Charente-Maritime
Wikipedia(e)tik
| Charente-Maritime (17) | |
|---|---|
| Eskualdea | Poitou-Charentes |
| Prefetura | Arroxela |
| Azpiprefeturak | Jonzac Rochefort Saintes Saint-Jean-d'Angély |
| Biztanleria | 557.024 (1999) |
| Dentsitatea | 81 bizt / km² |
| Eremua | 6.864 km² |
| Barrutiak | 5 |
| Kantonamenduak | 51 |
| Herriak | 472 |
| Departamendu burua |
Dpminique Bussereau UMP |
| Kontseilu Orokorraren webgunea | |
Arroxela hiriaren portu zaharraren ikuspegia.
Charente-Maritime[1] Frantziako 17. departamendua da, Poitou-Charentes eskualdean. Prefetura hiria Arroxela da. Azpiprefeturak: Jonzac, Rochefort, Saintes, Saint-Jean-d'Angély.
Mugakideak hauek ditu: Charente, Deux-Sèvres, Dordoina, Gironda eta Vendée, eta Ozeano Atlantikoa.
Charente-Maritime departamenduko lurrak guztiz lauak dira.
Ekonomia [aldatu]
Departamenduaren iparraldean gurinaren langintzak nolabaiteko garrantzia hartu du; hegoaldean mahastiak lantzen dira nagusiki. Arroxela da Atlantikoaren alde hartako arrantza portu nagusia. Industria Arroxela eta La Pallice hirien inguruetan dago batez ere.
Pertsonaia ospetsuak [aldatu]
- Pierre Loti (1850-1923), idazlea.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ 139. araua, Euskaltzaindia, http://euskaltzaindia.fr/dok/arauak/Araua_0036.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-9-21