Alessandro Petacchi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Alessandro Petacchi (La Spezia, 1974ko urtarrilak 3) txirrindulari italiar bat da, Mister Sprint bezala ezagutzen dena espezialitate honetan duen nagusitasunagatik. Hiru Handietako puntukako sailkapena irabazi duten lau txirrindularietako bat da, Girokoa 2004an, Vueltakoa 2005ean eta Tourrekoa 2010ean irabazi ondoren.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Profesionala 1996tik, jada desagertua dagoen Scrigno taldearekin debutatuz. Bere lehen garaipena 1998ko denboraldian lortu zuen, Malasiako Itzuliko etapa bat irabaziz, baina 2003tik aurrera hartu zuen Cipolliniren lekukoa esprintetako nagusi bezala, hiru itzuli handien artean 15 etapa garaipen lortuz.

Bere garaipenik aipagarrienak 2005eko Milan-San Remo eta Frantziako Tourrean (6), Espainiako Vueltan (20) eta batez ere Italiako Giroko hiru ediziotan (21) lortutako etapa garaipen kopuru handia dira, Giroko 21 garaipen horietatik 9 2004ko edizioan izan zirelarik.

2005erako Petacchiren xede nagusia Munduko Txapelketa zen arren, urte horretako irailean Madrilen ospatu zena, ez zen batere postu onean iritsi azken esprintera. Robbie McEwen, Tom Boonen eta Mark Cavendishekin batera azken urteetako esprinterrik hoberenetako bat da.

2008ko maiatza hasieran, urte betez zigortua izan zen dopingagatik 2007ko Italiako Giroan emandako positiboaren ondorioz, Giro horretan eta urtea horretako urriak 31 arte lortu zituen garaipen guztiak baliogabetuta geratu zirelarik. Ezin izan zuen korritu 2008ko abuztuak 1 arte, Giroaren ondoren zigortuta egon zen bi hilabeteak zenbatu baitzizkioten.

Bere zigorra bete ondoren LPR Brakes taldean itzuli zen, non Danilo Di Luca ere bazegoen. Petacchik bi etapa irabazi zituen 2009ko Italiako Giroan, taldearentzat orbandutako denboraldi batean, Di Luca eta Gabriele Bosisioren positiboen ondorioz.

Irailak 1ean Petacchik 2010ean Lampre-Farnese Vini taldearekin korrituko zuela ofiziala egin zen, hala UCI ProTour talde batera itzuliz.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1998

2000

2001

2002

2003

2004

  • Luccako Probintziako Giroa eta 2 etapa
  • Tirreno-Adriatikoko 3 etapa
  • Aragoiko Itzuliko 2 etapa
  • Giroko 9 etapa
  • Italiako Giroko puntukako sailkapena
  • Herbehereetako Itzuliko etapa 1
  • Vueltako 4 etapa

2005

2006

  • Andaluziako Itzuliko 2 etapa
  • Valentziako Erkidegoko Itzuliko 2 etapa
  • Etruriarren Kostaldeko Sari Nagusia
  • Luccako Probintziako Giroa
  • Tirreno-Adriatikoko etapa 1
  • Saxonia Behereko Itzulia eta 5 etapa

2007

  • Etruriarren Kostaldeko Sari Nagusia
  • Algarveko Itzulia eta 3 etapa
  • Valentziako Erkidegoko Itzuliko etapa 1
  • Saxonia Behereko Itzulia eta 3 etapa
  • Regio-Tourreko etapa 1
  • Vueltako 2 etapa
  • Paris-Tours

2008

2009

2010

2011

Garaipenak denboraldika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partehartzea itzuli handietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  Frantziako Tourra Italiako Giroa Espainiako Itzulia
  Etapa
garaipenak
Postua
amaieran
Etapa
garaipenak
Postua
amaieran
Etapa
garaipenak
Postua
amaieran
1996 - - - - 0 101.
1997 - - - - 0 Utzi egin zuen
1998 - - 0 Utzi egin zuen - -
1999 - - 0 70. - -
2000 - - 0 92. 2 77.
2001 0 97. - - - -
2002 - - 0 94. 1 94.
2003 4 Utzi egin zuen 6 Utzi egin zuen 5 120.
2004 0 Utzi egin zuen 9 97. 4 Utzi egin zuen
2005 - - 4 100. 5 88.
2006 - - 0 Utzi egin zuen 0 Utzi egin zuen
2007 - - 0 Kanporatua 2 127.
2008 - - - - - -
2009 - - 2 121. - -
2010 2 150. 0 Utzi egin zuen 1 Utzi egin zuen
Guztira 6 etapa 21 etapa 20 etapa

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lampre-Farnese Vini (2010)
Lampre-ISD (2011)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Maiatzak 1 arte.
  2. Irailak 1etik.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Alessandro Petacchi


Aurrekoa
Thor Hushovd
Frantziako Tourreko puntukako sailkapenaren garailea
2010
Ondorengoa
Mark Cavendish


Aurrekoa
Erik Zabel
Espainiako Vueltako puntukako sailkapenaren garailea
2005
Ondorengoa
Thor Hushovd


Aurrekoa
Gilberto Simoni
Italiako Giroko puntukako sailkapenaren garailea
2004
Ondorengoa
Paolo Bettini