Kiss

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
KISS
2013an Hellfesten zuzenean.
2013an Hellfesten zuzenean.
Datuak
Jatorria New York Ameriketako Estatu Batuak
Musika mota Hard rock, heavy metal
Urteak 1972 - egun
Diskoetxeak Casablanca, Mercury, Sanctuary, Columbia, Universal Music
Webgunea www.kissonline.com www.kissontour.com
Taldekideak
Paul Stanley
Gene Simmons
Eric Singer
Tommy Thayer
Lehenagoko taldekideak
Ace Frehley
Peter Criss
Bruce Kulick
Eric Carr
Vinnie Vincent
Mark St. John

KISS New Yorken 1973an sortutako glam rock eta heavy metal musika taldea da. Talde honek bere lehengoko pausoak 1972an eman zituen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

70 hamarkadaren hasieran Paul Stanley-k eta Gene Simmons-ek Wicked Lester taldea utzi eta proiektu berri bati ekin zioten Ace Frehley eta Peter Criss-ekin batera. Paul eta Genen-n erlazioa hasieran txarra izan arren, azkenik lagunik hoberenak egin ziren. Segituan hasi ziren beste taldekide berri batzuk bila. "Rolling stones" aldizkarian ikusitako iragarki baten bitartez, Peter Criss bateriajolea ezagutu zuten eta geroxeago "The Village Voice", aldizkarian ikusitako iragarki batek bitartez Ace frehley ezagutu eta gitarra solista bezela hartu zuten, taldekideek eginiko audizio batean. Gutxira, "Casablanca records" disketxearekin kontratua sinatu zuten ta denbora laburrean hiru diska grabatu zituzten: KISS,Hotter Than Hell eta Dressed To Kill.

Hasieratik etengabe lanean, 24 urrezko albumak lortu dituzte eta munduan zehar 100 milioi disko baino gehiago saldu dituzte. Aurpegiko margoengatik eta eszenako janzkerengatik ezagunak, KISSek ospea lortu zuen zuzeneko emanaldi landuei esker. Haietan, su harnasketak, odolezko tuak, ke gitarrak eta su artifizialak ohikoak ziren. Haren irudi nahasezina promozioa hoberena izan da, eta KISS markak Elvis Presleyenak baino gehiago saltzen du.

Jatorrizko osakideak Gene Simmons (baxua eta ahotsa), Paul Stanley (erritmo gitarra eta ahotsa), Paul "Ace" Frehley (gitarra nagusia eta ahotsa) zein Peter Criss (bateria eta ahotsa) izan ziren. Drogen gehiegizko erabilpenak nahiz sormen arazoak zirela kausa, Crissek eta Frehleyk taldea utzi zuten 1982an. Orduko, haien arrakasta komertziala ez zen lehen bezain indartsua.

1983an, makilajea alboratuta, berpiztu egin zen KISSen arrakasta. 1996an, jatorrizko osakideak eta makilajeak bueltatuta, mundu osoko bira burutu zuten, ekonomikoki urteko arrakastatsuena. 210 hiritan jo zuten eta 2.2 milioi ikusle erdietsi zituzten gutxi gorabehera. Horren ostean Crissek eta Frehleyk berriro utzi zuten taldea, baina Eric Singer eta Tommy Thayer dituzte ordezko.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: Kiss taldekideak

Egungoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenagokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: Kiss musika taldearen diskografia

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Home Videos / Dvd[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kiss Meets the Phantom of the Park (1978)
  • Animalize Live Uncensored (1985)
  • Kiss Exposed (1987)
  • X-treme Close Up (1992)
  • Konfidential (1993)
  • Kiss my Ass - The Video (1994)
  • Kiss Mtv Unplugged (1996)
  • Psycho Circus 3D vhs video (1998)
  • The Second Coming (1998)
  • Kiss Symphony: Alive IV, The Dvd (2003)
  • Various Artists: Rockin' The Corps (2004)
  • Rock the Nation Live! (2005)
  • Kissology - The Ultimate Kiss Collection Vol. I 1974 - 1977 (2007)
  • Kissology - The Ultimate Kiss Collection Vol. II 1977 - 1991 (2007)
  • Kissology - The Ultimate Kiss Collection Vol. III 1992 - 2000 (2007)

Makillajea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kiss Aldatu lotura Wikidatan