Love Gun (abestia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
"Love Gun"
Kiss(r)en singlea
Love Gun albumetik
Argitalpena 1977 (AEB)
Formatua 7"
Grabazioa Record Plant Studios,
New York City: 1977
Musika mota Hard rock, heavy metal
Iraupena 3:27
Diskoetxea Casablanca NB-895-AS (AEB)
Idazlea Paul Stanley
Ekoizlea Eddie Kramer eta Kiss
Kiss (r)en single kronologia
"Christine Sixteen" / "Shock Me"
(1977)
"Love Gun" / "Hooligan"
(1977)
"Shout It Out Loud (Zuzenean)" / "Nothin' to Lose (Zuzenean)"
(1977)

"Love Gun" Kiss hard rock talde amerikarraren abestia da, 1977ko izen bereko albumean argitaratua. Singlearen B-aldea albumeko "Hooligan" abestia da, Peter Criss bateriak idatzitako abestia.

Paul Stanley gitarjole/abeslariak abestua, sarritan esan du abestia kaleratu zutenetik bere Kiss abesti gogokoenetakoa dela, zera esanez: "... "Love Gun" benetan Kiss da eta ziurrenik Kissen 5 abesti garrantzitsuenetakoa da."[1] Stanleyk ere esan zuen Led Zeppelinen "How Many More Times" abestiko "The Hunter" zatiak inspiratu zuela "Love Gun" kantuaren letra.

Paul Stanleyk baxua jotzen du grabazioan.[2]

"Love Gun" Kissen bira guztietan jo dute kaleratu zutenetik, eta askotan Kissen arrakasta albume eta bildumetan agertu izan da, nahiz eta AEBetako single zerrendako 55. postua baino ez lortu zuen.[3]

Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Love Gun" Surfin' Ceasersek bertsionatu zuen 1992ko Hard to Believe Kiss tributu albumean. 2003an Hayseed Dixiek Kiss My Grass: A Hillbilly Tribute to Kiss kaleratu zuen, Kissen bertsioak baino ez zituen album bat, "Love Gun" barne, bluegrass estiloan. Styx taldeko Tommy Shaw gitarjoleak bere bertsioa egin zuen 2004ko Spin the Bottle Kiss tributu albumean. Sack Trick rock talde britaniarrak bertsio bat egin zuten beraien Sheep in KISS Make Up albumean. Axel Rudi Pell gitarjole alemanak abestiaren bertsioa egin zuen Diamonds Unlocked albumerako. Ace Frehley Kiss taldekide ohiak "Love Gun" abestiaren bertsioa egin zuen bere talde propioarekin.

Agerpenak pop kulturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Leaf, David and Ken Sharp. KISS: Behind the Mask: The Official Authorized Biography, Warner Books, 2003. ISBN 0-446-53073-5
  2. (Ingelesez)  Love Gun abestiaren berrikusketa, Songfacts.com, http://www.songfacts.com/detail.php?id=3289. Noiz kontsultatua: 2011-08-30 .
  3. Single Zerrenda Internazionalak