Al-Hoceima

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Al-Hoceima

Al-Hoceima
Izen ofiziala الحسيمة
Estatua MarokoMaroko
Probintzia Al-Hoceima
Herritarra alhoceimar
Koordenatuak

35°15′N 3°56′W / 35.250°N 3.933°W / 35.250; -3.933Koordenatuak: 35°15′N 3°56′W / 35.250°N 3.933°W / 35.250; -3.933

Al-Hoceima non dagoen adierazten duen Maroko-ko/-go/-eko mapa
Al-Hoceima
Biztanleria
Metropoli eremua
102.942 bizt. (2007)
399.644
Sorrera 1925
http://www.alhoceima.info/

Al-Hoceima[1] (arabieraz: الحسيمة, Al-Husayma, euskaraz «izpiliku» esan nahi duena) Marokoko iparraldean dagoen hiria da, Rif eskualdeko hiriburua dena. Gaztelaniaz Alhucemas du izena, eta ondoan du Espainiaren mendekoa den Alhucemetako haitza. Hiriak egun 395.644 biztanle inguru ditu, eta Taza-Al-Hoceima-Taounate eskualdeko hiriburua da.

Hiria espainiarrek sortu zuten 1926an, Rifeko gerran, bertan lehorreratu ondoren. Ait Ouriaghel eta Bucoya tribuen lurraldetan Villa Sanjurjo izeneko hiria eratu zuten, Sanjurjo nafar jeneralaren omenez. 2004ko otsailaren 24an Richter eskalaren 6,3 graduko lurrikara jasan zuen, 560 hildako eragin zituena[2]. 1994an beste bat jasan zuen.

Hiri eta herri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Al-Hoceima Aldatu lotura Wikidatan


Geografia
Maroko
Artikulu hau Marokoko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.