Aribe
|
Aribe |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Aribe | |
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Zangozako merindadea Aezkoa |
|
| Alkatea | Nicolás Ziritza González (indep.) | |
| Herritarra | aribear[1] | |
| Koordenatuak | 42°56′39″N 1°15′50″W / 42.94417°N 1.26389°WKoordenatuak: 42°56′39″N 1°15′50″W / 42.94417°N 1.26389°W | |
| Eremua | 3,81 km2 | |
| Garaiera | 707 m | |
| Distantzia | 51 km Iruñera | |
| Posta kodea | 31671 |
|
| Biztanleria | 50 bizt. (2012) | |
| Dentsitatea | 13,12 bizt./km² | |
| www.aribe.es http://www.aribe.es/?lang=eu www.aribe.es | ||
Aribe[2] Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria da. Aezkoako herri guztiak lotzen dituen bidegurutze baten erdigune geografikoan kokatuta dago. Irati ibaiaren ertzean, Aribe da altitude baxuena duen herria.
Izenak "Ari(aren) be(hean)" esan nahi du, Aria herriaren azpian baitago. Aribetarrek, bestalde, "txipateroak" izen herrikoia hartzen dute. 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 50 biztanle ditu.
Eduki-taula |
Inguru naturala eta kokapena[aldatu]
Aribe Zangozako merindadearen ipar-ekialdean kokatzen da, NA-140 errepideak zeharkatzen duela. Herria Nafarroako hiriburutik 51 kilometrora dago, toki estrategikoan, Aria, Orbaizeta, Garralda eta Hiriberrira doazen bideen erdian, Irati ibaiak zeharkatzen du alderik alde.
Aribek Ariarekin egiten du muga iparraldean, Hiriberrirekin ekialdean, Garaioarekin hegoaldean, eta Garraldarekin mendebaldean.
Leizea[aldatu]
Ariben Aizpea edo "Errotakoa" leizea dago; bertan aurkitu zuten antzinako emakume baten hezurdura osoa, duela 8.000 urte ingurukoa.
Klima eta landaredia[aldatu]
Urteko batez besteko tenperatura 10 gradukoa eta prezipitazioak 1.600mm ingurukoak dira. Urteroko egun euritsuak 130 inguru izaten dira. Aribek Aezkoako udalerri gehienek daukaten mendialdeko klima atlantiarra dauka. Udalerria itsasoaren mailatik 700 metrora egonik, eta erliebearen berezia izanik, neguan metro erdirainoko elurteak ohikoak dira bertan.
Aribeko basoetako zuhaitz espezie ohikoenak haritzak eta pagoak dira, batez ere, udalerriaren ipar eta ipar-mendebaldean.
Estazio meteorologikoa[aldatu]
Ariben, itsasoaren mailatik 701 metrora, Nafarroako gobernuak 1971n jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]
Historia[aldatu]
Aezkoako herri guztiek bezala, Aribek urteroko petxa ordaindu beharra zeukan. 1845ean Aezkoako ibarra desegin zenean Aribe udalerri independente bihurtu zen. Ordura arte, herria alkateak eta herritarrek aukeraturiko erregidore batek zuzentzen zuten. Erdi Arokoak dira, berriz, Aribeko ur sendagarriei buruzko lehen aipamenak, izan ere, inguruko herrietako hainbat gaixo, bertara joaten ziren, sendabide miragarrien bila. Ospea hedatuz joan zen, eta azkenik, Aragoiko eta Frantziako mugetan barrena ere heldu zen Aribeko uren berri.
Antzina, udalerriaren mugak 680 errobada ziren, laborantza lur pribatuak 164 errobada ziren, eta lur komunak gainontzeko 516ak. Basoak, aldiz, 250 errobada ziren. Herritarrak abeltzaintzatik bizi ziren batez ere. Mendialdeko herri askok bezala, Aribek asko sufritu zuen 1794ko Konbentzio Gerran, eta berriro ere 1837ko Gerra Karlistan. Aribetarrak, kapareak ziren, Nafarroako erregeek Erdi Arotik emaniko pribilegio eta eskubideei esker.
Aribe udalerri independente bihurtzean, bere ekonomia aldatuz joan zen, eta bideen ordez, errepide berriak eraiki ziren. Dena den, lanak asko luzatu eta atzeratu ziren, eta 1920ko hamarkadan artean ere bukatu gabe zegoen Aribe eta Jaurrieta bitarteko errepide berria. Garai hartan, Agoitzeraino heltzen zen tranbia elektrikoa, izan ere, Agoitz, Auritz eta Garaioa bitarteko tranbia elektrikoa bazebilen. 1920ko hamarkadan Aribek errota bakarra zeukan martxan.
Demografia[aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 163 | 166 | 158 | 173 | 182 | 143 | 149 | 132 | 106 | 86 | 78 | 58 | 62 |
2008ko erroldaren arabera, etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren %1,64 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Ondarea[aldatu]
Zubiak[aldatu]
Erdi Aroko zubia herriko osagairik ezagunena dugu, Garaiora doan errepidearen hasieran dagoena. Gaur egun zubia oinezkoek bakarrik erabil dezakete.
Bestalde, zubi zaharrak, herria zeharkatzen duen errepidearen zati da, Garaioa eta Garralda bitartean. Errepidearen zabalera estua dela eta, norabide bietan doazen bi auto nekez igaro daitezke bertatik.
Azpiegitura eta garraioak[aldatu]
Autobuses Artieda[aldatu]
Autobuses Artieda autobus konpainiak Aribe Iruñearekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:
- Jaurrieta - Abaurregaina - Abaurrepea - Garaioa - Aribe - Garralda - Orreaga - Auritz - Aurizberri - Mezkiritz - Lintzoain - Erroibar - Zubiri - Larrasoaña - Idoi - Zuriain - Antxoritz - Zabaldika - Olloki - Uharte - Atarrabia - Burlata eta Iruñea
Condaren lineak[aldatu]
Conda autobus konpainiaren Orbaizeta eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:
- Orbaizeta - Orbara - Aribe - Garralda - Orotz-Betelu - Artzibar - Agoitz - Urrotz - Lintzoain - Eguesibar - Uharte - Atarrabia - Burlata eta Iruñea
Jaiak eta ospakizunak[aldatu]
Aribeko jaiak Sortzez garbiaren omenez ospatzen dira abenduaren 8an eta inguruko egunetan. Horrez gain, maiatza aldera, San Joakin baselizarako erromeria antolatzen da. Pazko ondorengo lehen ostegunean ere beste erromeria bat antolatzen da, Orreagara.
Thun thun dantza, Aribeko berezko dantza da. Lau zatitan banaturik dago, soka dantza, zapi dantza, ingurua, eta karrika dantza. Herritarrek biribilgunean dantzatzen dute.
Politika[aldatu]
Alkateak[aldatu]
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2008 | ||
| 2008-2011 | Teodoro Barrio Laurenz | Izendatuta |
| 2011-2015 | Nicolás Ziritza González | Indep. |
Udal hauteskundeak[aldatu]
2007an ez zen udal hauteskunderik izan Ariben, ez zelako inongo talderik aurkeztu[4].
2011n, ordea, Agrupación Independiente Aribe zerrendak 3 hautagai aurkeztu zituen, baita zinegotzi bihurtu ere. Nicolás Ziritza alkate izendatu zuten eta Barriok zinegotzi segitu zuen[5].
Udaletxea[aldatu]
- HELBIDEA: Andre Mariaren kalea, 18
Aribear ospetsuak[aldatu]
- Pablo Mandazen anaia Gines (1912-2011), maisua, biologoa, antropologoa eta apaiza.
Erreferentziak[aldatu]
Ikus, gainera[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz) Aribeko udalaren webgunea.
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz) Aribe Aezkoako webgunean
- (Gaztelaniaz) Ariberi buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- Aribeko Andre Mariaren kalearen ikuspegia, Google Street View zerbitzuan.
|
|||||||