Flaming Youth (abestia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
"Flaming Youth"
Fitxategi:Flaming Youth - 1976.jpg
Kiss(r)en singlea
Destroyer albumetik
Argitalpena 1976 (AEB)
Formatua 7"
Grabazioa Record Plant Studios,
New York City: 1976
Musika mota Hard rock
Iraupena 2:39
Diskoetxea Casablanca NB-858-A (AEB)
Idazlea Ace Frehley, Paul Stanley, Gene Simmons, Bob Ezrin
Ekoizlea Bob Ezrin
Kiss (r)en single kronologia
"Shout It Out Loud" / "Sweet Pain"
(1976)
"Flaming Youth" / "God of Thunder"
(1976)
"Detroit Rock City" / "Beth"
(1976)

"Flaming Youth" Kiss rock talde amerikarrearen abestia da. Abestia beraien 1976ko Destroyer albumean agertzen da, eta azala zuen lehen Kiss singlea izan zen. Singleak 72. postua lortu zuen AEBetan eta 73.a Kanadan.

Abestia Ace Frehleyk, Paul Stanleyk, Gene Simmonsek eta Bob Ezrinek idatzi zuten. Ezrinek beste hirurek idatzitako abesti zatiak hartu zituen, eta batera jarri abestia osotzeko. Adibidez, "Flaming Youth" abestiko riff nagusietako bat Simmonsen "Mad Dog" izeneko abesti batekoa zen, zein Kissen 2001eko The Box Set bilduman agertu zen.

Dick Wagner saioko gitarjoleak eta Alice Cooperren bakarlari taldeko kideak abestiaren gitarra soloa jo zuen, baita "Sweet Pain" abestikoa ere, diskoko hurrengo abestia. Hau sorpresa handia izan zen Frehleyrentzat, nor ez zen konturatu bere soloa bergragatu zutela albumaren azkenengo nahasketak entzun zituen arte.[1]

Abestiaren instrumentazioan kaliope bat agertzen da, Bob Ezrin ekoizleari bururatu zitzaiona.

Langileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Leaf, David; Sharp, Ken (2003), KISS: Behind the Mask: The Official Authorized Biography, Warner Books, ISBN 0-446-53073-5 .