Akitania Berria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Akitania Berria
Nouvelle-Aquitaine

flag of Nouvelle-Aquitaine (en) Itzuli

Geografia
HiriburuaBordele
44°50′16″N 0°34′46″W
Azalera84.061
Punturik altuenaPic Palas
MugakideakLoirerria, Erdialdea-Loira Harana, Auvernia-Rodano-Alpeak, Okzitania, Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa Garaia eta Aragoi
Administrazioa
PresidenteaAlain Rousset (PS)
Alain Rousset
Demografia
Biztanleria6.069.352 (2021)
35.400 (2020)
Dentsitatea72,2 bizt/km²
Ekonomia
Bestelako informazioa

Akitania Berria[1] (frantsesez eta ofizialki Nouvelle-Aquitaine) Frantziako hego-mendebaldean dagoen eskualde baten behin-behineko izena da. 2016 urteko urtarrilean jarri zen eskualdea funtzionamenduan Akitania, Limousin eta Poitou-Charentesko eskualde ohiak batzean. Eskualdeko hiriburu edo prefektura Bordele da. Hiriburuaz gain, hiri nagusienak Baiona, Limoges, Poitiers, Paue eta Arroxela.

Ipar Euskal Herria eskualde honetan dago. Eskualdean behin-behinean Akitania-Limousin-Poitou-Charentes izena izan zuen, izen definitiboa onartu zen arte.

Hiri nagusiak

Hiria Departamendua Biztanleria (2013)
Bordele Gironda 243.626
Limoges Haute-Vienne 135.038
Poitiers Vienne 87.424
Paue Pirinio Atlantikoak 77.575
Arroxela Charente-Maritime 74.344
Mérignac Gironda 68.386
Pessac Gironda 60.663
Niort Deux-Sèvres 57.393
Baiona Pirinio Atlantikoak 47.492
Brive-la-Gaillarde Corrèze 46.794
Angulema Charente 41.970
Talence Gironda 41.517
Angelu Pirinio Atlantikoak 39.184

Erreferentziak

  1. Aurrerantzean, Akitania Berria, Diario Vasco, 2016-07-13.

Kanpo loturak