta birarekin bat egiteko bereziki idatzia. Bruce Fairbairn ekoizlearen esanetan, "Ez geneukan albumaren hasierako abestirik. Ez geneukan gauzak hasiko zituen ezer. Orduan Paulek niri begiratu eta esan zidan 'ikusi hau. Hauxe da... ' Biok eseri, elkarri begiratu eta barrezka hasi genuen. Hauxe zelako behar genuena.".[2]

Fitxategi:Us promo psycho98 peter.jpg
Singlearen lau bertsio existitzen dira, bakoitza portadan taldekide ezberdin baten argazkia duena.

Single moduan, abestia taldearen lehenengo lehen postua izan zen Billboard Hot Mainstream Rock Tracks zerrendan[3], eta munduko beste herrialde batzuetako zerrendetako lehen hamar postuetan egon zen, Kanadan eta Norbegian adibidez. [4]

Abestia taldearen Psycho Circus Tour birako kontzertutako hasierako abestia izango zen, eta Kissen Kiss Symphony: Alive IV zuzeneko albumean jo zuten 2003an.

"Psycho Circus" 1999ko Grammy sarietan Best Hard Rock Performancerako nominatua izan zen, baina Jimmy Page eta Robert Planten "Most High" abestiak irabazi zuen.

Bideoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Singlea sustatzeko musika bideo bat egin zen, 3-D-aren inguruan, albuma eta bira bezala, eta James Hurlburtek zuzendu eta Doc McGhee eta Eddie Vaskerrek ekoiztu zuten.[5] MTVak ez zion jaramon handirik egin bideoari.

MTVaren arreta gabeziari aurre egiteko, taldeak bideoa VHS formatuan argitaratu zuten 3-D betaurreko batzuekin. Gainera, single Cdak Psycho Circus kantuaz gain Ace Frehleyren "In Your Face" abestia zuen, Ipar Amerikan baliagarri ez zegoen abesti bat. [6]

Zerrendak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 1 (US Mainstream Rock Tracks)
  2. 22 (Australian Singles Charts)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   [[[:Txantiloi:Allmusic]] Overview Psycho Circus], Allmusic, Txantiloi:Allmusic. Noiz kontsultatua: 27 November 2009 .
  2. KISS Online w/ Bruce Fairbairn
  3.   Billboard singles chart history-Kiss, http://www.billboard.com/bbcom/retrieve_chart_history.do?model.vnuArtistId=5004&model.vnuAlbumId=1210294. Noiz kontsultatua: 2009-02-18 .
  4. International Chart Info
  5. KISSfaq Video information
  6. {{erreferentzia|last=Prato |first=Greg |coauthors= |izenburua=Psycho Circus (Video) |url=Txantiloi:Allmusic |data= |work=allmusic |argitaletxea= |sartze-data=2009-07-30